Kordoi-zeramika kultura
Kordoi-zeramika kultura[2] Europan K.a. 2900-2350 artean garatu zena, horizonte arkeologiko zabalekoa da, hau da Goi Neolitotik hasita eta Kalkolitotik igaroz, Behe Brontze Arora arte heldu zen[3]. Kordoi-zeramika kultura Europako hainbat eskualdetatik hedatu zen; Rhin ibaitik Volgaraino, Ipar Europa, Erdialdeko Europa eta Ekialdeko Europako eskualdeetan zehar[1].
Kordoi-zeramika kultura | |
---|---|
Kordoi-zeramika kultura | |
Datuak | |
Eskualdea | Ekialdeko Europa Europa erdialdea Ipar Europa |
Historia | |
Garaia(k) | Kalkolitiko (circa K.a. 2900-circa K.a. 2300) |
Kultura | Aurrekoak Narva kultura, Inbutu-formako ontzien kultura, Anfora globularren kultura Gerokoak Kanpai-formako ontzien kultura, Andronovo kultura (Kordoi-zeramika kulturatik eratorria[1]) |
Haak et alter-ren ustez (2017), Kordoi-zeramikaren jendeak genetikoki erlazio estua zuen Yamnaya kulturakoekin emigrazio handi bat dokumentatu da Europako periferiaren erdialdetik (Eurasiako estepak) Erdialdeko Europara[4]. Beharbada, Kordoi-zeramika kulturak aitzingermaniko eta aitzinbaltiko indoeuropar hizkuntzak hedatu zituen. Kultura honek antza genetikoa dauka geroko Sintasha kulturarekin, non aitzinindoirandar hizkuntza sortu baitzen[1].
Nomenklatura
aldatuKordoi-zeramika kultura izena (alemanez: Schnurkeramik-Kultur) Friedrich Klopfleisch arkeologoak ezarri zuen, 1883an, eltzegintzan apaintzeko inprimatutako modu bereziagatik[5]. Hilobi banakako kulturaren izena dator ehorzte modutik, tumulu baten azpian, gorpuak makurturik, zenbait lanabesekin, hilobiratzen ziren tokian. Gerra-aizkora kultura edo Txanel-aizkora kulturari izena datorkio erabilitako erremintaren itxuraz eta gizonezkoen hilobiez, non harrizko guda-aizkora batekin ehorzten baitzituzten[5].
Geografia
aldatuKordoi-zeramika kultura Europaren iparraldeko lur gehienetan garatu zen, Rhinetik mendebaldean Volgaraino ekialdean, hau da, gaurko estatu hauetan: Alemania, Herbehereak, Lituania, Letonia, Estonia, Bielorrusia, Txekia, Austria, Hungaria, Eslovakia, Suitza, Errumaniako ipar-mendebaldea, Ukraniako iparraldea, Errusiako europar partea, Norvegiako kostaldea eta Suedia eta Finlandiako hegoaldea[3]. Kultura honek Goi Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan, Balkanetako penintsula osoa hartu zuen, baina estepako beste elementu batzuekin nahastu zen[6].
Arkeologoen arabera, Kordoi-zeramika ez zen kultura bateratua izan, talde horiek oso eskualde zabaletan hedaturik izatean, hainbat bizimodu zituztelako[3]. Aldeak agertzen dira lanabesetan, kokalekuetan eta gizartean[3]. Aldi berean, talde horiek ezaugarri batzuk partekatzen zituzten, hala nola, ehorzteko modua, kordekin egindako apainketa, eta harrizko aizkorak[3].
Garaikidea zen Kanpai-formako ontzien kultura, Kordoi-zeramika kultura mendebaldetik gainjarri zen, Elbaren mendebaldean, eta, agian, lagundu zuen Europan zehar kultura hori hedatzen. Nahiz eta Kanpai-formako ontzien kulturaren antzeko gisa-antolaketa onartu, Kordoi-zeramikako taldeek ez zituzten fintasun berriak, merkataritzari eta ibaietako komunikazioari esker lortzen zirenak[7].
Harremanak indoeuropar hizkuntzetako taldeekin
aldatuJatorria
aldatuKordoi-zeramikaren jatorria eta hedapena, aitzin-indoeuroparraren sorterriaren (Urheimat) konpondu beharreko arazo garrantzitsua da[8]. Kordoi-zeramika kultura aspalditik indoeuropartzat hartu da, aurreko kulturekin erkatuz gero, kokalekuen falta ez daudelako. Horrek iradokitzen du kultura ibiltari bat zela, artzaintzan oinarriturik, Yamnaya kulturaren antzekoa eta filologiak ondorioztatu duenez, indoeuropar kultura zen. Hain eremu zabalean hedaturik egoteak adierazten du indoeuropar hizkuntzak une hartan sakabanatu zirela. Behin, uste zen Kordoi-zeramika kultura izan zela aitzin-indoeuroparren urheimata. Hori oinarrituta zegoen zaldiaren eta gurpilezko ibilgailuen erabileran, antza denez gerrarako prestatutakoak, hedapen zabalak eta intrusiboak erraztu zuen indoeuropar hizkuntzen sakabanatzea[9].
