Nirvana (musika taldea)
- Artikulu hau estatubatuar musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nirvana (argipena)».
Nirvana AEBetako rock alternatibo eta grunge musika talde bat izan zen. 1987an Washington estatuko Aberdeen udalerrian Kurt Cobain abeslariak eta Krist Novoselic baxu-jotzaileak sortu zuten. Hainbat bateria-jotzaileren sartu-irtenen ondoren, 1990an Dave Grohl behingoz batu zitzaien.
Datuak | |
---|---|
Jatorria | Aberdeen, Washingtongo estatua, Estatu Batuak |
Musika mota | Rock alternatiboa, grunge |
Urteak | 1987-1994 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Geffen DGC Tupelo Sub Pop |
Taldekideak | |
Kurt Cobain Krist Novoselic Dave Grohl | |
Lehengo taldekideak | |
Chad Channing Jason Everman Dale Crover Dave Foster Aaron Burckhard Dan Peters | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.nirvana.com | |
Askok rock musikaren historiako talde esanguratsuenen artean jartzen dute, zalantzarik gabe gainontzeko grunge musika taldeen artean nahiz beste generoetako talde askotan eragin handia izan baitu.
Historia
aldatu1980ko hamarkadaren amaiera aldera taldea, Seattle hirira lekualdatu zen, eta 1989an euren lehen disko Bleach argitaratu zuten.
1991n, Nevermind diskoa argitaratu eta euren ospearen gailurrera iritsi ziren, mundu osoan ezagun egin eta garai hartan sortu eta puri-purian zegoen grunge musikaren taldeen artean esanguratsuena bilakatuta; gainera, askok X belaunaldia izenez bataiatutako gazte belaunaldi horren bozeramaile ere bihurtu zituzten.
1993an In Utero diskoa argitaratu zuten.
1994ko apirilaren 5ean, Kurt Cobain abeslariaren heriotzarekin batera, taldea desegin egin zen.
Diskografia
aldatuEstudioko diskoak
aldatuZuzeneko diskoak
aldatu- MTV Unplugged in New York - 1994 (DGC Records)
- From the Muddy Banks of the Wishkah - 1996 (DGC Records)
Bildumak
aldatu- Incesticide - 1992 (DGC Records)
- Nirvana - 2002 (DGC Records)
- Sliver: The Best of the Box - 2005 (DGC Records)
Kanpo estekak
aldatu- Nirvana musika taldearen webgunea (Ingelesez)