Pablo Pineda
Pablo Pineda Ferrer (Málaga, Espainia, 1974ko abuztuaren 5a) andaluziar aktorea, hizlaria eta idazlea da. Ezaguna egin da Down sindromea izan arren, irakasle-eskolako diplomatua izateagatik; gaitz horrekin Europako lehen titulatua omen da. 2009an Donostiako Zinemaldian Yo, también filmari esker Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen.
Pablo Pineda | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pablo Pineda Ferrer |
Jaiotza | Málaga, 1974ko abuztuaren 5a (50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Malagako unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, maisu/maistra, psikopedagogoa eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuBere borroka beti beste pertsonekin batera ikastea izan da. Horregatik eskola publiko batean estudiatu zuen eta, ondoren, Hezkuntza berezian irakasle izateko ikasketak burutu zituen. Gaur egun Psikopedagogia bukatzen ari da. Yo, también filmari esker oso ezaguna egin zen. Pairatzen duen sindromea dela eta, nahiko figura mediatikoa bihurtu da. Bere esperientziak azaltzeko liburu bat idatzi du, El reto de aprender. Un relato desde la diversidad. Hitzaldiak ematen ditu, bestetik.[1] Sntsibilizazio alorrean Adecco Fundaziorako lan egiten du.[2]
Filmografia
aldatu- Yo también (Ni ere), 2009. Zuzendariak: Álvaro Pastor eta Antonio Naharro: Protagonistak: Lola Dueñas eta Pablo Pineda; bi aktoreek Zilarezko Maskorra irabazi zuten.
Sariak
aldatu- 2009an, Zilarrezko Maskorra aktore onenari.
- 2010, Aktore Berriari eskainitako Goya Saria, XXIV.edizioan.
Bibliografia
aldatu- El reto de aprender. Un relato desde la diversidad. Madril: San Pablo, 2013. ISBN 9788428540940
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Pablo Pinedaren Twitterreko kontua.
- (Gaztelaniaz) Canal Sur TVko elkarrizketa.
- (Ingelesez) Pablo Pinedaren fitxa IMDB datubasean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ane Urgandarin, Diario Vasco, 2013ko maiatzaren 20, 6.or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20150924020005/http://www.fundacionadecco.es/_data/SalaPrensa/SalaPrensa/Pdf/174.pdf