Oiz (udalerria)

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oiz (argipena)».


Oiz[4] ([ois̻]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Iruñeko merindadekoa. 140 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburu Iruñetik 58 kilometro iparraldera dago.

Oiz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Oizko ostatua; atzealdean, eliza.

Bandera

Oizko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Oitz
AlkateaAlberto San Miguel Mindegia
(Oizko Alkartasuna)
Posta kodea31751
INE kodea31187
Herritarraoiztar
Geografia
Koordenatuak43°06′38″N 1°41′08″W / 43.110555555556°N 1.6855555555556°W / 43.110555555556; -1.6855555555556
Azalera8 km²
Garaiera187 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria133 (2023:  9)
alt_left 50 (%37,6)(2019) (%59,4) 79 alt_right
Dentsitatea16,63 bizt/km²
Zahartzea[1]% 22,03
Ugalkortasuna[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,57 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 80,50 (2018:  %-10,66)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.oitz.org/

Geografia

aldatu

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Herrigunearen inguruko basoetan pagoak nagusi dira, batez ere, mendien iparraldeko isurialdeko gunerik altuenetan. Mendien beheko haranetan, gizakiak mozketarik egin ez zuen lekuetan, gaztainondoak eta haritzak daude. Nafarroa Garai gehienean ez bezala, Oizen ez da ia birlandaketarik izan. Pagoaz gain lizarrak eta gaztainondoak ere badaude. Urritik aurrera hainbat ehiztari aritzen da herriaren inguruko mendietan.

Oizko klima ozeanikoa da. Prezipitazioak ugariak dira urte osoan, gehienak neguan eta udazkenean. Egun euritsuak 180 inguru dira urtero. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 14 °C bitartekoa da; eta batez besteko prezipitazioa, 1.600 eta 2.000 mm ingurukoa.

Mugakideak

aldatu

Oizek mugakide ditu iparraldean Ituren eta Doneztebe, hegoaldean Ultzama, eta mendebaldean Urroz.

Historia

aldatu

Herria 1366. urteko dokumentu batean agertzen da lehen aldiz baina ez zen udalerri bihurtu 1845era arte. Erdi Aroan Lerin ibarraren jaurerri izan zen, eta 1427ko datuen arabera bi familia kapare bizi ziren bertan: Martin Oitz eta Martin Gartzia Arbizu familiak.

1845ean Oiz Leringo Doneztebe ibarrari loturik egoteari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. 1847an zaldi bide batzuk baino ez zituen eta bertako haurrak Donamariako eskolara joaten ziren. XIX. mendearen amaieran eskola eraiki zen eta XX. mendearen hasieran herrian errota eta ostatua zeuden.

Demografia

aldatu
Oizko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,14 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Euskara

aldatu
Oizko Migel Urrozen[5] pasartea, familiaren eta herriaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oizko euskara[8] Ipar-sartaldeko nafarreraren[9] aldaera bat da, Malerrekakoa[10] hain zuzen. Ipar-sartaldeko azpieuskalkia Bortzirietan, Malerrekan, Bertizaranan eta euren ondoko beste herri batzuetan egiten da: Baztango Oronoz-Mugairin eta Basaburu Txikiko Beintza-Labaienen, Goizuetan eta Saldiasen. Berrikuntza nafar zenbait ez dira alderdi honetara heldu Zuazoren arabera eta, bestetik, nabarmena da Gipuzkoako euskararen eragina. Gainera, Ipar Euskal Herriaren gertutasuna ere sumatzen da hizkera hauetan.

Politika

aldatu

Udaletxea

aldatu

Oizko plaza nagusian dagoen udaletxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen. Bi solairuko eraikuntzak porlanezko fatxada eta harrizko ertzak dauzka. Eraikinean udalaz gain, etxebizitzak, eta ostatu bat daude. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

Udaleko idazkaria Oiz, Donamaria eta Urrozko idazkari da.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 1

Udal hauteskundeak

aldatu

2007ko maiatzean ez zen udal hauteskunderik izan Oizen, ez zelako inongo talderik aurkeztu[11]. Aldiz, urte bereko azaroan Alberto San Miguel aukeratu zuten alkate, Oizko Alkartasunaren izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere talde hau izan zen aurkeztutako bakarra eta alkatetza San Miguelek gorde egin zuen. Beste lau kide zinegotzi bihurtu ziren[12].

Alkateak

aldatu
2007-2011 Alberto San Miguel Mindegia Oizko Alkartasuna
2011-2015 Alberto San Miguel Mindegia Oizko Alkartasuna

Azpiegiturak

aldatu

Oiz Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.

Garraioak

aldatu

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Oizek Ama Birjinaren eguna ospatzen du irailaren 8an. Jaietan bertso-bazkaria eta hainbat kirol erakustaldi antolatzen dira.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Aipagarri dira Ameztia errekaren gaineko Erdi Aroko zubia, eta XIX. mendeko udaletxea. Eraikin erlijiosoei dagokienez, XVII. mendeko San Tiburtzio eliza da herriko eliza nagusia, eta zilarrezko gurutze baliotsu bat du.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. (PDF) 155. arauaː Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Urroz Arrastio, Migel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  7. «Umetako jolasak: "txintxarikuan" eta "sosetan" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  8. «Oitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  9. «Ipar-sartaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  10. «Malerrekakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
  11. Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  12. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa