Orreagako kantua
Orreagako kantua (gaztelania eta nafar erromantzez Cantar de Roncesvalles) XIII. mendearen hasieran nafar erromantzeren ezaugarriak zituen Erdi Aroko gaztelaniaz idatzitako poema-epikoa da[1].
Orreagako kantua | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | ezezaguna (XIII. mendea) |
Argitaratze-data | XIII. mendea |
Generoa | Poema-epikoa |
Hizkuntza | Gaztelania Nafar erromantzea |
Herrialdea | Iberiar penintsula |
Euskaraz | |
Izenburua | Orregako kantua |
Ramón Menéndez Pidalen ikerketen arabera, 5.500 bertso inguru zituen. Horietatik ehun bat baino ez dira gaur egun ezagutzen.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Carolus Handiak Hispania osoa Zaragoza izan ezik konkistatu zuen. Hara Errolanekin joan zen. Errolanen aitabitxia Ganelon zen, Zaragozako errege mairua zen Marsinekin azpijokoan zebiltzala. Orreaga zeharkatzen, gudua hasi eta heroiek ez ezik Reinaldos, Baldovinos eta Beltranek ere bertan borrokatu zuten. Mairuek sarraskia egin zuten frantziarren lerroetan, nahiz eta Errolanek gogor eutsi. Errolanek bere deiadarra jo zuen Carolusen laguntza izateko. Oliveros eta Reinaldos hil ziren. Enperadorea ailegatzen ari zela konturatu zirenean, mairuek ihes egin zuten. Turpinek hildakoak bedeinkatu eta Errolanek azken ohoreak egin zizkien. Zauririk ez bazuen ere, Carolus Handia heldu zenerako Errolan hilda zegoen eta Frantziara itzuli ziren. Alda anderea, Errolanen emaztea zena, bere ehorzketan hilko zen.
Ezaugarriak
aldatuEgun geratzen den testua, bere iloba Errolanen galeraren ondoriozko Carolusen planctus edo intziria da.
Orreagako kantua ez dago Errolanen kantuan oinarrituta, ezta Codex Calixtinusen Historia Caroli Magnin ere. Izan ere, adituen ustez, litekeena da kondaira XII. mendean Proventzan sortua izatea.
Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik nafar erromantzeren ezaugarriak zituen Erdi Aroko gaztelaniaz idatzita dago. Nafar erromantzezko clamó, exa, Li, vuestra amor (femeninoa), cueyta, crebantando, colpe, me conuerto eta beste hainbat hitz ditu. Nafar grafia ere badu, nahiz eta karaktere gehienak gaztelaniakoak izan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Carlos Alvar, José Manuel Lucía Megías. Diccionario filológico de literatura medieval española. Editorial Castalia, 2002. ISBN 84-9740-018-6
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Jatorrizko bertsioa: Cantar de Roncesvalles, gaztelaniazko wikisource webgunean.