Egun hauetan ideia horrek gaurkotasuna galdu du, Kurgan hipotesia gaur egun indoeuropar hizkuntzen jatorria eta hedapena azaltzeko gehien onartu den proposamena baita[10].
Arkeologoen artean zatiketa zurrun bat dago Kordoi-zeramikari buruz. Batzuek erdialdeko Europan sortu zela uste dute bitartean, beste batzuek pentsatzen dute kultura honek estepatik etorritako artzain ibiltarietako gizartearen eragina duela[9].
Lehen ikuspuntuaren aldekoek nabarmentzen dute Kordoi-zeramikak antzekotasun handia duela erdialdeko Europako iparraldean zegoen aitzin Inbutu-formako ontzien kulturarekin. Gimbutasen arabera, Kordoi-kultura baino lehenago Anfora globularren kultura zegoen (K.a. 3400-2800), indoeuropar kulturatzat hartzen dena. Anfora globularren kultura Erdialdeko Europatik Baltikoraino hedatu zen eta haren jatorria Inbutu-formako ontzien kultura izan zen[11]. Hala ere, beste eskualde batzuetan, Kordoi-kultura, kultura mota eta fisiko baten hasiera da[8]. Alabaina, kultura hau Europan barrena hedatzean, hain intrusiboa izan zen non arkeologiak aldaketa handiak aurkitu baititu[7]. Eztabaidatzen da zenbaterainokoa den inmigrazioak egindako aldaketa kulturalean; Kordoi-zeramika kulturaren kasuan.
Karbono-14rekin lortutako daten arabera, hilobi banakakoetan aurkitutako Kordoi-zeramika kulturaren zatiak, kultura hau lehenago garatu zen gaurko Polonian, Erdialdeko Europako mendebaldean edo hegoaldean baino[12]. Kordoi-zeramikarako K-14ko datarik zaharrenak (K.a. 3000) Kujavian eta Polonia Txikian aurkitu dira, erdialdeko eta hegoaldeko Polonian. Alabaina, ondorengoko ikerketek dudan jarri dute ikuspegi hori, bereziki kulturaren hasierarena bakanako balio-atipikoko hilobietan oinarritu delako, beste data arkeologikoak kontuan hartu gabe eta erradiokarbonoaren (Karbono-14) kalibraketatik kanpo; dendrokronologiarekin argitu daitekeen datan, Suitzan, Kordoi-zeramika kultura bakarrik agertzen da K.a. 2750-2400 artean[13]. Antza denez, Suitzako denbora laburreko lanabesak Kordoi-zeramika kulturaren edozein tokitako azpiperiodo gehien adibideak dira, beraz, ikerlari batzuek erabaki dute Kordoi-zeramika aldi berean agertu zela Ipar-erdialdeko Europan, K.a. XXIX. mendearen inguruan zenbait gunetan, gero sare bat osatuko zutenak[3]. Karbono-14rekin beste Europako eskualdetan dataturikoak adierazten du Kordoi-zeramika agertu zela K.a. 2880 ondoren[14]. Teoria honen arabera, Luneburgoko txilardira hedatu zen eta gero, Ipar-Europako lautadara, Rhin eskualdera, Suitzara, Eskandinaviara, Baltikora, Errusiara eta Moskuraino, non Kordoi-zeramika estepetako artzain-kultura aurkitu baitzuen[7]. Arestiko data paleogenomikoen arabera, K.a. 2400ko Kordoi-zeramika kulturaren populazio-lagin batzuek adierazten dute %75 estepetako Yamnaya kulturakin antzekotasuna duela. Litekeena da estepetatik emigrazio itzela gertatzea, Kordoi-zeramika kultura sortzeko. Ikerketa genetikoa gorabehera, arkeologoek dudan jarri dute interpretazio hau oso bakuna delako, azalpen arkeologikoen prozesu konplexua baztertzen baitu. Mendebaldeko eskualdeetan, proposatu da Kordoi-zeramika kulturaren trantsizioa, azkarra, leuna eta barne-aldaketa bat izan zela, aurreko Inbutu-formako ontzien kulturan gertatu zena. Horren jatorria ekialdeko Germanian izan zen[15].
Baltiar estatuetan eta Poloniako ipar-ekialdean uste da Kordoi-zeramika intrusiboa izan zela Narva kulturan, baina gaur egun, Kordoi-zeramika kultura ez da toki guztietan intrusibotzat hartzen, ez zelako beti oldarka ibili eta, askotan, aldi berean bertako kulturekin bizi zelako[16].
Ikerketa genetikoak
aldatuHarremana Yamnaya kulturarekin
aldatuHaakek eta beste batzuek, 2005ean, egindako ikerketa genetikoaren arabera, ondorioztatu zuten Kordoi-zeramikako populazioaren proportzio handi bat eta Yamnaya kultura antzekoak zirela. Hortaz, Kordoi-zeramika kulturaren jatorria orain dela 4.500 urte gertatu zen[4]. Goi Neolitoko Kordoi-zeramika kulturaren eskeletoen DNA eta Yamnaya kulturarenak %75 bat datoz[4]. Ikerketa berak uste zuen Yamnaya kulturak utzi zuela DNAren %40-54 gaurko iparraldeko eta erdialdeko Europako populazioan eta %20-32 gaurko hegoaldeko europarrengan, sardoak izan ezik (%7,1 edo gutxiago) eta siziliarrak (%11,6 edo gutxiago)[4][17][18].
Haak eta besteek uste dute R1b eta R1a haplotaldeak ekialdetik Europan zehar sakabanatu zirela K.a. 3000 urtez[4].
Fenotipoei dagokienez, Wilde et al. (2014) eta Haak et al. (2015) ikerlarien arabera, Yamnaya populazioa izan zen lehena indoeuropar hizkuntza bat hitz egitean Kordoi-zeramikako eskualdeetan. Hango biztanleek begiak marroiak zituzten, ilea iluna, eta larruazala, neurriz, argia zuten, gaurko batez besteko europarrena baino zertxobait ilunagoa izan arren[4].
Ikerketa horiek adierazi zuten pigmentazio argia agertu zela Neolitoko europarrengan aitzin-indoeuroparrak heldu baino lehenago (bai nekazariengan, bai ehiztari-biltzaileengan), beraz, filologoen ahaleginak erratuta daude larruazal argia estepetatik etorritako indoeuroparrekin erlazionatzean[19].
DNAko autosomako frogek adierazten dute estepetatik mendebaldera emigratzean, Yamnaya kulturak Europan arbaso-osagai bat sartu zuela, Antzineko ipar eurasiarra izenekoa[4]. Antzineko ipar eurasiarra da genetikak emandako izena Mal'ta-Buret'aren kulturaren ondorengotza adierazteko[4] edo beraiekin loturiko populazio batekin[4]. Antzineko ipar eurasiarraren arbaso-osagaia nabaria da Yamnaya populazioan egindako frogetan[4], baita gaur eguneko europarrena ere, baina ez Kordoi-zeramikaren baino lehenagoko mendebaldeko edo erdialdeko europarrengan[20].
HAAK et al. (2015) ikerlariek ohartarazi zuten[4]:
« | Jakinarazten dugu Samara hiriko aztertutako Yamnayako gizakiak litekeena da Alemaniako Kordoi-zeramikakoen arbasoak ez izatea. Beharbada, Yamnayako mendebaldeagoko populazio batek, edo estepako beste populazio batek (Yamnayakoa baino antzinagoak) Europako erdialdera emigratu zuela. Etorkizunean, beste ikerketa butzuek estepako arbasoez galdutako katebegia estalgabetu lezakete | » |
—W. HAAK et al., Nature (2015) |
Goldberg eta beste aditu batzuk (2016) konturatu ziren Europara Neolitoko nekazari-migrazioa gizonezko eta emakumezko migrazio jendetsua izan zela, kopuru berdintsuetan, agian familia osoak. Brontze Aroko estepa pontikoarena, berriz, bai migrazioa bai aldaketa kulturala gizonezkoena izan zen. beharbada teknologia berriekin eta konkistekin loturik[21].
Eragina Sintashta kulturan
aldatuKordoi-zeramikaren eta Sintashta kulturetako herrien artean antzematen dugun afinitateak bi iturri genetiko antzekoak iradokitzen ditu. Brontze Aroko europarren artean, tolerantziarik altuena Kordoi-zeramikan eta Eskandinaviako Brontze Aroko kulturen artean aurkitu zuten. Andronovo kultura, Brontze Aroan erdialdeko Asian sortu zena, genetikoki oso lotuta dago Sintashta herriekin, baina oso bereizia Yamnaya eta Afanasievo kulturetatik. Beraz, Andronovok Sintashtaren genetikoki hedapen tenporala eta geografikoa adierazten du.Sintashta/Androvono errituen eta Rig Veda-n deskribatutakoen arteko antzekotasunak daude, eta antzekotasun horiek Ipar Brontze Aroa arte hedatzen dira.
Harremanak geroko beste kultura batzuekin
aldatuGainera, Allentoft eta beste ikerlariek, 2015ean Nature aldizkarian argitaratutako lanean argi adierazi dute dagoen afinitate genetiko hurbila Kanpai-formako ontzien kultura eta Unetize kulturarekin eta Europako iparraldeko Brontze Aroarekin[ohar 1] Europako iparraldeko Brontze Aroko eta Kordoi-zeramikako jendea izan zen, Brontze Aroko europarren artean, laktosarekiko tolerantzia gehien izan zutenak[ohar 2]. Azterketak, gainera, lotura estetikoa aurkitu zuen Kordoi-zeramika eta Sintashta kulturen artean, Sintashta kultura Kordoi-zeramikako herrien ekialdeko hedapen baten ondorioz sortu zela proposatuz. Sintashta kultura genetikoki erlazionatuta dago haren ordezko Andronovo kulturarekin [ohar 3]. Hainbat antzekotasun kutural detektatu dira Sintashta/Andronovo kulturen eta Brontze Aroko Rigveda herrien artean[ohar 4].
