Mexikoko goi-lautada (gaztelaniaz: Altiplanicie mexicana edo Mesa Central) herrialde horretako iparralde eta erdialdearen gehienetik zabaltzen den goi-ordoki aridoa da.[1]

Mexikoko goi-lautada
Motamendikate eta goi-lautada
Geografia
Map
Koordenatuak24°N 103°W / 24°N 103°W / 24; -103
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Coahuila de Zaragoza

Mexikoko lurraldea menditsua da, baina alde handiak ditu toki batetik bestera. Bi mendilerrok zeharkatzen dute herrialdea ipar-hego, Ekialdeko Sierra Madre eta Mendebaldeko Sierra Madre, Estatu Batuetako Mendi Harritsuen jarraipena. Bi mendilerro horien artean goi-ordoki zabal bat dago, Mexikoko goi-lautada, lurraldearen hiru laurden hartzen dituena. Goi-ordoki horretara iristen diren ibai batzuen ura ez da itsasora iristen, hango sakonuneetan geratzen baita. 900-1.200 metroko garaiera du iparraldean, eta 2.000-2.700 metrokoa hegoaldean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ricketts, Taylor H., Eric Dinerstein, David M. Olson, Colby J. Loucks, et al.. (1999). Terrestrial Ecoregions of North America: a Conservation Assessment. Washington Hiria: Island Press.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.