Momia
Momia, hil eta denbora askora, baltsamatzearen edo baldintza naturalen ondorioz kontserbazio egoera pean mantendu diren gizaki edo animalien gorpuei deritze.
Momia naturalak
aldatuBadaude toki eta eskualdeak, euren muturreko lehortasun, hotz, alkalinotasun, aire libretik edo mikroorganismoengandik isolatuta egoteagatik, gorpu bat, usteldu ordez, ohi gertatzen den bezala, momifikatzea eragiten dutenak.
Giza momia natural antzinakoenak, Naqada garaiko egiptoarrak dira. Europan, ezagunena Ötzi da, Brontze Aroko Alpe italiarretako biztanle baten hondarrei emandako izena, eta Helmut Simon mendizaleak aurkitu zuena 1991n. Gorpuaren kontserbazioaren arrazoia, pertsona hori hil zen tokiko hotza izan zen, muturrekoa eta iraunkorra dena.
2006an ospatu zen UISPPen XV. biltzarrean, Chulingo Quebradako andetar momia baten ile larruko AMS datazioa aurkeztu zen, Zurigoko Institutu Politeknikoak egina, eta duela 6.000 urte datatua dagoena. Momia naturalik antzinakoena zein den adierazterakoan, Zurigoko datazioek, Chulingo momia, Otzi baino 750 urte zaharrago egiten dute.
Momia naturalen adibideak
aldatu- Naqada kulturako Antzinako Egiptoko momiak
- Ötzi, Brontze Aroko Alpe italiarretako biztanlea
- Guanajuatoko momiak Mexiko
- San Bernardoko momiak, Cundinamarca, Kolonbia
- Cherchengo gizakia, Lop Nor laku gazia, Xinjiang Txina
- Gatzezko gizakia, Chehrabadeko gatz meatzeak, Zanjan, Iran
- Galerako gizakia, Espainiako Galerako nekropolia, argartar kulturakoa, Brontze Arokoa.
- Lindowko gizona (Ingalaterra) Burdin Aroa)
Momia baltsamatuak
aldatuMomia kontzeptua, eskuarki arrazoi erlijiosoengatik, ahal bezainbeste denbora kontserbatzeko asmoz baltsamatutako edo prestatutako gorpuaren ideiarekin lotua dago. Gorpuak nekez mantentzen dira usteldu gabe, berez kontserbatzeko baldintzak ezustekoak eta urriak baitira.
Antzinako kultura batzuek, Historiako une ezberdinetan, erritu eta hil ohituren atal gisa garrantzi handia eman diote hildakoen gorpuak kontserbatzeari. Antzinako Egipto da hildakoen errituzko momifikazioaren adibiderik ezagunena. Sarkofagoetan sartu aurretik, baltsamatu eta lihozko bendez estaltzen zituzten.
Momia zeremonialen adibideak
aldatu- Antzinako Egiptokoak
- Chinchorro momiak, Chinchorro kulturakoak, Txileko iparraldeko kostaldean eta Peruko hegoaldean
- Momia Inkak, Andeetan, Peru, Txile eta Argentinan aurkitutako kopuru nahiko handi bat. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
- Juanita Momia edo "Ampatoko Dama", Ampato mendiaren magalean aurkitua, Ampato mendikatean, Arequipan, Peru
- Llullaillacoko Momiak, Llullaillaco sumendiaren tontorrean aurkituak, Argentinako Saltako probintzian. Garaiko erritual batean sakrifikatutako hiru umerenak dira.
- Momia tibetarrak
- Momia guantxeak, Kanarietan