Indoeuropar hizkuntzen eraketa Europan
aldatuIndoeuropar hizkuntzak mendebaldeko Europan
aldatuKordoi-zeramika kulturak zerikusi handia izan zuen indoeuropar hizkuntzak Europan barrena zabaltzean Kalkoliton eta Brontze aroetan [22][23]. Malloryren ustez, Kordoi-zeramika kulturak hainbat kulturatako arbaso komuna izan zezakeen, adibidez antzinako zeltarena, Baltikoarena, eslaviarrena eta, seguruena, Italiako zenbait indoeuropar hizkuntzarena[24]. Malloryk uste du ere, Kordoi-zeramikak ez zuela eraginik izan Grezian, Ilirian, Trazian eta Italiako ekialdean, zeinak Europako hego-ekialdetik letozkeen[24]. Anthonyren iritziz, baliteke Kordoi-zeramikaren horizonteak germaniera, baltikoera eta eslaviera Ipar Europan sartzea[16].
Anthonyk uste du germaniar aurreko dialektoak Koțofeni kulturan garatu zirela, erdialdeko Europako hego-ekialdean, Dniester eta Vistularen artean (K.a. 3100-2800) eta Kordoi-zeramika kulturarekin sakabanatu zirela[25]. K.a. 3100 eta 2800/2600 artean, Yamnaya kulturako aitzinindoeuropar hiztunen migrazio handia Danubio ibarrera iritsi zen, zeina beranduago Hungariaraino heldu baitzen, non aitzinzeltak eta aitzinitalikoak garatu zitezkeen[16]. Eslaviarrak eta Baltikoak Dnieper erdialdean garatu ziren (gaur egungo Ukraina).[26] Haak eta beste aditu batzuk konturatu dira Alemaniako Kordoi-zeramika kulturaren arbasoen %75 Yamnaya kulturatik datorrela migrazio baten ostean[27].
Allentoftek eta beste batzuek (2015), berriz, uste dute Yamnaya kultura Europako ipar-mendebaldera emigratu zuela Europa zentraletik eta Baltikoko eskualdera eta Kordoi-zeramika kulturaren ekialdeko periferiara gaur egungo Ukraina, Bielorrusia eta Errusiako lurraldeetatik igaro ondoren[1].
Hizkuntza ordezkapena
aldatuGimbutasen arabera, Kordoi-zeramikaren indoeuropartze prozesua (eta geroago Europa osoarena), ez zen bilakaera fisiko bat izan, baizik eta kulturala[16]. Gimbutasek uste du Yamnayaren kulturaren migrazioa, ekialdeko Europatik Europa zentralera eta mendebaldera, garaipen militarra izan zela, eta horrek ekarri zuen administrazio-sistema berria, hizkuntza eta erlijioa garaitutako herrien gainean[28] [ohar 5][ohar 6].
Antolaketa sozialak erraztu zuen Yamnaya herriaren gerrako eraginkortasuna, haren egitura patrilineala eta patriarkala baitzen [29][ohar 7]. Antzinako europarrek (talde indigenek) ez zuten ez gerrari-klaserik ezta zaldirik ere[30]. Seguru asko, monarkia teokratikoetan bizi ziren non erregina-apaiz bat buru izango baitzen edo gizarte berdinzaleak baitziren[31][ohar 8]. Europar egitura sozial zahar hori eta Yamnayaren kulturatik eratorritakoak oso bestelakoa ziren[32]. David Anthonyk (2007), Estepako hipotesiaren berrikuspena lanean[33] proposatzen du indoeuropar hizkuntzen hedapena ez zela gertatu etengabeko herri-migrazioengatik baizik eta eliten politikengatik, talde handiek azkar kopiatu nahi zutena[34]:117. Prozesu honi elite-errekrutatze deitzen du [34]:117-118 [ohar 9]. Hale ere, Haakek, Anthonyk, Lazaridis, Pattersonek eta Reichek diote (2015): Ipar Europara Yamnayakoek egindako migrazio itzelak adierazten du Estepako hipotesiak ez duela behar elite baten nagusitasuna hizkuntz indoeuroparrak Europan hedatzeko. Beste ikerketa batzuen arabera, berriz, hizkuntzak bi sexuetako etengabeko etorkinen etorrerak heda litzake[35].[ohar 10].
Guus Kroonen hizkuntzalariaren arabera, Yamnayaren kulturako indoeuropar hizlariek, estepetatik Europara etorri zirenean, hainbat herri aurkitu zituzten, indoeuroparrak ez ziren hizkuntzez hitz egiten zutenak. Haren ikerketak zentratu ziren bertako hizkuntzetan indoeuroparrek izan zuten eraginean, baita aurreko hizkuntzaren analisian ere. Ezer gutxi dakigu Europako hizkuntz-paisaiari buruz, indoeuropartzeak aurreko hizkuntzen desagerpena eragin zuelako, euskara izan ezik[36]. Kroonenek egindako ikerketan 2015ean, indoeuropar aurreko Neolitoak Egeoko hizkuntzen eragina zuen, beraz, historiaurreko lehengo nekazarien migrazioekin erlazionaturik[36]:10. Marija Gimbutasek uste du Kordoi-zeramika Eskandinavian sartu zenean, Inbutu-formako ontzien kulturarekin nahastean, aitzin-germaniar hizkuntza sortu zuela[16]. Edgar Poloméren arabera, gaurko germaniarrengan dagoen %30 ez indoeuropar substratua, Inbutu-formako ontzien kulturatik eratorrita dago, K.a. III. milurteko Hego Eskandinaviako herri-indigenengandik[37].
