Marta Fernández Vázquez
Marta Fernández Vázquez (Madril, 1973ko irailaren 8a) madrildar kazetaria, telebista aurkezlea eta idazlea da.[1][2][3]
Marta Fernández Vázquez | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marta Fernández Vázquez |
Jaiotza | Madril, 1973ko irailaren 8a (51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) (1991 - 1996) Q67146338 : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Diario 16 Condé Nast Hearst Corporation Penske Media Corporation (en) Movistar Plus+ Radiotelevisión Española Radio Televisión Madrid (en) (1998, 2020 - 1999, 2021) PRISA taldea (1999, 2013 - 2007) Mediaset España (2007 - 2017) Jot Down (en) (2017 - 2020) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuMadrilgo Unibertsitate Konplutentsean Informazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzako Informazio Zientzietan lizentziatu zen.[4]
Ibilbidea
aldatu1998an hasi zen Telemadriden, Inmaculada Galvánen ordezko aurkezle lanetan Madrid directo saioan eta Telenoticias Kirol Saileko erreportari gisa.[5] Televisión Españolan ere jardun zuen, Telediarioen Kultura Sailean. Aurretik egunkarietan jardun zuen, desagertutako Diario 16 egunkarian.
1999ko urtarrilean CNN+ katean sartu zen, emisioak hasi gabe zeudenean.[6]
2005ean sartu zen Cuatron, CNN+ katetik zuzenean (bi kanalak Prisa Taldekoak zirenean), eta Noticias Cuatro 1 saioko aurkezlea izan zen, astelehenetik ostiralera, Marta Reyerorekin batera.
2006ko urrian, albistegiak utzi, eta Concha García Campoyk aurkezten duen Las mañanas de Cuatro saioan hasi zen lanean, erreportari eta kolaboratzaile lanetan.
2007ko azaroan, Telecincon lanean hasiko zela iragarri zuten, Hilario Pinori (CNN+ katean berarekin egon zen kazetaria) laguntzeko, astelehenetik ostiralera, Informativos Telecinco Mediodía albistegietan. 2009ko ekainean Espainiako futbol selekzioaren partiden aurreko saio bereziak aurkeztu zituen —La leyenda roja— 2009ko FIFAren Konfederazioaren Txapelketan, Telecincon.[7]
2009ko irailaren eta 2010eko ekainaren artean, Telecinco Noche albistegiak aurkeztu zituen José Ribagordarekin batera, astelehenetik ostiralera. 2010eko uztaila eta iraila bitartean aurkeztu zuen El programa del verano, Ana Rosa Quintana udako oporretan ordezkatuz.
2010eko irailaren 13an hasi zen, astelehenetik ostiralera, David Cantero eta Sara Carbonerorekin batera kiroletan, Informativos Telecinco Mediodía albistegietan, urte horretako abenduaren 3ra arte.
2010eko abenduaren 31n aurkeztu zituen urte amaierako kanpaikadak, Telecincon, Pilar Rubio eta Sara Carbonerorekin hirukotea osatuta.[8]
2011ko urtarrilaren 10ean, Gestevisión Telecincok eta Sogecuatrok bat egin ostean, Las mañanas de Cuatro saiora itzuli zen aurkezle gisa, Concha García Campoyren ordez.[9] 2012ko urriaren 1etik aurrera, goizeko programa Las tardes de Cuatro izeneko antzeko magazin batekin uztartu zuen, eta bi hilabetez baino ez zen egon antenan, Te vas a enterar saioaren aurreprodukzioan. 2012an Urrezko Antena ere eman zioten.[10]
2013ko apirilaren 26an aurkeztu zuen azkenekoz Las mañanas de Cuatro, 2013ko maiatzetik Noticias Cuatro saioaren lehen edizioa aurkeztera pasatu baitzen Hilario Pinorekin batera. 2013ko urriaren 7tik 2016ko abenduaren 30era arte Noticias Cuatro 1 bakarrean aurkeztu zuen.[11] Mediaseteko taldean aritu zen 2017ko otsailaren 21era arte.*
2017ko apirilean publiko egin zen El Pais egunkarian sartuko zela.[12] Politika eta kultura arloetako erreportaje eta elkarrizketetan espezializatu zen. Ikus-entzunezko estaldura berezietan parte hartu zuen, eta egunkariaren 40. urteurrena ospatzeko antolatutako foroetan moderatzaile gisa aritu zen. Beste ekitaldi publiko batzuetan ere lan egin zuen, hala nola Ortega y Gasset sarietan. Aurretik, 2016ko udan, El Pais egunkarian lanean hasi baino urtebete lehenago, Donde todo puede pasar udako kontakizunen seriean parte hartu zuen idazle gisa.[13][14][15]
Idatzizko beste hedabide batzuetan ere lan egin du, hala nola Jot Down kultura-aldizkarian, non zinemari, literaturari, operari edo musikari buruzko artikuluak argitaratu dituen.[16] Jot Down liburuen edizio berezietan ere idatzi izan du. 2015etik 2018ra, GQren paperezko edizioan hileroko zutabe batekin kolaboratu zuen, eta astero bere webgunearekin. Bere artikuluak Esquire, Vogue, Robb Report edo Altaïr bezalako goiburuetan agertu dira.
