Lanotegi

Euskal Herriko mendia

Lanotegi Nafarroako Pirinioetan dagoen mendi bat da, Sorogain mendilerroan, Auritz inguruan. Bere garaiera 1081 metrokoa da, eta, hiru mendik baino osatzen ez duten Pirinioetako mendilerro honetako mendirik txikiena da.

Lanotegi
Datu orokorrak
Garaiera1.081 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′17″N 1°23′31″W / 43.02129°N 1.39206°W / 43.02129; -1.39206
MendikateaLindus mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSorogain-Casa Pablo
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Irispideak

aldatu

Casa Pablo izeneko mendi-aterpetik abiatuta, Gr-11ko seinaileak hartu behar dira, berriki margotua eta adierazia, Sorogain eta Auritz lotzen dituena, eta, Arbilleta izeneko tontortxotik gertu, izen bereko lepora iristen dena. Lepoan, GR-11 utzi behar da, eta gertu dagoen Txasperro mendiaren tontorra, ezkerretarantz, iparmendebalderantz jeitsiz PR-32tik Txasperro leporaino. Alanbre hesiaren inguruko bidezidor zatiak jarraituz, ezkerretarantz, iparmendebalderantz biratu ondoren, Lanotegiren tontorrera iristen da. Orain, Beraskuain izeneko lepora jeitsi ahal izango da, Sorogain mendilerroko mendirik garaiena den 1152 metroko garaiera duen Soroteporekin lotu edo hasierako puntura jaisteko. Kontrako aldera egiten da bidea, Beodegi eta Sorotepon hasiz gero, Txasperro eta Mendiaundirekin ere konbinatuz.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa