Ozeta
Ozeta (Ozaeta ofizialki) Arabako iparraldeko herri bat da, Barrundia udalerriko herriburua. 160-170 biztanle inguru zituen XX. mendean, baina XXI. mendearen hasieran populazioa hazi egin zen.
Ozeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ozetaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′N 2°30′W / 42.92°N 2.5°W |
Garaiera | 560 m |
Demografia | |
Biztanleria | 217 (2022) |
Mugakideak
aldatuMugakide ditu iparraldean Elgeako herria, mendebaldean Marieta-Larrintzar, ekialdean Hermua, eta hegoaldean Maturana eta Gebara.
Ingurune naturala
aldatuElgeako mendilerroaren oinean dago Ozeta, mendilerro hori iparraldean duela; Aldaia mendia (790 m), aldiz, herriaren hego-ekialdean dago.
Demografia
aldatuOzetako biztanleria |
---|
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Joan Bataiatzailearen eliza.
- Urrutia jauregia.
- Isasmendi jauregia.
- Iduia jauregia.
- Madalena baseliza.
- Sortzez Garbiaren baseliza.
Zerbitzuak
aldatu- Kontsultategi medikoa.
- Plisti-plasta heziketa gunea
Jaiak
aldatuEkainaren 24an dira, San Joan Bataiatzailearen ohorez.
Ozetar ezagunak
aldatu- Eloy Placer Martinez de Lezea (1914-1974), Nevadako Unibertsitateko irakaslea Renon, Center for Basque Studies ikerketa zentroan.
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Barrundia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- "Naturan hazi eta hezi" (Berria)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |