Francisco Javier Patxi Barko Alzaa (Donostia, 1959ko abuztuaren 29a), euskal antzezle eta zuzendaria da.[1]

Patxi Barko
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Barko Alzaa
JaiotzaDonostia1959ko abuztuaren 29a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria
IMDB: nm0055103 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zineman, telebistan eta baita antzerkigintzan ere, gidoilari, zuzendari eta antzezle lanetan aritu da hainbat urtean Patxi Barco. Antzerkigintzari dagokionez, D´Artagnan antzerki lanean parte hartu zuen 1993an. 1986. urtean Crímenes y locuras de Lope de Agirre obran lan egin zuen. 1997tik aurrera Ttantaka taldearen Shakespeare osoa antzerki lanean parte hartu du, besteak beste. Zineman, berriz, Albaniaren konkista (1983), La monja alférez (1986) eta El polizón del Ulises (1991) filmetan aritu da, beste batzuen artean.

Zinema zuzendari bezala Pase negro film laburra aurkeztu zuen 1999an Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean, eta lan horrek Europa saria eskuratu zuen urte bereko Bartzelonako Curt Fictions film laburren lehiaketan. Telebistan, antzezteaz eta gidoiak idazteaz gainera, errealizadore bezala ere ibilitakoa da. TVEko La Bola de Cristal (1990) programaren gidoilari izan zen eta Bertan Zoro ETBko programan zuzendari, gidoilari eta antzezle bezala aritu zen. ETBko Bi eta bat (1993) zein Jaun ta Jabe (1996) telesailetan antzezle lanetan aritutakoa da. Errealizadore bezala Igeldo Produkzioak ETBrako prestatu duen Teilatupean telesailaz arduratu da 2000. urtean.

Filmografia

aldatu

Zuzendaria

aldatu

Antzezlea

aldatu

Zinema

aldatu

Telebista

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskadiko Filmategia. Barko Alzaa, Patxi. .