Pablo Iglesias Turrión
Pablo Iglesias Turrión (Madril, Espainia, 1978ko urriaren 17a) espainiar politologo, ezkertiar ekintzailea eta politikaria da. Podemos alderdiaren burua izan zen eta alderdi horrekin diputatu Espainiako Diputatuen Kongresuan. Orobat ezaguna da eztabaida politikoko telebista programak zuzendu eta aurkezteagatik zein beste hedabideetako eztabaida-saio politikoetan parte hartzeagatik, maiz eskuin politikoko pertsonaiekin eztabaida biziekin.
Gaur egun La Base podcasta zuzentzen du.
Ibilbide akademikoa
aldatuZuzenbidean (2001) eta Zientzia Politikoetan (2004, aparteko sariarekin) lizentziaduna, doktoretza amaitu zuen 2008an akzio kolektibo postnazionalari buruzko tesi batekin.[1]. Master batzuk ere burutu eta unibertsitate batzuetan egonaldiak egin ditu. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakaslea izan zen, eta bertako ohorezkoa irakaslea da[2]. Hainbat liburu eta artikuluren egilea da, hala nola ¡Que no nos representan!. El debate sobre el sistema electoral español eta Desobedientes.[3]
Ibilbide politikoa
aldatuGaztaroan, Espainiako Gaztedi Komunistaren Batasunaren baitan (UJCE) hasi zuen bere jardun politikoa. 2001ean Globalizazioaren aurkako mugimenduan parte hartu zuen.[4] Desobedientzia zibila aldezten du borrokabidetzat, bere idazlanetan azaldu ohi duen bezala. Izquierda Anticapitalista alderdiaren sostenguarekin, 2014 urtean Podemos alderdia sortu eta horren buru gisa azaldu zen. 2014ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetan eurodiputatu aukeratua izan zen alderdi horretako hautagaitzan zerrendatik.[5]
2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorren ondoren, Unidas Podemosek koalizioa osatu zuen PSOErekin Espainian gobernatzeko.[6] Ondorioz, 2020ko urtarrilaren 7an lehen ministro hautatua izan zen Espainiako Kongresuan. 2020ko maiatzaren 21ean, Iglesias Podemosko idazkari nagusi berretsi zuten botoen % 92rekin.[7] 2021eko martxoaren 15ean, iragarri zuen dimisioa emango zuela, Madrilgo ezusteko hauteskunde deialdian lehiatzeko.[8]
PPko Ayusorekin eta VOXekin guztiz muturturik eta giro garratz baten erdian, adierazi zuen heriotza mehatxuak eta cetme balak jaso zituela gutun batean, Grande-Marlaska barne ministroak eta María Gámez Guardia Zibileko zuzendari nagusi berriak bezala.[9] Egun batzuk geroago, Madrilgo Erkidegoko maiatzaren 4ko hauteskundeetako emaitza txarrek bultzaturik, iragarri zuen utzi egingo zuela politika aktiboa.[10] 2021eko ekainaren 13an Ione Belarra iruindarrak hartu zion ordezkoa Unidas Podemosen idazkari nagusi lanetan.[11]
Komunikabideetan
aldatuLa Tuerka eta Fort Apache telebista saio politiko alternatiboen zuzendaria eta aurkezlea eta hainbat ikusentzunezkoen ekoizlea izan da. Artikulugilea da prentsa idatzizko komunikabide zenbaitetan, hala nola Público[12] eta Diagonal [13] egunkarietan, eta Kaosenlared [14] eta Rebelión[15] webguneetan. Izquierda Unida eta ezkerreko beste zenbait alderdiren komunikazio-aholkulari ere izan da.
Ez dio muzin egin eskuineko telebistetan eztabaida politikoetan parte hartzeari: El gato al agua eta El Cascabel al Gato telebista-saioetan eztabaida biziak izan ditu eskuin politikoko pertsonaiekin. Saio horietan izandako parte hartzeek emandako ospeak beste saio batzuetan gonbidatua izatera eraman zuten, hala nola laSexta Noche, Las Mañanas de Cuatro eta 24h Noche (TVE).
Agerraldi hauen harira kritika positibo eta negatiboak jaso ditu: batzuek bere curriculuma eta eztabaidetan agertzen duen errespetua goratzen duten bitartean, beste batzuek "miseria fabrikatzaile" dela eta Espainiara Kuba eta Venezuelako eredu sozialistak ekarri nahi dituela aurpegiratzen diote.
2021eko urtarrilean La Base podcast-a sortu zuen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Iglesias Turrión, Pablo (2009): Multitud y acción colectiva postnacional: un estudio comparado de los desobedientes: de Italia a Madrid (2000-2005), doktoretza tesia, Madrilgo Complutense Unibertsitatea. ISBN 978-84-692-1016-1
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2014-09-25). «La Complutense nombra profesor honorífico a Pablo Iglesias» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pablo Iglesias Turriónen curriculum vitae» sindominio.net (Noiz kontsultatua: 2014-05-27).
- ↑ «Encuentro digital con Pablo Iglesias», El Mundo, 2001-07-23
- ↑ (Gaztelaniaz) Gálvez, José María Jiménez; López, Marién Kadner. (2014-05-26). «Podemos se convierte en la sorpresa y logra cinco escaños en Estrasburgo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ «Sánchez e Iglesias pactan el primer Gobierno de coalición de la democracia, pero la estructura se conocerá tras la investidura» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pablo Iglesias, reelegido secretario general de Podemos con el 92% de los votos» El HuffPost 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pablo Iglesias deja la vicepresidencia y competirá con Ayuso por Madrid» abc 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2021-04-22). «Unidas Podemos revela que Marlaska, Iglesias y la directora de la Guardia Civil han recibido una carta con balas en su interior» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ Imaz, Andoni. «Pablo Iglesiasek politika utzi du, ezkerrak Madrilen porrot egin ondoren» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Ione Belarra toma el relevo de Pablo Iglesias al frente de Podemos» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
- ↑ Adibide moduan: Otra vuelta de Tuerka bloga. .
- ↑ Adibide moduan: Asamblea constituyente y revolución. .
- ↑ Artículos de Pablo Iglesias en Kaosenlared.. .
- ↑ Artículos de Pablo Iglesias en Rebelión. .
Kanpo estekak
aldatu- Pablo Iglesiasen webgune profesionala (Gaztelaniaz)