Margaret H. Wright
Margaret H. Wright | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hanford, 1944ko otsailaren 18a (80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea 1976) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Gene H. Golub (en) Walter Murray (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, matematikaria eta akademikoa |
Lantokia(k) | Murray Hill (en) |
Enplegatzailea(k) | Sylvania Electric Products (en) New Yorkeko Unibertsitatea National Physical Laboratory (United Kingdom) (en) Zientzia Matematikoen Courant Institutua Bell Labs Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Society for Industrial and Applied Mathematics (en) Ameriketako Matematika Elkartea |
Margaret H. Wright (Hanford, Kalifornia, Estatu Batuak, 1944ko otsailaren 18a) informatikako zientzialari eta matematikari estatubatuarra da.[1][2][3][4] Matematika Industrial eta Aplikaturako Elkarteko (SIAM) presidente izan zen lehen emakumea izan zen (1995-1996). Jon von Neumann saria jaso zuen 2019an, optimizazio problemen zenbakizko soluzioan eta gaiaren azalpenean egindako ekarpenengatik.[5]
Biografia eta ibilbide profesionala
aldatuWrightek Hanforden eta Tucsonen igaro zuen haurtzaroa, eta han hezi zen. Matematikan interesa garatu zuen adin goiztiarrrean, eta gaia Stanfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. Bertan, Matematikako gradua eta Informatikako Masterra jaso zituen. Hainbat urtez GTE Sylvanian lan egin zuen, eta gero Stanfordera itzuli zen informatika ikasketekin jarraitzeko. 1976an doktoretza lortu zuen.[1]
Konputazio zientzietako irakaslea izan zen eta New Yorkeko Unibertsitateko Matematika Zientzien Courant Institutuko Konputazio Zientzien saileko presidentea izan zen. Bertan optimizazioa, aljebra lineala eta informatika zientifikoa ikertu zituen.
Margaret H. Wright izan zen 1995etik 1996ra bitartean Matematika Industrial eta Aplikaturako Elkarteko (SIAM) buru izan zen lehen emakumea, eta SIAM Revisión aldizkariaren editore seniorra.[5]
Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko eta Ingeniaritzako Akademia Nazionaleko kidea da. 1997an Bell Labseko Konputazio Ikerketa Saileko zuzendari kargua hartu zuen 1998ra arte. 2009an Matematika Industrial eta Aplikaturako Sozietatearekin elkartu zen,[6] eta 2012an Amerikako Matematika Elkartean sartu zen.[7]
2019an, John von Neumann saria jaso zuen, optimizazio problemen zenbakizko soluzioan eta gaiaren azalpenean egindako ekarpen aitzindariengatik.[8]
Lanak
aldatu- Philip E. Gill, Walter Murray-ekin: Practical Optimization, Academic Press 1982.
- Philip E. Gill, Walter Murray-ekin: Numerical Linear Algebra and Optimization, Band 1, Addison-Wesley 1990.
- The interior-point revolution in optimization: History, recent developments, and lasting consequences , Bulletin AMS, Band 42, 2005, S. 39-56.
- Philip E. Gill, Walter Murray, Michael A. Saunders, J. A. Tomlin et Margaret H. Wright, "On projekted Newton barrier methods for linear programming and aa equivalence to Karmarkar´s projective method", Mathematical Programming, vol. 36, no 2, 1986, p. 183–209.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Margaret Wright» mathwomen.agnesscott.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Margaret Wright» Simons Foundation 2014-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ «Prizes, Awards, and Honors for Women Mathematicians» mathwomen.agnesscott.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ «Profiles of Women in Mathematics: Margaret H. Wright» web.archive.org 2016-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ a b SIAM Review Editorial Board visited 7 April 2008. .
- ↑ «Fellows Program | SIAM» www.siam.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «Fellows of the American Mathematical Society» American Mathematical Society (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- ↑ (Ingelesez) News, SIAM. «Margaret H. Wright Becomes 5th Woman to Receive SIAM’s Prestigious John von Neumann Prize» cacm.acm.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).[Betiko hautsitako esteka]