Novo Nordisk
Novo Nordisk A/S daniar farmazia-konpainia multinazionala da, Bagsværden bere egoitza duena. 1989an Novo Industri A/S eta Nordisk Gentofte A/S konpainien bat-egitetik sortu zen. Intsulinen eta, oro har, diabetesaren zainketen segmentuan enpresa liderretako bat da. Halaber, hemofilia (hemostasiaren kontrola), hazkunde-hormonarekin egindako tratamenduak eta hormonak ordezteko terapia-tratamenduak bezalako gaixotasunen aurkako tratamenduen segmentuetan ere jarduten du.
Novo Nordisk | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Novo Nordisk |
Mota | negozioa, enpresa, kapital irekiko enpresa eta pharmaceutical company (en) |
Jarduera sektorea | botika-industria |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduera | |
Kidetza | C40 Cities Climate Leadership Group (en) |
Eskumendekoak | NNIT (en) , Novo Nordisk (United States) (en) , Novo Nordisk (Switzerland) (en) , Novo Nordisk (Germany) (en) , Novo Nordisk s.r.o. (en) eta Novo Nordisk (Algeria) (en) |
Enplegatuak | 64.319 (2023ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Lars Fruergaard Jørgensen (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | aktieselskab (en) |
Jabea | Novo Holdings (en) eta Novo Holdings (en) |
Zeren jabe | NNIT (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 314.486.000.000 kr (2023) |
Kapital berekia | 106.561.000.000 kr (2023) |
Diru-sarrerak | 232.261.000.000 kr (2023) |
Irabazi garbia | 83.683.000.000 kr (2023) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Nasdaq Copenhagen A/S (en) |
Historia | |
Sorrera | 1923 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Danimarkako enpresarik handiena eta Europako farmazialaririk handienetakoa da. OMX Copenhagen 25 herrialdeko burtsa indize nagusiaren parte da, non bere ponderazioa edo pisua % 33,27a den. 2023ko urrian burtsan baliorik handiena zuen Europako enpresa izan zen, LVMH luxuzko konpainiaren gainetik. 410.000 milioi euroko balioa zuen, eta hori Danimarkako barne produktu gordina edo herrialdearen ekoizpen ekonomiko guztia baino gehiago zen —380.000 milioiko estimazioa 2023an—.[1]
Novo Nordisk zazpi herrialdetan ekoizten dituen nazioarteko enpresa bat da, 76 herrialdetan bulegoak edo subsidiarioak dituena. 40.300 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu mundu osoan eta 179 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak.
Novo Nordisk European Federation of Pharmaceutical Industries and Associations (EFPIA) erakundeko eskubide osoko kidea da.[2] Fortune aldizkariaren 2010erako lan egiteko 100 konpainia onenen artean Novo Nordisk 25a izan zen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Danimarkako ekonomia gizentzen ari den sendagaia» Berria 2023-10-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) European Federation of Pharmaceutical Industries and Associations (EFPIA). The Pharmaceutical Industry in Figures - 2008 Edition. , 49 or..
- ↑ Money.CNN.com
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |