Natalia Azpiazu
Natalia Azpiazu Torres (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko urriaren 3a) gipuzkoar atleta ohia da, distantzia erdietan aritu zena, hasieran 3.000 metrotan eta ondoren krosean.[1] Natalia Serrano Azpiazu alaba ere atleta da.
Natalia Azpiazu | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1966ko urriaren 3a (58 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Club Atlético San Sebastián taldeko kidea izan zen[2] eta Espainiako Kros selekzioarekin ere korritu zuen.[3]
Biografia
aldatuIkasketaz biokimikaria da eta 1993an New Yorkeko Mount Sinai Ospitaleko laborategian biokimika eta biologia molekularreko tesirako lanean ari zela egin zuen lehenengo 3.000 metrotako proba.[4] Toronton izan zen, pista estaliko munduko txapelketan, eta 10. postua lortu zuen. Urte berean Buffalon eta Bostonen ere izan zen korritzen eta azken honetan egin zuen bere marka, 9:09.63, Euskal Herriko errekorra ere bazena, eta oraindik ere Gipuzkoako errekorra izaten jarraitzen duena.[5] 1994an Europako pista estaliko txapelketan ere 10. egin zuen.[6]
1994an Europako Kros Txapelketan hartu zuen parte eta hurrengo urteetan Munduko txapelketak ere jokatu zituen.[3]
Nazioarteko txapelketak
aldatuMunduko Txapelketa (indoor) | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1993 | Toronto ( Kanada) | 10.a | 3.000 m |
Europako Txapelketa (indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1994 | Paris ( Frantzia) | 10.a | 3.000 m |
Munduko Kros Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1997 | Turin ( Italia) | 76.a | Krosa bakarka |
1998 | Marrakex ( Maroko) | 30.a | Krosa bakarka |
1998 | Marrakex ( Maroko) | 6.a | Krosa selekzioka |
1999 | Belfast ( Ipar Irlanda) | 70.a | Krosa bakarka |
1999 | Belfast ( Ipar Irlanda) | 11.a | Krosa selekzioka |
Europako Kros Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1994 | Alnwick ( Ingalaterra) | 35.a | Krosa bakarka |
Marka pertsonalak
aldatuHonako hauek dira Natalia Azpiazuren markak:[1]
- 800 m: 2:09.35 (1992)
- 1.500 m: 4:16.09 (1997)
- 3.000 m: 9:09.63 (1993, Bostonen)
- 5.000 m: 16:25.61 (1998)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «AZPIAZU TORRES, Natalia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) ATLETISMO – Atlético san sebastián. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- ↑ a b «Natalia Azpiazu (Atletismo) : Palmarés y resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mora, Juan. (1993-03-13). «Antes el Nobel que campeona olímpica» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- ↑ «Jone Zabaletak Gipuzkoako bigarren markarik onena lortu du pista estalian - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
- ↑ «Natalia AZPIAZU | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).