Yamnayaren kulturako indoeuropar hizlariak herri indigenekin harremanetan egon ziren K.a. III. milurtekoan, eta tokiko herriak menperatu bazituzten ere, bertakoen lexikoren zati batek iraun zuen aintzin-indoeuropar hizkuntzak eratzean, haien artean aintzingermanikoak[37]. Hori dela eta, aintzin-germanikoa indoeuroparturiko hizkuntzatzat hartzen da.
Hizkuntzen irautea
aldatuMario Alineik ez du inbaziozko teoriak defendatzen, baizik eta uste du Paleolitoko hizkuntzek iraun zutela Kordoi-zeramikaren eta Europa osoaren eskualdean. Yevgeny Yurenen, Krichevsky eta V. Gordon Childeren teorietan oinarriturik[38], berak berrikuntzen izaera unibertsala azpimarratu zuen, orokorrean, Kordoi-zeramika kulturarekin erlazionaturik (abeltzaintza egonkorra eta nomada eta honi lotutako egiturak patrilinealak eta patriarkalak)[39]285. Hala ere, Alineik onartzen du gero eta gehiagoko eragina Itsaso Beltza eta Panoniako ordokiaren artean, baina azpimarratzen du -estepetatik etorritako giza-aposiziorekin edo aposiziorik gabe- Inbutu-formako ontzien kulturarekin Anfora globularren kulturaren bitartez Kordoi-zeramika kulturari edo Guda-aizkora kulturari eta hilobiratze banakako kulturari. Haren ustez, baltiar hiztunek zerikusi handia izan zuten Kordoi-zeramika kultura zabaltzean[39], eta hauexek izango ziren teoria horren argudioak:
- Baltiar hidronimoaren hedadura geografikoa errektangularra izan zen Vistulatik Errusiako Okaraino eta goiko Volgaraino.
- Baltiar hizkuntzen hedapena eskualdeko Sprachbund batean azentu toniko batez karakterizaturik [ohar 11].
Azken ezaugarri honek lotzen da eskandinaviar dialekto gehienekin eta Alemaniako kostaldeko beste batzuekin, baita zenbait hizkuntz eslaviarrekin (iparraldeko kaxuibiera) eta finlandiarrekin ere (livoniera eta estoniera)[40].
Ekonomia
aldatuAurkitutako zenbait kokalekuk adierazten digute kultura hau abeltzain nomadaz osatuta zegoela, baina ikuspuntu hau aldatu zen sedentarismoaren aztarnak agertu zirenean. Triticum dicoccum, gari arrunta eta garagar aleak aurkitu ziren Bronocicen, Kordoi-zeramika kulturaren aztarnategian, Poloniako hego-ekialdean. Gurpilezko ibilgailuek (idiek eramanda) adierazten dutenez, kultura hau Inbutu-formako ontzien kulturaren jarraipena zela[8]. Behi-esnea etengabe erabili zen K.a. 3400. urtetik Alpeetako iparraldeko eskualdean. Ardiak, berriz, Suitzaren mendebaldean aurkitu ziren, Mediterraneoko eragina dela eta. Hildako animalien adinak eta hauen tamainak adierazi nahi dute, ardiak, eskualde honetako Kordoi-zeramika kulturan, hazten zirela artilea lortzeko[41].
