Mangladia habitat mota bat da, batzuetan biomatzat hartzen dena. Habitat mota hau inguru tropikalean dago eta ibaien bokaleetan garatzen da gehien bat, baina baita kostalde eremuetan eta estuarioetan ere. Oso aniztasun biologiko handia garatzen da bertan: moluskuak, arrainak, hegaztiak....

Bangladeshko mangladi bat.
Mangladien hedapena.
Mangladi baten bideoa.

Konposizioa

aldatu

Mangladiak bere osotasunean mangle zuhaitzez osatua daude. Zuhaitz mota honen 54 espezie ezberdin ezagutzen dira 16 familia ezberdinetan sailkatuta. Beraien ezaugarri nagusiena gazitasun handiak eta aldakorrak jasateko eta oxigeno gutxiko uretan bizitzeko gaitasun handia da. Zuhaitz hauek mangladietan sortzen den lokatzean hazten dira.

Mangladietan zenbait eremu ezberdin ditzakegu:

  • Manglez osatutako basoak.
  • Mangladiaren eta lur finkoaren arteko eremua.
  • Mangladiaren tartean urra garraiatzen duten ubideak
  • Landare gabeko hondartzak, itsasgorarekin estaltzen direnak

Mangladi eremuetan dauden itsasaldiak ohikoa baino askoz nabarmenagoak dira, beraz ura egunean zehar mangladiaren barnean asko sartzen da eta berriro marea jaisten denean joaten da beraz sortzen den aldaketaren poderioz uretako zein lurreko animaliak bizi dira. Hiru mota ezberdintzen dira:

Garrantzia

aldatu

Ekosistema hau materia organikoaren ekoizpen altuarengatik nabarmentzen da. Ikusi dugun bezala biodibertsitate handia sortzen dute beraz garrantzi ekologiko handia dute. Eta ekonomikoki duten garrantzia ere izugarria da. Izan ere, arrainei eta itsaskiei hazteko leku oso egokia eskaintzen die, eta ondorioz arrantza industria mantendu egiten dute. Bestalde, turismoarentzat gune erakargarritzat jo daiteke. Gainera, kostaldea urak eta haizeak sortzen duen higiduratik babesten du, eta sedimentuak atxikitzen ditu lur finkoaren hedadura handituz.

Mangladiek duten garrantzi handia jakinda ere, mangladien hedadura osoaren % 75 suntsitu egin da azken urteetan.

Munduko mangladiak

aldatu
Inportantzia globaleko mangladiak (2004ko abundua)
Herrialdea Lekua / mangladia Mangladiaren azalera (km²) Mangle espezieak Bertako fauna Kontserbazio egoera Iturria
Txina Shankou Mangrove Nature Reserve 40 14 espezie:
Rhizophora stylosa, Kandelia candel, Aegiceras corniculatum, Avicennia marina, Bruguiera gymnorrhiza, Excoecaria agallocha, eta abar.
Ugaztunak: Dugong dugon eta Sotalia sinensis
Hegaztiak: Larus saundersi, Platalea minor
Naturaletik modifikatura [1]
Kolonbia Magdalenako ibaiaren delta-estuarioa,
Ciénaga Grande de Santa Marta
792
(mangladiak)
4.000
(delta-estuarioa)
4 espezie:
Rhizophora mangle, Avicennia germinans, Laguncularia racemosa eta Conocarpus erectus
Ugaztunak: 56 espezie: Alouatta seniculus, Cebus albifrons, Atheles belzebuth, Aotus trivirgatus, Hydrochaeris hydrochaeris, Trichechus manatus eta beste batzuk
Hegaztiak: 198 espezie (horietatik 50 migratzaileak); endemikoak: Lepidopyga lilliae eta Molothrus armenta; migratzaileak (Anatidae): Anas discors, A. americana, A. clypeata eta Aythya affinis
Narrastiak: Caiman crocodilus fuscus, Crocodylus acutus, Iguana iguana, Tupinambis teguixin, Caretta caretta, eta Dermochelys coriacea
Arrainak: 100 espezie baino gehiago (45 ur gezakoak)
Pixkat kaltetua [2] [3] [4] [5]
Gineako golkoa (Níger ibaia) Angola, Kamerun, Kongo, Guinea Ekuatoriala, Gabon, Ghana, Nigeria ? 2? Ugaztunak:
Hegaztiak:
Pixka batt kaltetua [6]
Sundarban (Bengalako Golkoa) India, Banglades ? 30 Ugaztunak:
Hegaztiak:
Pixka bat Kaltetua [7]

Erreferentziak

aldatu

[1] [2]

Kanpo estekak

aldatu