Motril Granadako probintziako (Espainia) udalerria da. Kostaldean kokaturik dago eta Granadako probintzian hegoalderen dagoen herria da. 2022ko erroldaren arabera 58.798 biztanle ditu.

Motril
Motril
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaGranadako probintzia
AlkateaLuisa María García Chamorro (en) Itzuli
Izen ofizialaMotril
Jatorrizko izenaMotril
Posta kodea18600
INEk ezarritako kodea18140
Geografia
Koordenatuak36°44′43″N 3°31′14″W / 36.745277777778°N 3.5205555555556°W / 36.745277777778; -3.5205555555556
Map
Azalera109,77 km²
Altuera45 m
MugakideakSalobreña, Vélez de Benaudalla, Lújar, Gualchos eta Torrenueva Costa
Demografia
Biztanleria58.939 (2023)
141 (2022)
alt_left 29.498 (%50) (%48,4) 28.522 alt_right
Dentsitatea537 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakMelilla, Villa General San Martín (en) Itzuli, Marple (Manchester Handia), Agounit (en) Itzuli eta Smolian
MatrikulaGR
motril.es

Turismoak garrantzia badu ere fruitu tropikalak ekoizten dira, ahuakatea eta txirimoia esate baterako, eta itsasportu garrantzitsua ere badu, arrantzarako portua eta kirol portua hain zuzen ere. Afrika iparralderako ferriak ateratzen dira bertatik.

Geografia eta klima

aldatu

Kokapen geografikoa eta erliebea

aldatu

Granadako kostaldeko hiriburua da. Guadalfeo ibaiak banatzen du mendebaldean duen Salobreña udalerritik eta Motrileko lurrek Torrenueva Costa udalerria inguratzen dute.

Motril udalerria bi eremutan banatzen da. Iparraldean Lújar mendilerroa dago, punturik altuena Cerro Alto (1.006m) mendia da. Mendiaren oinean ordea Guadalfeo ibaiak ekarritako sedimentuez osaturiko lautada zabaltzen da, bertan nekazaritza da nagusi.

Mikroklima azpitropikala du, horri esker fruitu tropikalak landatu daitezke. 300 eguzki egun baino gehiago izan ohi ditu urtean eta bataz besteko tenperatura 18-20ºC artean gelditzen da. Udako maximoak 27-31ºC artean izaten dira eta neguak ere epelak dira, 17-19ºC-ko maximoak. Prezipitazioak oso eskasak dira udako hilabetetan, azaroan eta abenduan aldiz 60mm egin ditzake. Ekaitz itxurako prezipitazioak izaten dira.

Historia

aldatu

Herriaren sorrera iluna

aldatu

Andaluziako gainerako herrietan ez bezala, Motrilen aipamenik ez dago ez feniziarren garaikorik ez eta erromatarren garaikorik ere. Izenak jatorri latindarra iradokitzen du, Murteto izenetik etor liteke. "mirto eremua" esan nahiko luke[1].

Aztarnarik zaharrenak musulmandarrek utzi zituzten Granadako Erresumaren garaian, eta badirudi oduan ezarri zela Motril inguruan aurreneko herrixka. Hauek Mutrayil izena erabili zuten.

Aro modernoa

aldatu

1489an Errege-erregina Katolikoek konkistatu zutenean 2.000 biztanle inguru zituen eta zeta eta azukrea ekoizten zituen[2]. 3'5 km2-ko azalera zuen eta harresi batek inguratzen zuen[3]. Harresietatik kanpora bi arrabal zeuden, al-Manjòn eta al-Couruch, eta Jabdara izeneko auzo bat. Bainu arabiarra XIX. mendearen erdialderarte mantendu zen eta alkatearen egoitza zen auxilugia XX. mendearen hasierararte.

1490an eta 1500 inguruan altxamendu mudejarrak izan ziren eta egoera lasaitu ez zenez 1507an gehiengo moriskoak matxinada handia egin zuen. Istilu hauen ondorioz herria ia hustu egin zen eta azukrearen ekoizpena bertan behera gelditu zen. Moriskoen azken matxinada Alpujarretako matxinada izan zen, 1569an[4], eta 1570an kristauek garaitu zutenean moriskoak kanporatu eta 400 kristau kolonorekin birpopulatu zen herria, hauei esker azukrearen industriari berrekin zitzaion. Istilu hauek guxti balira pirata berbereen eta turkiarrek erasoak izan zituen eta hauei aurre egiteko harresi sendoagoa eraiki zen.

XVII mendea oparoa izan zen. Mendea 4.300 biztanle zituela hasi zuen eta 8.000 biztanle ingururekin amaitu. 1657an Filipe IV.ak hiri estatusa eman zion, Granadako menpekotasunetik atereaz. Azurea eta eztia ekoizteko lau ingenio eraiki ziren motrilen. XVIII. mendean izurrite batek Motrilen biztanleria 1.500-2.000 artera jeitsi zuen.

Aro garaikidea

aldatu

XIX. mendean azukrearen industrian oinarrituta garapen ekonomiko aipagarria izan zuen Motrilek[5]. 1873ko uztailaren 22an mugimendu kantonalak udaletxea kargugabetu eta Motrileko Errepublika ezarri zuen. Mugimenduaren buru ziren Ruperto Vidaurreta de la Cámara eta Francisco Trujillo Carmona Errepublikatu presidente bihurtu ziren. Gertaera honek ordea hiru egun iraun zituen, uztailaren 25ean Madrilekin harremana berreskuratu eta Errepublikaren amaiera izan baitzen[6].

