Mekanizatze
Mekanizatzea edo Mekanizazioa gizakien edo animalien lana hein batean edo osorik ordezteko makinak erabiltzean datza. Garrantzitsua da automatizaziotik bereiztea; azken honetan atazak giza operadorearen mendekotasuna erabat ezabatzen den bitartean, automatizazioan pertsona baten parte-hartzea beharrezkoa da.[1]
Batzuentzat mekanizazioaren kontzeptuak eskuko tresnak ere barneratzen ditu, baina erabilera modernoan terminoa prozesu konplexuak deskribatzeko erabiltzen da, ingeniaritza edo ekonomia ere kontuan hartzen dituena. Horrela jada ez da erabiltzen soilik giza lana makina baten bidez ordezkatzen duen fisika, definizio hedatzen baita prozesu konplexuak sinplifikatzeari eta eraginkorrago bihurtzeari arreta jarriz.
Historia
aldatuLehen asmakizunak
aldatuGurpilaren asmakuntzarekin hasi zen, K.a.ko 3500 urtean, sumertar zibilizazioan, objektu astunak leku batetik bestera garraiatzeko erraztasunak ezartzean, eraikuntzan eraginkortasuna handituz eta denborak murriztuz.[2]
Gero, k.a. 220 urtean. Arkimedesek polea konposatua asmatu zuen, objektu astunak indar gutxiago aplikatuz altxatzeko metodoa.[3]
Geroago, 1440an, C. Johannes Gutenberg alemaniarrak inprenta modernoa asmatu zuen, asmakuntzaren jatorria eztabaidagarri bada ere.[4]
Industria Iraultza
aldatuXVIII. mendearen bigarren erdian, Britainia Handian, inflexio-puntu bat gertatu zen mekanizazioaren historian: Industria Iraultza. Aldi horretan aldatu ziren, goitik behera, eskuz egindako lanak, lurrun-makinek animalien bidezko trakzioa ordezkatu zutenean, fabrikazio industriala abiatuz, eta salgaien eta bidaiarien garraioa erraztuz. Gainera, nekazaritza- eta industria-ekoizpena biderkatu zen, eta ekoizpen-prozesuetako denborak laburtu. Horren ondorioz, aberastasuna eta per capita errenta inoiz ez bezala handitu zen.
Trena
aldatuGarai hartan aurrerapen handienetako bat trena izan zen, aurretik animalien indarra lokomozio gisa erabiltzen baitzen, eta errailak zurezkoak. Meatzetako ikatza garraiatzeko baino ez ziren erabiltzen. 1821ean Stockon eta Darlington artean lurrunetan egindako lehen trenbidea baimendu zuen parlamentuak. Linea 1825ean inauguratu zen, orduko 10-12 miliako (40 bat km.) batez besteko abiaduran 34 bagoitik tiratuz.
Geroago, hurrengo 5 urteetan, Ingalaterrako parlamentuak baimendutako 23 linea berri eraiki ziren, eta horien barruan sortu zen Mánchester eta Liverpool arteko ibilbidea, lehena izan zena bidaiarien garraio-zerbitzua eskaintzen.
Baporea
aldatuBeste aurrerapen teknologiko garrantzitsu bat lurrunontzia edo baporea izan zen. Iraultza industrialaren aurretik, Europako ontzigintzaren tradizioa haizeen kontrolean zegoen oinarrituta, propultsiorako eta segurtasunerako funtsezkoa baitzen Mende-hasieran, Atlantikoa ekialdetik mendebaldera gurutzatzeko bi edo hiru aste behar ziren gutxienez; mendebaldetik ekialdera, berriz, 30 eta 40 egun bitartean. Aurrerapen handienak 1840 eta 1860 urteen artean etorri ziren, helizea asmatu zenean, Arkimidesen lehenengo torlojuetan, gainazal-kondentsadorean eta Compound makinan oinarrituta. Horrek erregai asko aurreztea ekarri zuen, eta presio handiko lurruna sortzeko aukera eman zuten galdara zilindrikoak sartzea.
Elektroimana
aldatuWilliam Sturgeon argiketari britainiarrak 1825ean asmatua, elektroimanak eremu magnetikoa azkar erregula dezake korronte kantitate handi bat kontrolatzeko. Eskala handiko korronte-transmisiorako lehen urratsa izan zen. Gero, industria-iraultzan, makineria industrialaren hedapen masiboaren ondorioz, elektroimana garaiko asmakizun gehienetan erabili zen.
XX. mendea
aldatuXX. mendearen hasieran, eskuzko trebetasun zehatzagoak eskatzen zituzten lan konplexuagoak egiteko behar ziren makinak garatu ziren. Aurreko guztiak bultzatu zituen elektrizitatea garraiatzeko sareak, eta horrekin batera modu esponentziala garatu zen mekanizazioa: armamentuetan, tresna elektrikoetan, edo informatikaren abiatzean.
Informática
aldatuInformatikak arlo administratiboko lan errepikakor eta monotonoak erraztu zituen. Prozesu horien automatizazioak zuzeneko ondorioa izan zuen kostuetan eta produktibitatean.
Erabilera militarra
aldatuMekanizazio terminoa testuinguru militarrean ere erabiltzen da, beldar-trakziodun ibilgailuak eta batez ere langileak garraiatzeko ibilgailuak aipatzean. Mekanizazioak izugarri hobetu zituen infanteriaren mugikortasuna eta borroka-ahalmea. Herrialde industrializatuetako indar armatuetan, infanteria guztia mekanizatu ohi da
Erreferentziak
aldatu- ↑ [1], Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2015. Web. 15 may. 2015.
- ↑ Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online.Encyclopædia Britannica Inc., 2015. Web. 15 may. 2015
- ↑ Historias, VIII, 5ss.
- ↑ National Geographic. Gutenberg, el padre de la imprenta. .