Llama (Lama glama) Hego Amerikako Andeetan, bereziki Perun, bizi den konkorrik gabeko Gamelidoa da. Animalia indartsua da, Andeetako biztanleek etxekotu zutena. Izen horrekin bere generoan dauden beste hiru animalia ere izendatzen dira, nahiz eta espezie ezberdinak izan: bikuina, alpaka eta guanakoa. Hala ere euren artean badira ezberdintasunak. Llamak altuagoak dira alpakak baino eta euren burua obalatua da. Lama generoa eta gameluak bereizteko modua bizkar atzean llamek konkorrik ez dutela ikustea da.

Llama
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaCamelidae
GeneroaLama
Espeziea Lama glama
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia358 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakllama fiber (en) Itzuli eta llama meat (en) Itzuli
Kumaldiaren tamaina1
Eguneko zikloaeguneko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Lepo eta hanka luzeko animaliak dira. Goiko ezpain zatitua, buru txikia, belarri handiak eta buztan laburrak dituzte. Bere armarria lodia da eta kolore desberdinekoak izaten da; zuria, marroia, gorrixka edo beltza, baina kolore mistoa ere izan dezakete. Haien oinek bi behatz dituzte iltze gogorrekin eta behatz-zolan larruzko kuxina bat. [1]

 
Kolore mistoko llamak

Orokorrean 150 eta 200 zentimetro arteko altuera izaten dute, 170 eta 220 zentimetro arteko luzera eta 130 eta 150 kilogramo arteko pisua.[2] Emeak arrak baino txikiagoak dira.

Hausnarkarien taldeko animalia belarjalea da, mendiko belarrez eta landare jangarriez elikatzen dena. [2] Hala ere, bi motatako elikadura mota izaten dute haien bizitokiaren arabera. Basatiak diren llamak batez ere zuhaixkak eta belarrak jaten dituzte. Elikagaiak altuera handiko ingurune lehor batean bizirauteko behar duten hezetasun gehiena ematen du. Zoologikoetan bizi diren llamak aldiz, belarjaleentzat bereziki formulatutako gailetaz eta arakatze freskoaz elikatzen dira.[1]

 
Llamak elikatzen

Bizitokia eta antolaketa soziala

aldatu

Gehien bat Ekuador, Peru, Bolivia, Txile eta Argentinako Andeetan aurkitzen dira. Ekuadorren mendialdean daude, klima hotzetan, epeletan eta andeetako puntu altuetan. Nahiz eta haren habitat hobetsia paramoa izan, urteetan zehar gizakiak etxeko animalia gisa erabiltzen hasi da, beraz, Andeetako haranetara eta mendebaldeko eremu epel eta tropikaletan bizitzera ohitu da. [3]

Llamak 20tik 100era bitarteko tamainako taldeetan bizi diren animalia sozial eta gregarioak dira. Familia-taldeak ar bakarrak, sei emeak gehienez eta aurtengo urteko kumeak sortzen dituzte. Familia-taldeak zuzentzen dituzten arrek lehiakorrak eta erasokorrak dira eta horrek taldetik aldentzen ditu.

Llamak beste animaliak babesten dituzte, horregatik ardi, ahuntz edota zaldien zaindari gisa erabiltzen dira. Animalia hauek, elkarren artean hainbat modutan komunikatzen dira, gorputzaren jarrerak nagusitasuna edo menpekotasuna transmititu dezake; belarriaren posizioak aldartea adierazten du. Orokorrean isilik egon arren, ahotsa egiten dute harrapariez ohartarazteko eta amek beren kumeei zurrumurru egiten diete, erantzun moduan. Haserretuta, mehatxatuta edo nagusitasuna sentitzen direnean, listua botatzen dute. [1]

Ugalketa

aldatu
 

Llamak poliginoak dira, arrak euren artaldeko hainbat emerekin elkartzen dira. Hego hemisferioko uda amaieran eta udazkenean (azarotik maiatzera) parekatu ohi dira. Llama emeek obulazio induzitua izaten dute, eta arrautza bat askatzen dute estaltzetik 24 eta 36 ordura. Haurdunaldiak hamaika hilabete irauten du gutxi gorabehera, eta orduan jaiotzen da txahala. Jaioberriek 8-15 kg artean pisatzen dute eta ordubeteko epean zutik egon daitezke. Txahalak lauzpabost hilabetez bularra hartuko du eta amak zaintzen jarraituko du urtebete bete arte. Bi edo hiru urterekin heldutasun sexuala lortzen dute arrak zein emeak. Ondo zaindutako llamak hogei urte baino gehiago bizi daitezke, erdibizitza 15 urtekoa izanik.[1]

