Mary Anne Atwood –ezkondu aurretik, Mary Anne South– (Dieppe –Frantzia–, 1817-ThirskYorkshire konderria–, 1910eko apirilaren 13a) Ingalaterrako idazle esoterikoa eta alkimista izan zen.

Mary Anne Atwood

Bizitza
JaiotzaDieppe, 1817
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaThirsk1910eko apirilaren 13a (92/93 urte)
Hobiratze lekuaLeake (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakalkimista eta idazlea
Influentziakalkimia, Esoterismo, Hermetismo eta Teosofia
Izengoitia(k)Thuos Mathos

Biografia

aldatu

Mary Anne Gosportko (Hampshire) zen Thomas South gentlemanen (c. 1785-1855) alaba zen. Aita mesmerismoaz eta Europa osoan modan zeuden fenomeno psikikoez oso interesatuta zegoen. Alabak ere arlo horretaz ere bere interesa erakutsi zuen. Mary Annek 1850ean, modu anonimoan eta autoeditatuta, A Suggestive Inquiry into Hermetic Mistery (Belfast: William Tait, 1918; New York, 1960) lana plazaratu zuen. Liburu horrekin harentzat Antzinako Zibilizazioen (Egiptokoa, Greziakoa eta Judeakoarena) sekretu nagusia azaldu nahi zuen. Haren iritziz, zibilizazio horiek funtsezko ezagupen ezkutuak zituzten; sekretu horiek ere alkimian gordeko lirateke. Izan ere, argitaratu eta handik gutxira, aitak eta alabak, liburu horretan informazio gehiegi ematen zelakoan, elkarrekin, liburua birjasotzea erabaki zuten: saldu gabe zeudenak jaso zituzten eta salduta zeudenak berrerosi zituzten, guztiak erretzeko asmoz.[1]

1859, aita lau urte hil ondoren, Alban Thomas Atwood-ekin (1813-1883) ezkondu zen. Gizon hau apaiz anglikano zen Thirsk herrian, Yorkshire konderrian. Herri horretan hil zen, 1910ean, seme-alaberik izan gabe.

Harremanak

aldatu

Mary Anne Atwood bere bizitzan mundu osoko teosofoekin kontaktuan egon zen. Elkarte hau New Yorken 1875an sortu zen.[2] Horrela, Isabelle Steiger, Anna Kingsford edo Charles Massey ezagutu zituen. Bere bizitzaren amaieran joera orientalista hartzen ari zen mugimenduetatik urrundu zen, krista esoterismora itzultzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako Brown Unibertsitatean idazlearen ondare dokumentala gordetzen da, tartean Isabelle de Steiger (1836-1927) teosofo britainiarrari idatzitako 700 gutun inguru.[3]

Atwood kultura herritarrean

aldatu
  • 1989an, Lindsay Clarke eleberrigileak The Chymical Wedding eleberria idatzi zuen. Liburu horrek Costa Book saria eskuratu zuen. Atwooden biografian oinarrituta dago.[4]
  • 2006an Pink abeslari estatubatuarrak I'm Not Dead albumaren bideoklip batean, "U + Ur Hand" abestian, itxura gotikoa duen emakume baten papera antzezten du; gazte hori, larruzko body batez jantzita agertzen da, A Suggestive Inquiry into Hermetic Mistery liburua irakurtzen.[5]
  • Early Magnetism in its Higher Relations to Humanity as Veiled in the Poets and the Prophets, Londres: H. Baillière, 1846. Liburu hau Thuos Mathos izengoitiaz agertu zen (grezieraz: Θυος Μαθος), aitaren anagrama.[6]
  • A Suggestive Inquiry into Hermetic Mistery, Londres, 1850.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://iniziazioneantica.altervista.org/1800-1900/atwood/Mary_Anne_Atwood.htm
  2. Greer, John Michael. The New Encyclopedia of the Occult. 50 or.
  3. https://library.brown.edu/collatoz/info.php?id=197
  4. Lambert, Alexandra (2004). The Heritage of Hermes: Alchemy in Contemporary British Literature. Glienicke, Berlin; Madison, Wisconsin: Galda + Wilch. 101 or. ISBN 1931255164.
  5. https://web.archive.org/web/20190328191830/http://www.mtv.com/news/1543475/whats-up-with-the-black-magic-and-biker-outfits-in-pinks-new-video/
  6. Θυος Μαθος [anagram of Thomas South] (1846). Early Magnetism in its higher relations to humanity, as veiled in the Poets and the Prophets. London: H. Baillière. pp. viii. 127.
  7. Atwood, Mary Ann (1850): A Suggestive Inquiry into the Hermetic Mystery With a Dissertation on the More Celebrated of the Alchemical Philosophers, being an attempt towards the recovery of the ancient experiment of Nature. London: Trelawny Saunders. xxv, 531 or.

Kanpo estekak

aldatu