Landak
Landak edo Landes[1] (okzitanieraz: Lanas edo Lanes; ofizialki, frantsesez: Landes, /lɑ̃d/ ahoskatua) Frantziako 40. departamendua da, eta Akitania Berria eskualde administratiboko hamabi departamenduetako bat. Okzitaniako Gaskoinia eskualde historikoan dago, halaber. Izena "Gaskoiniako Landak" (las Lanas de Gasconha) eskualde naturaletik hartu zuen baina beren mugek ez dute bat egiten. Prefektura Mont-de-Marsan hirian dago; Akize, beste hiri nagusia, azpiprefetura da.
Landak / Landes (40) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Mont-de-Marsan |
Prefeta | Henri Emmanuelli (PS) |
Azpiprefeturak | Akize |
Barrutiak | 2 |
Kantonamenduak | 30 |
Udalerriak | 331 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°52′41″N 0°52′04″W / 43.8781°N 0.8678°W |
Azalera | 9.243 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 422976 |
Dentsitatea | 45.761,7656605 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Geografia
aldatu9.234 km²-ko azalera dauka eta 367.492 biztanle (2007).
Mugakide hauek ditu: Pirinio Atlantikoak, Gironda, Lot eta Garona eta Gers departamenduak, eta Ozeano Atlantikoa. Frantzia metropolitarreko bigarren departamendu handiena da.
Hiri eta eskualde nagusiak: Akize, Mimizan, Biscarrosse, Hossegor, Capbreton, Aire-sur-l'Adour, Chalosse.
Landetako basoa
aldatuLandetako basoak milioi bat hektarea baino gehiagoko azalera du, eta Mendebaldeko Europako basorik handiena da. Basoa Pinus pinaster pinuaz osaturik dago nagusiki. Beste baso europar asko ez bezala, Landetako basoa ia bere osotasunean gizakiak sortua da eta xede industrialekin administratuta dago. Pinu landaketa masiboa XVIII. mendean hasi zen Pays de Buch eskualdean, Girondan, higadura geldiarazteko eta lurra garbitzeko.
Historia
aldatuLandesko historia Gaskoinakoari lotua da. Tarbeli herri akitaniar euskalduna bizi zen bertan erromatarren garaian eta, X. mendetik aurrera, Akizeko bizkonderria nabarmendu zen gainerako jaurerri txikien artetik. Ondoko mendeetan jaurerri txikitan banatu zen lurralde hura guztia eta horien artean nabarmendu zen, XV. mendetik aurrera, Albreteko etxea, XVI. mendean Nafarroako erregetza eskuratu baitzuen.
Landa izenak geografia adiera soila baizik ez zuen izan luzaroan eta 1789. urtean izen horretara bildu zituzten Gaskoinako mendebaleko lurralde asko, Landesko departamendua osatzeko.
Demografia
aldatu
|
Oharrak:
- 1850eko otsailaren 5a: Labastide-d'Armagnac udalerria Gersetik Landetara iragan zen.
- 1857ko ekainaren 1a: Espiritu Saindua Landetatik Behe Pirinioetara iragan zen. Egun Baionako auzoa da.
Ekonomia
aldatuLandetako lurrak guztiz lauak eta hondarrak hartuak dira neurri handi batean. XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren bertako lintzurak idortzen eta XIX. mendean pinu sail handiak landatu zituzten, hondar dunen zabaltzea gerarazteko. Aturri eta haren adar Midouze Landesko ibai nagusiak dira. Aturri ibaiaren hegoaldean, Biarnoko mugan, Landesko departamenduko goi-eremu bakarrak daude. XIX. mendetik aurrera, Frantziako basoalde oparenetakoa bilakatu zen Landes eta garrantzi handia du egun ere bertako zur industriak (Landetako pinua). Gainerakoan, laborantzari loturiko lurraldea da, eta azken urteotan bertako kostaldeko turismoak garrantzia hartu du.
-
Surflari bat Hossegorren
-
Messangesko hondartza
-
Landetako basoa
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-1-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.