Latsea
Euskal Herriko ibaia
Latsea[1] Lapurdiko ibaia da. Errobiko ibaiadarra da eskuinaldetik, hortaz, Aturriren arroko ibaia. Itsasuk bere izena daraman auzoa du.
Latsea | |
---|---|
Latsea (Euskal Herriko ibaien mapa) | |
Koordenatuak | 43°16′16″N 1°26′36″W / 43.27119°N 1.44321°W |
Kokapena | Lapurdi |
Luzera | 7,8 km |
Geografia
aldatuIturria Artzamendi eta Gorospil mendien artean du, Erebi (582 m.) mendiaren ekialdeko maldan hain zuzen ere, Ezpeletako mendebaldean. Ahoa Errobin du, Itsasun, Iguzki haitzaren (844 m.) hego-mendebaldean[2].
Zeharkatutako udalerriak
aldatuIbaiadar nagusiak
aldatu- Ithurrarteko erreka, ezkerraldetik datorkiola Mondarrain menditik. Bere ibaiadar nagusia Legarre menditik datorren Bordagaineko erreka da.
- Markiztako erreka, eskuinaldetik datorkiola Malda menditik
- Hegi zorrotza, eskuinaldetik datorkiola.
- Naparruntzeko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
- Berandotzeko erreka, eskuinaldetik datorkiola. Honek ibaiadar nagusi bi ditu: Halegiko bordako erreka eta Artagiako bordako erreka
- Istiletako erreka, eskuinaldetik datorkiola.
- Antsategiko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
- Iriberriko erreka, ezkerraldetik datorkiola
- Arretxemendiko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
- Peruskiko bordako erreka, ezkerraldetik datorkiola
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Auñamendi Entziklopedia