Hilobiak
aldatuEhorzte hilobi lauetan egiten zen edo makurtutako posizioan tumulu txikien azpian. Gizonezkoak eskuinera begira eta emakumezkoak ezkerraldera, eta biak hegoaldera orientaturik. Hala ere, Suedian eta Poloniako iparraldeko zenbait lekutan, hilobiak ipar-hegoalderantz orientatuta zeuden, gizonak ezkerreko aldean eta emakumeak eskuinaldean, biak ekialdera begira. Jatorriz, litekeena da egurrezko eraikuntza bat izatea, hilobiak sarritan lerro batean kokatzen baitira. Danimarkan, berriz, hildakoak tumulu txikien azpian estratigrafia bertikalean lurperatzen ziren: zaharrenak lur azpian, bigarrena hilobi honen gainean eta, noizean behin, hirugarren bat aurrekoaren gainean. Beste ehorzketa mota batzuk Poloniako nitxoak dira. Gizonezkoen hilobi-hatuen artean, normalean harrizko aizkora bat sartzen zen. Edalontziak eta beste motatako zeramikak dira ehorzketako opari ohikoenak, oro har. Hauek askotan kordoiz apainduta zeuden, batzuetan ebaki eta beste aztarna mota batzuekin. Kanpai-formako ontzien kulturaren beste garaikide batzuk -Mendebaldeko eta Erdialdeko Europako zati handi baten zehar hedatzen zirenak- ehorzteko antzeko tradizioak zituzten. Kultura hau K.a. 2800 inguruan sortu zen Iberiar penintsulan, ondoren Erdialdeko Europan barrena hedatzeko, non, zenbaitetan, Kordoi-zeramika kulturarekin bizi baitzen. 2011ko apirilean, Pragako auzo batean Kordoi-zeramika kulturaren ehorzte bat aurkitu zen[42]. Gorpuzkiak gizonezko batenak ziren nahiz eta emakumeen ehorzte modura orientatuta egon nahiz eta generoa azalduko zuen hilobi-haturik ez izan. Indusketa egin zutenen arabera, hirugarren genero izenekoaren kide bat izan zitekeen, sexu ezberdineko pertsona edo transexuala, edo gizarteak emandako sexu-paperekin identifikatzen ez zen pertsona batena[42]. Zenbait komunikabidek adierazi zuten lehen leizetako homosexuala aurkitu zela[43] [44]. Arkeologoek eta antropologo-biologoek komunikabideen sentsazionalismoa kritikatu zuten. Horren harira, Kristina Killgrove antropologoak adierazi zuen:
Ehorzketa honek pertsona transgenero bat bada (sic) (eta izan liteke), horrek ez du zertan esan nahi pertsonak orientazio sexual desberdina zuenik eta, zalantzarik gabe, ez duela esan nahi bere burua "homosexualtzat" joko zuenik.
Kritikako beste elementu batzuk izan ziren Kobre Aroan lurperatutako norbait ez zela kobetako gizaki bat eta eskeletoen aztarnen sexua identifikatzea zaila eta zehaztugabekoa zela[45]. Ehorzketen berri zehatza ez da oraindik agertu literatura zientifikoan.
Azpitaldeak
aldatuKordoi-zeramika kultura
aldatuKordoi-zeramika kulturaren aitzindariak Erdialdeko Europan daude, batez ere Alemanian eta Polonian. Garai hartako zeramikazko ezaugarriak izaten zituztenak: kordoi bihurritu batez, oraindik fresko zegoen buztinean, inprimatzen zen hainbat dekorazio eredu eta motibo sortzeko. Ehorzketetan erabili zen batez ere, non bi sexuek kordoiz apaindutako zeramikak jaso baitzituzten. Kordoien materiala lihoa edo kalamua zen.
Hilobi banakako kultura
aldatuHilobi banakako terminoarekin, K.a. III. milurtekoko Goi Neolitoko komunitateak aipatzen ditugu, Eskandinaviako hegoaldean, Alemaniako iparraldean eta Herbeheretan non lurperatze bakarreko hilobiak zituzten. Hildakoaren ondoan gerra-aizkora bat, anbar aleak eta zeramikazko ontziak jartzen zituzten[46].
Hilobi banakako kultura hitza Andreas Peter Madsen daniar arkeologoak jarri zuen lehenengo aldiz 1800. urteen amaieran. Bera konturatu zen hilobi banakakoen eta beste ehorzte moten artean (tumuluak, trikuharriak, pasabideko hilobiak), oso desberdinak zirela[47].
1898an, Sophus Müller arkeologoa lehena izan zen migrazio-hipotesia aurkeztean. Horren arabera, ezagunak ziren trikuharriak, tumulu luzeak, pasabideko hilobiak eta banakako hilobiak berriki aurkitutakoak, gizaki talde desberdinenak ziren, hilobi banakako arrastoak berriak dira, hegoaldetik datozen tribuarenak[48].
Edateko ekipoetan nabarmentzen den kultura, Inbutu-formako ontzietako indigenen kulturaren ezaugarri nagusia da, iritsi berri diren Kordoi-zeramika kulturaren tradizioekin sintetizatua. Bereziki mendebaldean (Eskandinavia eta Alemaniako iparraldea), edateko ontziek oina handituta dute Oin handitutako kultura (PFB), Hilobi banakako kulturaren azpimultzo gisa definitzen dute[49] Kanpai-formako ontzien kultura proposatu da Kordoi-zeramika kulturako adar bat izatea.
Suediar-norvegiar Gerra-aizkora kultura
aldatuSuediar-norvegiar Gerra-aizkora kultura edo Itsasontzi formako Gerra-aizkora kultura K.a. 2800. urtearen inguruan agertu zen eta 3.000 hilobi inguru aurkitu dira Eskaniatik Uppland eta Trøndelageraino. Hasieran, gerra-aizkorak estatusen adierazgarriak ziren. Harri landuaren tradizioek jarraitzen dute eta migrazio handiak ez dira nabaritzen, ezta bortizki egindakoak ere.
