Lidia Zamenhof
Lidia Zamenhof (esperantoz: Lidja Zamenhofo; Varsovia, 1904ko urtarrilaren 29a – Treblinka, 1942ko abuztua) poloniar esperantozko idazle eta itzultzailea izan zen. L. L. Zamenhof eta Klara Silberniken seme-alabarik gazteena izanik, esperantoaren eta homaranismoaren sustatzaile aktiboa izan zen.
Lidia Zamenhof | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1904ko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Treblinka, 1942ko abuztua (38 urte) |
Familia | |
Aita | L. L. Zamenhof |
Ama | Klara Zamenhof |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Zamenhof family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | esperantoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, esperantista, itzultzailea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Bahá'í fedea |
Bizitza
aldatuLidia Zamenhof Varsovian jaio zen 1904. Bederatzi urte zituela, esperantoa ikasi zuen. 14 urterekin hasi zen polonieratik esperantora itzultzen, eta urte batzuk geroago agertu ziren bere lehen argitalpenak. 1925ean Varsoviako Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu ondoren, esperantoaren eta homaranismoaren sustatzean eta zabaltzean zentratu zen[1].
1924an Vienako Esperanto Biltzarretik hasita, 1939ra arte nazioarteko biltzar guztietan parte hartu zuen (Ingalaterrako 1938ko biltzarrean izan ezik, garai hartan AEBn baitzegoen). 1925ean, Genevako 17. Esperanto Biltzarrean, bahaismoari buruz ikasi zuen eta une horretatik aurrera fede honen jarraitzaile aktibo bihurtu zen[2]. 1937aren amaieran Ameriketako Estatu Batuetara joan zen erlijio hori eta esperantoa irakasteko. 1938ko abenduan, bisa berritzeari uko egin zioten legez kanpo lana egiteagatik, eta Poloniara itzultzera behartu zuten. Han irakasten jarraitu zen eta bahaismoaren inguruko idazlan asko itzuli zituen[3].
1939an Polonia okupatu ondoren, Lidia Zamenhofen etxea Varsoviako ghettoan geratu zen. Lidia atxilotu zuten Estatu Batuetan nazien aurkako propaganda egitea leporatuta[4], baina hilabete batzuk geroago aske utzi zuten. Aske zegoen bitartean, sendagaiak eta janaria entregatzen zizkien atxilotuei, eta herrialdetik ihes egiteko eskaintzei uko egiten zion. 1942an berriro atxilotu eta Treblinka sarraski-esparrura bidali zuten, non 1942ko udazkenean gas ganbera batean hil zuten. Beste iturri batzuek diote 1944ko abuztuan fusilatu zutela[5][6].
Lanak
aldatu- Homo, Dio, Profeto (1931)
Omenaldiak
aldatu2023an, Aitor Aranak La Okulvitroj de Lidia esperantozko eleberria argitaratu zuen[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Dale, John. «Notes on the life of Lidia Zamenhof» Baha'i Library jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-08-09) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Smith, Peter. (2000). «Zamenhof, Lidia» A concise encyclopedia of the Baháʼí Faith. Oxford: Oneworld Publications, 368 or. ISBN 1-85168-184-1..
- ↑ (Ingelesez) «Famous Baha'is» Famous Adherents jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2000-10-19) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Heller, Wendy. (1985). Lidia, The Life of Lidia Zamenhof Daughter of Esperanto. George Ronald, 234-235 or. ISBN 0853981957..
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Lidia Zamenhof» Bahá'í Norge 2006-07-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006-08-09) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Esperantoz) «En la loko kie vivis, laboris kaj agis eltrovanto de Esperanto, kie aperis "La Unua Libro"» Varsovia Vento Klubo jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-05-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Esperantoz) «Okulvitroj de Lidia, La» Universala Esperanto-Asocio (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).