Pablo Ilarregi

nafar historialaria

Pablo Ilarregi Alonso (Lizarra, 1808Iruñea, 1874) nafar historialaria, legegizona eta poeta izan zen. Salamancan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Iruñeko Udaleko idazkari izendatu zuten 1840. urtean. Espainiako Historia Akademiako kidea, Nafarroako arte eta historia monumentuetarako batzordeko lehendakariordea eta Gorteetako diputatua izan zen, besteak beste. Obra nagusiak: Defensa del ferrocarril de Pamplona a Francia por los Alduides (1857), Reglamento para las secciones del Vínculo de la ciudad de Pamplona (1862), Del origen del Fuero General de Navarra y su autoridad legal (1869) eta Memoria sobre la ley de modificación de los Fueros Navarros (1872). Nafarroako hizkuntzei buruzko artikuluak ere idatzi zituen El País Vasco-Navarro agerkarian (1870, La lengua vascongada eta La lengua provenzal en Navarra).

Pablo Ilarregi
Bizitza
JaiotzaLizarra1808ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1874ko urtarrilaren 6a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, legelaria, poeta eta politikaria
KidetzaHistoriaren Errege Akademia

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.