Kontinenteko kulturak aldatu ahala, kultura honen itxura zaharrak eten ziren, beraz, Eskandinaviako nekazariek aldaketa horiek onartu zituzten sare berean zeudelako. Sakabanaturiko eta defentsarik gabeko kokalekuek adierazten dute bertako biztanleak erasotzaileak zirela. 3.000 aizkora inguru aurkitu dira Eskandinaviatik, Norrlandetik eta Norvegiako iparraldetik sakabanaturik. Ez dira ezagutzen 300 kokaleku baino gehiago baina haien aztarnak eskasak dira, nekazaritzako alorretan kokatuta egotean, desagertu direlako. Einar Østmok aipatu zuen Zirkulu polar artikoan, Lofotenen, kokalekuak daudela, gaur eguneko Tromsø hiriko iparraldean. Suediar-norvegiar Gerra-aizkora kultura oinarritu zen aurreko Inbutu-formako ontzien kulturako nekazaritza praktika berberetan, baina metalak agertzeak sistema soziala aldatu zuen. Hori ondorioztatzen da Inbutu-formako ontzien kulturak hilobi megalitiko kolektiboak zituela, non sakrifizio ugari egiten baitzituen, baina Guda-aizkora kulturako banakako hilobiak zituen, sakrifizio indibidualak egiten zirenean.
Ikuspegi berri bat eman zitzaion kulturari 1993an, Turinge herrian (Södermanland) heriotz-etxe bat induskatu zenean. Zurezko hormetan, buztinezko hogei ontzi, sei lan-aizkora eta gudu-aizkora baten aztarnak aurkitu ziren, guztiak kulturaren azken alditik zetozenak. Gutxienez, sei pertsonen errausketaren aztarnak aurkitu ziren. Hau izan da Eskandinaviako errausketarik lehen aztarna, Erdialdeko Europarekin harreman estuak erakusten dituena.
Germaniarrak eskualdean sartzeari dogokionez, Einar Østmo-k azpimarratzen du Eskandinaviako Atlantikoko eta Ipar Itsasoko kostaldeko eskualdeak eta baltiar inguruak itsas ekonomia kementsu batekin elkartu zirela, hedapen geografiko zabalagoa eta kultura hurbilagoa ahalbidetuz. Honela, lotura handiago izan zuten itsas aldeko herriekin barnealdeko kultura kontinentalekin baino. Berak nabarmentzen du garai honen hainbat erliebetan, "milaka" itsasontziek erakusten direla. Hau bezalako itsasoko kulturentzat, itsasoa herriak banatu beharrean, autobidea zen[50].
Erdi Dnieper eta Fatyanovo-Balanovo kulturak
aldatuKordoi-zeramika kultura ekialdetik hedatu zen Erdi Dnieper kultura dira eta goiko Volgan, Fatyanovo-Balanovo kulturen zehar. Erdi Dnieperreko kulturak oso aztarna urriak badituen ere, estepatik Europako Erdialdea eta Iparraldea iristeko bide errazena da. Gudu-aizkora kulturen eta indoeuropar hizkuntzen arteko lotura zuzena bada, Fatyanovo superstratum indoeuroparra duen kultura Uraliko substratuaren gainean litzateke eta indoeuropar hizkuntzetan identifikatutako mailegu batzuk argituko lituzke. Tesi Indo-uraliarra. Hala ere, Häkkinenen arabera, uraliar-indoeuropar kontaktuak Kordoi-zeramika kulturaren garaian hasten dira eta uraliar hedapena geroago gertatu zen goiko Volgako eskualdean. Häkkinenek onartzen du Fatyanovo-Balanovo kultura indoeuropar goiztiarra dela, baina bere substratua (Volosovoko kulturarekin identifikatutakoa) ez dela ez uraliarra ezta indoeuroparra ere[51]. Badirudi genetika Häkkinenen alde dagoela.
Oharrak
aldatu- ↑ European Late Neolithic and Bronze Age cultures such as Corded Ware, Bell Beakers, Unetice, and the Scandinavian cultures are genetically very similar to each other...[1]
- ↑ Brontze Aroko europarren artean, tolerantziarik handiena Kordoi-zeramikaren populazioetan aurkitu zen, gehienbat Eskandinaviako Brontze Aroko kulturen artean.[1]
- ↑ Kordoi-zeramika eta Sintashta kulturen artean ikusten dugun afinitate estua hauen antzeko iturri genetikoak iradokitzen du... Nahiz eta ezin dugu formalki probatu Sintashta eratortzen dela Kordoi-zeramika kulturako herrietatik, hauek ekialderantz emigratu zirenean edo arbaso komun bat duten estepako populazioarekin, Europako nekazari neolitoen arbasoen presentzia Kordoi-zeramika eta Sintashta kulturan agertzeak, baina hasierako Yamnayako kulturan arbaso nekazarik ez izateak iradokitzen du lehena probabilitate handiago izatea... Andronovo kultura Erdialdeko Asian sortu zena Goi Brontze Aroan, genetikoki oso lotuta dago Sintashta herriekin, baina Yamnayaren eta Afanasievoren ezberdina. Beraz, Andronovok Sintashta geneen hedapen tenporal eta geografikoa adierazten du... Uraletik gertuko Sintashta kultura enigmatikoak Kordoi-zeramikarekin antzekotasun genetikoa du eta, beraz, Asia ekialderako migrazioa izan daiteke. Altai aldera kultura hau hedatzean, Andronovoko kultura bihurtu zen[1]
- ↑ Sintastta/Androvono errituen eta Rig Vedan deskribatutakoen arteko antzekotasunak daude, eta beste pareko batzuk Brontze Nordikoko Aroraino hedatzen dira
- ↑ Gimbutasek Europa zaharraren terminoa erabiltzen du Neolitoan zehar, indoeuropar europarrak aipatzeko (Kalkolitoa barne), ia hiru milurteko tradizio kultural argi eta garbi bat ordezkatuz (c. K.a. 6500-3500). Nabarmentzekoa da Narva kultura, Inbutu-formako ontzien kultura, Banda-zeramika kultura, Zeramika kardial, Vinča kultura, hasierako Helade eta Zibilizazio minoikoren kulturetako aldiak, besteak beste, bere Europa Zaharreko kulturak dira.