Adaptazioak

aldatu
  • Llamen odolak hemoglobina kopuru handia dauka oxigeno maila baxuarekin altitude handietan bizirauteko aukera ematen diena.
  • Hausnarkari eraldatuak dira, hiru ganberako urdailak dituztenak, hosto ugari prozesatzeko aukera ematen dieten ingurune etsaietan.
  • Ile lodia dute bero mantentzeko eta animalien ziztaketen aurka babesteko.
  • Animalia harrapari askoren antzera, begiak buruaren alboetan dituzte begiek ikuspegi panoramikoa baimenduz, hurbiltzen diren harrapariak angelu askotatik detektatzeko.
  • Haien gehienezko korrika-abiadurak 65 km/h-koa izaten da harraparietatik ihes egiteko.
  • Larruzko bi behatzdun oinek lur harritsuetan segurtasunez mugitzen baimentzen diete.[1]

Historia

aldatu

Inka Inperioaren garaian, animalia hau artilea eta haragia lortzeko erabiltzen zen eta hortaz, espainiarrak Ameriketara iritsi baino lehen, inuit txakurrekin batera, zama-garraiorako erabiltzen ziren animalia bakarrak ziren.

Herri indigenek mendeetan zehar erabili zituzten zama garraio animalia gisa, 23 eta 34 kilogramo arteko zamak garraiatu ahal izan baitzituzten eta pisu horrekin 32 kilometroraino bidaiatu ahal zuten egun bakarrean Andeetako mendilerro gogor eta altuetan zehar.

Inka Inperioko etxe-animalia bakarrak baitziren beraz garrantzi ekonomiko handikoak ziren Hego Amerikan. Horregaitik Mochica zeramikan -K.o 200etik 600era- animalia hauen irudiak agertzen dira. Atlantikoaren beste aldean idia, zaldia, ahuntza edo ardiak erabiltzen ziren bitartean, Hego Amerikan llamak baino ez ziren existitzen hazier batean, baina konkistaren ostean, animalia berriak agertu ziren.

Animalia honen garrantzia Boliviar ikur nazionala izatera eraman du, bere ezkutuaren protagonista izanda. Peruko lehen armarrian ere agertu zen, 1821. urtean eta gaur egun, Txileko Putre eta Calama hirietako armarrietan agertzen da. Bere biztanleentzat, garrak oreka, erresistentzia, biziraupena eta komunitatea irudikatzen du.[4]

 
Putreko armarria

Erabilgarritasuna

aldatu

Haragia

aldatu

Animalia honen haragiak kolesterol eta gantz gutxi ditu. Haragi honek behi haragia baino 10 aldiz kolesterol gutxiago duela kalkulatzen da. Zapore eta usain aldetik, llama-haragia behi-haragiaren antzekoa da. Gainera, animaliak pisatzen dituen 100 kg bakoitzeko 59 kg haragirako erabiltzen dira, beraz, haragia ekoizteko potentzial handia duela esan daiteke. Tradizionalki, 12 eta 14 urte bitarteko llamak sakrifikatzen dira haragia egiteko.

Erregaia

aldatu

Herrialde ez garatuetan, llamaren gorotzak lehortu eta sua egiteko erabiltzen dira, hau da, etxeko erregai gisa erabiltzen dituzte. Nitrogeno eta sufre gehienak errekuntzan galtzen dira.

Larrua

aldatu

Llama larrua ez da inoiz larruaren merkatu tradizionalean erabili, urte askotan zehar, larrua larrua eskala handiko erabilerarako baztertu baitzen. Hala ere, apurka-apurka onarpen handiagoa lortzen ari da. Lamaren azala beltzarantzen da larrugintza egiteko.

Ongarri

aldatu

Llamaren simaurra animalia jatorriko ongarri organikorik erabiliena izan da lurzoruaren emankortasun naturala berreskuratzeko. Konpostajea materia organikoa deskonposatzeko prozesu aerobikoa da. Simaurra, konposta egin ondoren, mikrobio flora ongarrietan oso aberatsa den materiala bihurtzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Llama» Denver Zoo (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) admin. «Llama» Zoo Córdoba (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Llama ZOO BIOPARQUE AMARU» www.zoobioparqueamaru.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2010-09-05). «Llama» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).

Kanpo estekak

aldatu