Murgil handi

Basahatearen antzeko tamainako murgila, umaldian motots beltza daukana buruan eta koilare-antzeko orban gorrixka lepoan. Laku, zingira eta urtegietan bizi da.

Murgil handia edo murgil erregea (Podiceps cristatus) podicipedidae familiako ur-hegaztia da[1], aintziratan bizi dena. Leku zingiratsuetan ibiltzen da eta Europako eta Asiako erdialdean, Afrikako ekialdean eta hegoaldean eta Australiako hego-ekialdean bizi da.[2]

Murgil handi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPodicipediformes
FamiliaPodicipedidae
GeneroaPodiceps
Espeziea Podiceps cristatus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Habitathezegune
Masa39,5 g
arra: 920 g
emea: 830 g
Zabalera88 cm
Kumaldiaren tamaina3,9
Errute denbora28 egun
Ugalketa garaiko itxura, udan.
Neguko itxura.
Podiceps cristatus

Deskribapena

aldatu

Bere generokoen artean handiena da Europan bizi dena. 46 eta 51 cm arteko luzera eta 85-90 cm arteko hegozabalera hartzen du[3]. 0'9 eta 1'5 Kg arteko pisua izan ohi du[4]. Arrak zein emeak antzeko itxura izaten dute, lepo luze estilizatua, bizkarralde iluna eta sabelalde zuria. Aizto itxurako moko beltz zorrotz luzea du eta begi gorria[3].

Ugalketa garaian pileo (burugain) beltza izaten du eta mottoak luzatzen zaizkio. Buruaren atzealdera gola gorrixkak izaten ditu, ertzean iluntzen direnak. Aurpegia ordea zuria izaten du. Bizkarraldea oso iluna izaten du, gaztain kolorea hartzen duelarik. Neguan mottoak eta golak galdu eta tono gorrixkak ere desagertzen zaizkio, animalia zuriagoa bihurtuz. Mokoa ere arroxa kolorekoa bihurtzen zaio[3].

Ugalketa

aldatu

Landaretza sarria duten aintzira eta paduretan ugaltzen da. Eztei dantza oso konplexua izaten du eta oso deigarria da. Bikoteek elkarrekin igeri egiten dute, buruak mugituz eta motto eta golak zabalduz, batak bestearen imintzioak jarraitzen. Dantzaren amaieran hondotik arturiko algak mokoan dituztela bularrak elkarren kontra jotzen dituzte. Julian Huxley-k The Courtship‐habits of the Great Crested Grebe (Podiceps cristatus) (1914) argitalpenean deskribatu zuen dantza berezi hau[5].

Ur ertzeko landaretan egiten dute habia. Martxoan 1-6 arrautza artean jartzen dituzte, hasieran zuriak baina gero arre kolorea hartzen dutenak. 27-29 egun ematen dituzte txitatzen, hala arrak nola emeak. Txitak gaztain kolorekoak dira baina burua eta lepoa marratua dute, zuria eta beltza. Hasieran helduek bizkarrean eramaten dituzte hegoetako luma artean gordeta baina zazpigarren asterako bakarrik bizitzeko gai dira[3].

Elikadura

aldatu

Arrainak jaten ditu, batez ere, baina baita krustazeoak, intsektuak, igel txikiak eta beste zenbait animalia ere. Izenak adierazten duen bezala uretan murgiltzen dira eta urpean distantzia luzeak igeri egiteko gai dira[3].

Taxonomia

aldatu

Carl von Lineok 1758 urtean deskribatu zuen lehenengoz eta Colymbus cristatus izena eman zion[6]. 1787an John Latham-ek Podiceps generoa sortu zuen eta Podiceps cristatus izena eman zion[7]. "Podicis" (uzkia) eta "pes" (oina) elkartuz sortu zuen izena, izan ere hankak oso atzean kokaturik baitutu murgilak.

Hiru azpiespezie ditu:

  • Podiceps cristatus cristatus, Europa eta Asian zehar bizi dena.
  • Podiceps cristatus infuscatus, Afrikan bizi dena.
  • Podiceps cristatus australis, Australasian bizi dena.

Euskal Herrian dituen izenak

aldatu

Itsas-bele, Itsas-oilo mottodun eta Bolborin ere esaten zaio.[8][9]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. BirdLife International (2008). Podiceps cristatus. In: IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b c d e «Somormujo lavanco» SEO/BirdLife.
  4. «ARKive - Great crested grebe videos, photos and facts - Podiceps cristatus» web.archive.org 2012-08-23 (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  5. (Ingelesez) Huxley, Julian S.. (1914). «33. The Courtship - habits * of the Great Crested Grrebe (Podiceps cristatus); with an addition to the Theory of Sexual Selection.» Proceedings of the Zoological Society of London 84 (3): 491–562.  doi:10.1111/j.1469-7998.1914.tb07052.x. ISSN 1469-7998. (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  6. Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  7. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  8. «Bolborin», Orotariko Euskal Hiztegia.
  9. «Murgil handia» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).