Oolong (jatorrizko japonieraz ウーロン edo Ūron ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Izen hau oolong tetik dator (jatorrizko txineraz 烏龍 edo pinyinez wūlóng), te txinatar hau dragoiaren tea bezala ezagutzen da. Mandarinez literalki dragoi beltza esan nahi du. Mendebaldera bidaia nobela klasiko txinatarreko Zhu Wuneng pertsonaian du jatorria.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.
Oolong
ウーロン edo Ūron
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 740. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 1. liburukia, 3. atala (manga)
Dragoi Bolako 4. atala (animea)
Arraza Lurtarra
Teknikak
Ahotsa Japonia Naoki Tatsuta
Euskal Herria

Biografia

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Oolong Oktogono haraneko tribu batean izan zuen jatorria, baina bere herria utzi zuen abenturak bizitzeko asmoz. Zerri honek 5 minutuko eraldaketak egiteko ahalmena zuen, denbora tarte honen ondoren minutu bateko atsedena behar zuen berriz ere eraldatzeko. Ahalmen hau Puarrekin batera ikasi zuen Hegoaldeko Eraldaketa Umezaintzan (南部変身幼稚園 edo Nanbu Henshin Yōchien). Hala ere ez zituen ikasketa hauek bukatu, andereñoari kuleroak osteagatik bota baitzuten.

Ahalmen hau herri bateko jendea izutzeko erabili zuen, horrela herritarren alaba gazteak bere jauregira eramaten zituen. 749an herrixka honetara Son Goku izeneko mutil bat eta bere laguna zen Bulma neska gaztea heldu ziren. Son Gokuk Oolong garaitu zuen eta "bahitutako" neska guztiak askatu behar izan zituen.

Honen ondoren bikotearekin batu zen Dragoi Bolak bilatzeko, hala ere, hasieran gogoz kontra egin zuen. Son Gokuren lagun oso ona bihurtu zen, elkarrekin abentura ugari biziz. Gainera istorio osoko lehen guraria eskatu zion Shenroni (nesken kuleroak), Pilafen ametsa deuseztuz.

Hemendik aurrera ez zuen nabarmentzeko ekintzarik egin. Book hil egin zuen, gero Namekeko Dragoi Bolekin berpiztua izateko. Gainera munstro hau akabatzeko Genkidaman bere energiarenkin parte hartu zuen.