Mediasetetik alde egin zuenetik noizbehinka itzuli da telebistara, kolaboratzaile gisa. 0 M+ edo Movistar Plus+ bidez ikusi dugu Likes, Ilustres ignorantes edo Cero en historia espazioetan. Desagertutako TVEko A partir de hoy saioko ohiko kolaboratzaile taldeko kide ere izan zen.[17][18]
Irratiaren munduari lotuta, Carles Francinorekin kolaboratu du SER irrati-kateko La ventana saioan 2013tik. 2021eko abenduan, Vanity Fair[19] aldizkariaren Nota al pie podcasta zuzendu eta aurkezten hasi zen, Madrilgo Amapolas liburudendan grabatzen den egile eta irakurle ospetsuei egindako elkarrizketak biltzen dituen liburuei buruzko saioa.
Gutxienez, hiru nobela argitaratu ditu, Espasa-Calpe argitaletxearekin Te regalaré el mundo eta HarperCollins estatubatuar argitaletxearekin La mentira eta zinema; bestalde, Círculo de Tizarekin literaturari buruzko No te enamores de cobardes liburua.[20][21][22]
2022an argitaratu zuen La mentira HarperCollins argitaletxearekin.
Ibilbidea telebistan
aldatuAlbistegietan eta saioetan
aldatuUrtea | Saioa | Kanala | Oharrak |
---|---|---|---|
1997 | Telediario | La 1 | Kultira arloko erreportaria |
1998-1999 | Madrid directo | Telemadrid | Erreportaria eta ordezko aurkezlea |
Telenoticias | Kirol arloko erreportaria | ||
1999-2005 | Noticias CNN+ | CNN+ | Aurkezlea |
2005-2006; 2013-2016 | Noticias Cuatro 1 | Cuatro | Aurkezlekidea (2005-06 eta 2013) eta aurkezlea (2013-2016) |
2006 | Cuatro x Cuatro | Erreportaria | |
2006-2007; 2011-2013 | Las mañanas de Cuatro | Erreportaria eta laguntzailea (2006-2007) eta aurkezlea (2011-2013) | |
2007-2009; 2010 | Informativos Telecinco Mediodía | Telecinco | Aurkezlekidea |
2009 | La leyenda roja | Espainiako Futbol Selekzioak FIFA Konfederazioak 2009 Kopan jokatzekoak ziren partiden atariko aurkezlea | |
2009-2010 | Informativos Telecinco Noche | Aurkezlekidea | |
2010 | La noria | Gonbidatua | |
El programa del verano | Aurkezlekidea | ||
¡Qué tiempo tan feliz! | Gonbidatua | ||
2010-11 | Campanadas de fin de año | Aurkezlekidea | |
2012 | Premios Iris 2011 | La 2 | Gonbidatua |
Las tardes de Cuatro | Cuatro | Aurkezlea | |
2014 y 2017 | Ilustres ignorantes | Canal+ eta 0 por M+ | Gonbidatua |
2017 | Likes | 0 por M+ | Laguntzailea |
2020 | A partir de hoy | La 1 | |
Cero en historia | 0 por M+ | Gonbidatua | |
2020-2021 | Está pasando | Telemadrid | Laguntzailea |
2021 | Pasapalabra | Antena 3 | Gonbidatua |
Telebistako telesailetan
aldatuUrtea | Saioa | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
2006 | 7 días al desnudo | Cuatro | Bere burua |
2007 | Génesis: En la mente del asesino | ||
2008 | La que se avecina | Telecinco | |
2015 | Rabia | Cuatro |
Argitaratutako liburuak
aldatu- 2014ko irailaren 2an argitaratu zen lehen eleberria, Te regalaré el mundo (Espasa-Calpe), une horretako eta hemezortzigarreneko Madrilen girotua.[23]
- 2021eko otsailaren 17an argitaratu zen bere bigarren liburua, No te enamores de cobardes (Círculo de Tiza), zinema eta literaturaren arteko elkarrizketa.[24]
- 2022ko irailaren 14an bere hirugarren eleberria argitaratu zuen, La mentira (HarperCollins argitaletxea).
