Mamelukoen Sultanerria
Mamelukoen Sultanerria (arabieraz: سلطنة المماليك, Sulṭanat al-Mamālīk) Erdi Aroko erregimena izan zen, Egipto, Levante eta Al-Hijazen gobernatu zuena. 1250ean hasi zen, Aiubtar leinuak agintea galdu zuenean, eta 1517an amaitu, otomandarrek Egipto konkistatu zutenean. Hiriburua Kairo zen.
Mamelukoen Sultanerria سلطنة المماليك | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1250 – 1517 | |||||||||||
Sultanerria | |||||||||||
| |||||||||||
Mamelukoen Sultanerria 1317an. | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Kairo | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera, turkiar hizkuntzak | ||||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||||
Historia | |||||||||||
Turanshah-ren heriotza | 1250 | ||||||||||
Ridaniyako Gudua | 1517 | ||||||||||
|
Historia
aldatuAs-Salih Aiub sultanak (1240-1249) esklabo zuriak (eslaviarrak, greziarak, zirkasiarrak eta batez ere turkiarrak) ekarrarazi zituen bere guardia osatzeko. Ardura eta diziplina handiz hezirik, mamelukoek gudari talde ahaltsua osatu zuten laster. 1250ean Egiptoko herrialdeaz jabetu ziren eta 1517 arte aginpidea beren esku eduki zuten. Bi talde bereizten ziren: bahriak (turkiarrak), 1382 arte nagusi izan zirenak, eta buryak (zirkasiarrak), 1517 arteko sultanak eman zituen taldekoak.
Beren buruzagiek aginpidea lortzearren konspirazio eta hilketa ugari egin bazuten ere, mamelukoen diziplina ez zen galdu; modu horretara, mongoliarren inbasioa gerarazi zuten, frankoak Siriatik bota zituzten eta, beraiek gidaturik, Egipto Mediterraneoko herrialderik indartsuena izan zen XIV-XIV. mendeetan. Arteak eta zientziek loraldi bikaina izan zuten mamelukoen agintepean eta Egiptoko mezkita ederrenak –Kairokoak bereziki– garai haietan eraikiak izan ziren. 1517an, Selim I.a otomandar sultana nagusitu zitzaien
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/06/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.