Ramón de la Sagra ekonomilariak Kuban ikusi zituen teknologia berriak aplikatu zituen eta Granadako, Málagako eta Kataluniako burgesiak inbertitutako kapitalaz baliatuz eta Motril, Salobreña eta Almunécarren industriak bultzada handia izan zuen. 1908an Motrilgo itsas-portua handitzeko lanak hasi ziren baina XX. mendean erremolatxa azukrearen agerpenaz Motrilgo industriaren gainbehera iritsi zen.

Gaur egun industria haren erakusgarri ingenio batzuk eta museoak daude hirian.

2018an Torrenueva Costa auzoa Motrilengandik bereizi eta udalerri bihurtu zen[7].

Ekonomia

aldatu
 
Motrilgo itsas-portua.

Granadako Kosta Tropikalean kokaturik dago, eremu honetako hiriburua da. Turismoa da Motrilgo jarduera ekonomiko nagusia. Bost hondartza ditu.

Fruitu tropikalen ekoizpenak ere indar handia du. Ahuakatea, txirimoia, mangoa eta guaiaba ekoizten dira bereziki. Txirimoiak Jatorrizko deitura du, Kosta Tropikala - Málaga izena duena, 2002an ezarria[8].

Azkenik inguruko industria handiena duen herria da eta itsas-portuak ere baditu, arrantzarako portua eta kirol portua besteak beste.

Azpiegiturak

aldatu

Motrilgo portuak Afrika iparraldearekin lotzen dituen hainbat itsas lerro dtu. Bidaiariak eta merkantziak Melillara, Nadorrera, Alhucemasera eta Tangerrera eramaten dira[9]. Gertuen dituen aireportuak Granadakoa (52 minututara) eta Málagakoa (74 minututara) ditu.

Granada hiriburua 65 kilometrotako distantziara dago.

Kultura

aldatu

Motrilgo jai garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Aste Santua: 13 krofradiak egiten dute prozesioa.
  • Gurutzeen jaia: maiatzaren 2an ospatzen da.
  • Karmengo Amaren jaia: uztailaren 16an, portuan.
  • Jai patronalak: Nuestra Señora de la Cabezaren omenezko jaiak abuztuaren erdialdean.

La Taramela Ron Montero upategiak antolatzen duen kalejira antolatzen du urtero[10]. Azukre kanabera astoz garraiatzen zela erakusten da. Abuztuan izaten da.

Gastronomia

aldatu
 
Motrilgo "olagarro lehorra".
  • Motrilgo olagarro lehorra (Pulpo seco de Motril)[11]
  • Torta real[12], arabiar jatorriko jakia. Videras familiak 1840tik godetzen du errezeta.
  • San Markos tarta
  • Semola irinez egindako migak
  • Sandina espetoak
  • "Espichás", eguzkitan lehorturiko antxoak frijituta eta baratxuriz eta arrautzaz lagunduta.
  • Motrilgo izkira
  • "Leche rizada", arrozezko esneaz egindako izozkia[13]

Kirolak

aldatu

Granada 74 Club de Fútbol taldeak herri honetan izan zuen estadioa, Escribano Castilla izenekoa, egoitza nagusia Granada hirian eduki arren. 2009an desegin zen taldea. Denboraldi bat egin zuen bigarren mailan. Motril bertakoa den taldea Club de Fútbol Motril da, hau ere 2012an sortua Motril CF desegin zenean. Hirugarren mailan jokatzen du. Talde apalago bat ere badago Motrilen, ADF Costa Tropical du izena.

Saskibaloi taldea Club Baloncesto Santa Adela-Motril da eta EBA Ligan jokatu izan du.

Beste kirol batzuk eskubaloia, areto futbola, errugbia eta waterpoloa dira.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Nuestra Señora de la Cabeza parrokia
  • Hondartzak: Playa de Poniente, Playa Granada, Playa de la Joya, Playa de Carchuna eta Playa de Calahonda
  • Nuestra Señora de la Cabeza parrokia[14]
  • Calderón de la Barca antzokia
  • El Candelón; XVIII. mendeko akueduktua[15]
  • Museoak:
    • Azukre kanaberaren museo aurreindustriala[16]
    • Motrilgo historiaren museoa[17]
    • Pilar azukre lantegiko museoa
    • José Hernández Quero arte museoa

Hiritar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Motril» lugaresquever.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. «Rebelión de los Moriscos según Modesto Lafuente (S. XIX)» www.adurcal.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  5. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Torrenueva Costa celebra su primera fiesta como municipio independiente» Ideal 2018-12-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  8. Rodríguez, José Navas; Flores, José María García-Consuegra. (2008). «La incidencia humana en el paisaje costero de la desembocadura del río Guadalfeo (Granada)» Arqueología y Territorio (5): 161–180. ISSN 1698-5664. (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  9. «Líneas regulares Puerto de Motril, Granada - Puerto de España» www.apmotril.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  10. (Gaztelaniaz) «Fiesta de la Taramela» www.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  11. (Gaztelaniaz) «El secreto del pulpo seco motrileño» Ideal 2010-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  12. «Atrapada en mi cocina: TORTA REAL DE MOTRIL» Atrapada en mi cocina (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  13. (Gaztelaniaz) «Historia de la Leche Rizada - Heladería Perandres Motril» www.heladeriaperandres.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  14. (Gaztelaniaz) Granada, Rincones de. (2018-07-14). «✅ VIRGEN DE LA CABEZA - MOTRIL - GRANADA» RINCONES DE GRANADA (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  15. (Gaztelaniaz) Acción, Ecologistas en. «La vega y acequias tradicionales de Motril en peligro - [Granada por una Nueva Cultura del Territorio»] www.otragranada.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  16. «Museo Preindustrial de la caña» www.motril.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  17. «Museo de Historia de Motril» www.motril.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Kanpo estekak

aldatu