Nixelpixel
Veranika (Nika) Sergeievna Vodvud[1][2], nixelpixel ezizenez ezagunagoa, (errusieraz: Вераника (Ника) Сергеевна Водвуд; Protvino, 1993ko urriaren 20a) errusiar feminista intersekzionala eta youtuberra da.
Nixelpixel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Protvino (en) , 1993ko urriaren 20a (30 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Bizilekua | Mosku |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, Interneteko ekintzailea eta video bloggerra |
nixelpixel.com | |
Bizitza
aldatuVeranika Vodvud 1993ko urriaren 20an jaio zen Moskuko oblasteko Protvino hirian. Haren gurasoak diseinu-ingeniariak dira, Mars, Incorporated enpresako langileak. 1999an negozio-bidaia egin zuten Erresuma Batura, eta Veranika ere han bizi izan zen bi urtez. Errusiara itzulita, Stupino hiriko eskola batean ikasi zuen[3], eta 2011tik 2015era Ekonomia Goi Eskolako soziologia fakultatean[4].
Publizitate-agentzia batean lan egin zuen sormen-zuzendariaren laguntzaile gisa, baina 2017ko udan lan hori utzi zuen, bere esanetan, lankideen intolerantziagatik. 2011tik ilustrazioak egiten ditu. Urte berean kanal bat sortu zuen YouTuben[3].
2021eko maiatzean ezkondu zen[5]. Urte bereko abuztuan, senarrari jarraituz Vienara joango zela iragarri zuen Europako Erdialdeko Unibertsitatean masterrean sartu baitzen[6].
2023ko martxoaren 10ean, Errusiako Justizia Ministerioak atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[7].
Aktibismoa
aldatu2013an hasi zen feminismoan interesatzen Zhenia Belykhen (Anastasia Davydova-Lewis) bloga ezagutu ostean[3][8]. 2016ko neguan, bideo sorta bat kaleratu zuen YouTubeko kanalaren bidez, eta bertan feminismoaren oinarriei buruz hitz egin zuen. Bost bideoetako bakoitzak bostehun mila ikustaldi inguru jaso zituen[3].
2016an eta 2017an bideorik arrakastatsuenak kaleratu zituen. Abusuari buruzko bideoak milioi bat ikustaldi bildu zituen, kopa menstrualei buruzkoa 2 milioi, eta emakumezkoen masturbazioari buruzkoa 4 milioi[3]. Gainera, garai hartan Piosia txakurrari buruzko komiki bilduma argitaratu zuen eta Tatiana Nikonovaren liburua ilustratu zuen[9]. Ikustaldiak hazten ari zirela, iruzkin iraingarriak agertzen hasi ziren kanalean, eta laster Vodvud Dvatx foruan eta The Question webgunean antolatutako ziberjazarpenaren biktima bihurtu zen[3][10].
2017ko udan, Vodvuden aitari garuneko tumore bat diagnostikatu zioten, eta handik gutxira hil zen. 2018ko udazkenean, Vodvudek esan zuen burn-out sindromea zuela, eta bideoak kaleratzea murriztu zuen. 2019an, feminismoari buruzko hainbat bideo kaleratu zituen. Irailaren 5ean iragarri zuen aktibismoa utziko zuela[3], baina geroago iritziz aldatu zen. 2020ko udaberrian New Yorkera gonbidatu zuten Nazio Batuen Erakundeko Emakumeen Eskubideen Batzordearen 64. saioan hitz egiteko[11]. Hala ere, COVID-19 pandemia zela eta, programa murriztu egin zen, eta Vodvudek ezin izan zuen parte hartu[12].
Meduza webguneak artikulu handi bat eskaini zion eta Errusiako feminista ospetsuena deitu zion[3]. Forbes aldizkariaren arabera, Nika Vodvud Errusiako ziberaktibistarik ospetsuena da[13].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Васильев, Алексей. «Кто такая Ника nixelpixel Водвуд и чем она известна?» Взгляд 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ a b c d e f g h (Errusieraz) Абросимова, Нина. «Nixel Pixel — самая известная феминистка России» Meduza 2019-09-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-20) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Водвуд, Вераника. «Взаимоотношения заказчиков и производителей на рынке веб-сайтов» Высшая школа экономики jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Феминистка Nixel Pixel вышла замуж. Подписчики считают, что она предала идеи феминизма» Galmour 2021-05-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-07) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Дмитриева, Анна. «Феминистка Ника Водвуд (nixelpixel) объяснила на видео, что уезжает из России в Австрию» Medialeaks 2021-08-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-07) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Мюнюст признал иноагентами Гуриева, Гершензона и Всемирный фонд природы» РБК 2023-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-03-10) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Нилов, Степан. «Ника Водвуд — о «Хлебозаводе» и феминизме» The Village 2018-04-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «На кого подписаться: Видеоблог nixelpixel о феминизме и не только» Wonderzine 2017-08-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Ника Водвуд обвинила The Question в травле» Wonderzine 2018-10-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-09-01) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) Луганская, Анна. «Люди не верят своим глазам: nixelpixel выступит в ООН. Ну а феминисток в этом приглашении задело другое» Medialeaks 2020-03-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-16) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «В ООН ограничили работу сессии Комиссии по положению женщин из-за коронавируса» РБК-Украина 2020-03-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-04-21) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Errusieraz) «Ника Водвуд» Forbes jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-03) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).