Maia Plisetskaia
Maia Mikhailovna Plisetskaia[1] (errusieraz: Майя Михайловна Плисецкая; Mosku, Sobietar Batasuna, 1925eko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 2015eko maiatzaren 2a) errusiar dantzaria izan zen.
Biografia
aldatu1943an, Bolshoi Eskolako ballet-ikasketak bukatu zituen. Aipagarriak izan ziren Bolshoi Balletarekin egin zituen Beltxargen aintzira eta Intxaur kraskailua balletetako antzezpenak.
Herri askotan dantzatu zuen, Estatu Batuetan, Indian eta Txinan, besteak beste.
1964an, Lenin saria jaso zuen egindako lan bikainagatik.
Sobietarrak ez ziren koreografoen balletetan ere lan egin zuen, Roland Petit, Maurice Béjart eta Alberto Alonsoren balletetan, adibidez.
1975etik aurrera, Bruselako Ballet de XXe Sièclean aritu zen dantzari.
Errusiako Ballet Inperiala sortu zuen 1994an.
Plisetskaiaren lehen koreografia Ana Karenina (1972) izan zen, Tolstoiren eleberrian oinarritutako lana.
Teknika aldetik bikaina da, besoaren erabilera adierazkorra du, eta trebetasun osoz elkartzen ditu antzerkia eta dantza.
Antzezpen nagusiak hauek ditu: Bakhtxisaraiko iturria obrako Zarema, On Kixoteko Kitri, Giselle, Loti Ederreko Aurora, Harrizko Loreko Laurencia eta Beltxargen Aintzirako Odette-Odile.
2005ean, Asturiasko Printzea saria eman zioten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Plisetskaia |