Winifred Mitchell Baker (Oakland, 1957), ezagunago Mitchell Baker gisa, Mozilla Fundazioko presidentea da eta Mozilla Korporazioko presidente eta zuzendari exekutiboa.[1] Korporazio horrek Mozilla Fundazioaren filiala da, eta kode irekiko Interneterako Mozilla aplikazioen garapena koordinatzen du, besteak beste Mozilla Firefox nabigatzailea eta posta elektronikorako Mozilla Thunderbird bezeroa.

Mitchell Baker


Mozilla Corporation (mul) Itzuli zuzendari exekutibo

2020ko apirilaren 8a -
Bizitza
JaiotzaOakland, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jarduerak
Jarduerakabokatua, informatikaria, zuzendari exekutiboa eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Mozilla Fundazioa
Jasotako sariak
KidetzaOpen Source Applications Foundation (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Twitter: mitchellbaker Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zuzenbidean lizentziaduna, Baker Mozilla Fundazioa eta Mozilla Korporazioa erakundeen koordinatzailea da, merkatu mailako kontuak daramatza eta politikoak ere bai. 2005ean, Time aldizkariak Baker sartu zuen munduan eragin handiena duten 100 pertsona biltzen dituen bere urteko zerrendan[2], eta "Chief Lizard Wrangler" titulua jaso izan du, literalki "ganadua akuilatzen duen pertsona" moduan itzul daitekeena, baina kasu honetan Baker zuzendari nagusi gisa izendatzeko erabilia.

Sariak eta aitorpenak

aldatu
  • 2005ean Time aldizkariak 100 pertsona zientzialari eta pentsalari garrantzitsuenen artean kokatu zuen.
  • 2009an lortutako gizarte-eraginarengatik Ikuspegiko Emakumeak Saria eman zion Anita Borg Institutuak.[3]
  • 2012 sartu zen Interneteko Ospearen Aretoan[4] Internet Society elkarteak banatzen duen izendapena.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Mozilla Leadership. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
  2. Andreessen, Marc. (2005-04-18). «The 2005 TIME 100 - TIME» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
  3. .
  4. .