Erreferentziak
aldatu- ↑ ¿Quién se acuerda de Marta Fernández?. .
- ↑ «Biografía» La DagaWeb.
- ↑ FormulaTV. «Marta Fernández» FormulaTV.
- ↑ «Marta Fernández Vázquez: Un rostro habitual de la actualidad e información» www.diariojaen.es.
- ↑ «Marta Fernández» Semana.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Marta Fernández: "Soy muy borde cuando noto un escarceo inconveniente"» ELMUNDO 2021-09-13.
- ↑ n.g. (2010-06-14). «El matinal del verano en Telecinco, con Marta Fernández» Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ Press, Europa. (2011-01-07). «Marta Fernández: "Me sorprendió que me eligieran para las campanadas"» www.europapress.es.
- ↑ cuatro.com. (2013-04-25). «Marta Fernández se incorpora a 'Noticias Cuatro' y Jesús Cintora se sitúa al frente de la nueva etapa de 'Las mañanas de Cuatro'» Cuatro.
- ↑ «Ana Botella y Luis Enríquez, entre los galardonados con la «Antena de Oro»» abc 2012-10-11.
- ↑ «Baile oficial de caras en Informativos Mediaset: Marta Fernández desaparece» Vertele 2016-12-23.
- ↑ Espí, Sergio. (2017-04-11). «'El País' rescata a Marta Fernández tras ser despreciada en Mediaset» Periodista Digital.
- ↑ Fernández, Marta. (2016-08-03). Los libros que no son. ISSN 1134-6582..
- ↑ FERNÁNDEZ, MARTA. (2016-08-03). Lo que hacen los libros. ISSN 1134-6582..
- ↑ FERNÁNDEZ, MARTA. (2016-08-03). La estantería de los prodigios. ISSN 1134-6582..
- ↑ Marta Fernández - Jot Down Cultural Magazine. 2020-11-08.
- ↑ «Marta Fernández, repescada por Máximo Huerta en TVE» La Vanguardia 2020-01-03.
- ↑ Yotele, Redacción. (2020-01-02). «Marta Fernández reaparece en TVE como fichaje de Máximo Huerta en 'A partir de hoy'» elperiodico.
- ↑ «Nota Al Pie» Vanity Fair.
- ↑ Molina, Berto. (2022-10-12). «Marta Fernández: "La TV ha insultado al espectador, las plataformas no le subestiman"» elconfidencial.com.
- ↑ Lucas, Miguel Manso de. (2021-05-15). «Marta Fernández: “La tableta abdominal decae, las neuronas no; son una inversión a largo plazo”» Nius Diario.
- ↑ SER, Cadena. «La ventana de los libros | 'No te enamores de cobardes': la relación de los libros y el cine en el nuevo libro de Marta Fernández» cadena SER.
- ↑ «Marta Fernández, en busca de la identidad» elpais.com 22 de julio de 2017.
- ↑
- elÚltimo. (2021-04-23). «'No te enamores de cobardes', 2ª novela de Marta Fernández» #elÚltimo.