Oreka Tx

Oreka TX» orritik birbideratua)

Oreka Tx txalaparta taldea da, 1997an Harkaitz Martínez eta Igor Otxoa musikariek sortutakoa. Urte horretan Kepa Junkeraren bandan sartu ziren eta ordutik eszenatokia artista ugariekin partekatu dute, beste batzuen artean; Carlos Nuñez, La Bottine Souriante, Aziza Brahim, Taraf de Haidouks, Dulce Pontes, Phil Cunningham, Manu Dibango edo Pat Metheny adibidez. 2006ean Oreka TXek Nömadak TX egitasmo zabala aurkezten du.

Oreka Tx
Datuak
JatorriaEuskal Herria
Musika motaFolk Roots
Urteak1997 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar, Txalapart
Taldekideak
Harkaitz Martínez de San Vicente
Mikel Ugarte
Mixel Ducau
Iñigo Egia
Juanjo Otxandorena
Lehengo taldekideak
Igor Otxoa
Informazio gehigarria
http://orekatx.com/
Musicbrainz: 60d5f3e3-c07d-4e89-87db-46d78751f516 Discogs: 1823314 Edit the value on Wikidata

Honen barne 20 jaialditan saritutako filma dokumentala, disko bat eta bi zuzeneko daude: Karpa Nömada eta Nömadak TX Zuzenean. Azken hau munduan zehar eskaini dute World Music-eko jaialdi nagusienetan.

Ordutik hainbat egitasmo garatu dituzte, haien izaera berritzaile eta uztartzailea medio. Horien artean dantza, musika eta kantua batzen dituen bi ikuskizun azpimarratuko ditugu: euskal kultura tradizionala gaurkotua agertzen digun Hostoak eta herri kirolen inguruko ikuspegi artistiko bat eskaintzen duen Herritmo.

SILEX haien azken diskoa azken urteetan sortutako kantak batzen ditu eta harriaren sonoritatea du ardatz. Kalakan hirukotea, Alos Quartet soka laukotea eta We Are Standard taldearen kolaborazioak aurki daitezke bertan eta euskarazko disko onenaren saria jaso du UFIren Musika Independentearen Sarietan.

Diskografia

aldatu

Taldekideak

aldatu

2013an kaleratutako "Silex" laneko partaideak:

  • Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte - harrizko txalaparta, egurrezko txalaparta, pitak, tututofonoa, kanaberak, tokoia
  • Mixel Ducau - alboka, albokotea, saxofoia, klarinetea
  • Iñigo Egia - tabla indiarra, kajoia, kalabazak, bendhirra, tara, platerak, bodhrama, hang-a
  • Juanjo Otxandorena - bouzoukia, baxua

Erreferentziak

aldatu
  1. «Oreka TX taldeak laugarren diskoa, ‘Koklea’, kaleratu du» naiz: 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu