Ontzigain
Ontzigaina[1] edo bizkarra[2] itsasontzi edo bestelako ontzi baten gainaldea da, hau da, marinelak ibiltzeko zorua.
Egitura
aldatuOntzi batean bizkar bat baino gehiago egon daitezke, habeetan bermaturik, gilarengandik altuera desberdinetan, haien artean bizkarrartea izeneko lekuarekin.
Klasikoki zurezkoa izan bada ere (zur mota erabiliena teka izan da, gogortasunarengatik), inoiz metalezkoa ere bada, eta material sintetikoak gero eta ohikoagoak dira.
Ontzi bakoitzak bizkarren erabilpen desberdina izan dezake: horrela, bidaiari-ontziek bizkar nagusia kamarinetarako darabilte, eta garraio ontziek bizkar txikiagoa dute, lekua zamarako libre izateko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ontzigain». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-05-20.)
- ↑ Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak errekuperatutako lau ontzien zaharberritze prozesua https://web.archive.org/web/20190201065340/https://untzimuseoa.eus/images/colecciones/pdf/olabezaharberritzeproiektua.pdf