- ↑ Marija Gimbutas: Ekialdetik zaldiz edo erdi-nomadak etorrikako gizaki-saldoek bukatu zuten hiru milurteko tradizio batekin: hiriak eta herriak ezereztu ziren, pintatutako zeramika ederra desagertu zen; baita santutegiak, freskoak, eskulturak, sinboloak eta idazkiak. (…) [Hau argia da] erregistro arkeologikoan, ez bakarrik pintaturiko zeramika, irudiak eta idazkien ezagatik baizik eta bat-bateko ziztatzeko armen eta zaldien agerpenagatik. Animalia hauei esker, Danubio haranean zehar, Balkanetako eta Europa zentraleko lautadetatik sartu ziren. Etorri orduko, Europako historiaurrean aldaketa dramatikoa gertatu zen, baita egitura sozialean, bizilekuetan, artean eta erlijioan ere. Azkenean, aldaketa horiek ahalbideratu zuten Europaren eraketa azken 5.000 urteetan.
- ↑ Europa Zaharraren egitura soziala eta indoeroparra (ibiltaria eta ez berdinzalea) oso bestelakoak ziren. Hori erlazionatuta dago Georges Dumézilel indoeuroparrentzat azaldu zuen hiru kategoriako iherarkiarekin: apaiz-gobernariak; noblezia gerraria eta langileak (beheko partean nekazariak). Kurgan kulturako kideak gerrariak ziren, ibiltariak edo herrixketan bizi ziren eta haien ideologia gizon-kementsuengan oinarritzen zen. Gurtzen zituzten jaiko-jainkosak jaiotzaren ama baketsuak eta birsorkuntzako jainkosak izan beharrean, zeru distiratsu eta gorgarriko gerrari heroikoak ziren. Laburbilduz, Gimbusek bi talde horiek erkatzean dio: aitzineuroparrek ez zituztela armak gogoko baina Kurgan kulturakoek marraza zorrotza maite zutela (Gimbutas 1997g: 241). Azkenean, Europa zaharraren asaldura gogorra gertatu zen.
- ↑ Gainera, aintzinako europarrak herri handienetan bizi ziren, sedentarioak eta nekazariak ziren. Haien ideologia jaiotza, heriotza eta birsorkuntzako betiereko aspektuetan oinarritzen zen, printzipio femeninoan sinbolizaturik, ama kreatzailea”. Orokorrean, herri baketsuak ziren haien hildakoak megalitozko hilobi komunetan lurperatzen zituztenak[31]
- ↑ David Anthony (1995): "Hizkuntz aldaketa hobeto ulertzen da estrategia sozialaren ikuspegitik, hots, gizabanakoen eta taldeen lehia, ospe, botere eta etxeko segurtasuna lortzeagatik (…) Orduan, garrantzitsuena ez da menperatzea baizik eta mobilizazio bertikala gizartean non hizkuntza jakitea eta ospeko eta botereko posizioak lotuta dauden. Elite motako populazio etorkinaren kopurua txikia zen, baina halako egoeratan hizkuntz aldaketa sortu ahal zuten gehiengoa den beste populazio batean estimulu eta zigorren konbinazioa erabiltzen badute. Etno-historiko kasuek (…) adierazten dute eliteko talde txikiek beren hizkuntzak ezarri zituztela estatu-egoerak ez diren egoeretan.”
- ↑ Honetaz gain, honako hau gehitzen dute:
- Argumenturik garrantzitsuena Anatoliaren aldeko hipotesian (hizkuntz aldaketa handiek emigrazio handiak behar dituela), orain Estapako hipotesian erabil daiteke[35].
- Gure emaitzek parekatzen dute bi hipotesiek izandako eragina (Esteparena eta Anatoliarena) indoeuropar jatorrian, orain dakigulako Behe Neolito eta Goi Neolito lotuta egon zeudela migrazio handiekin.[35].
- ↑ Ezaugarri linguistiko hau Antzingrezierako fonologiatik oso ezaguna da
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g ALLENTOF (2015). Population genomics of Bronze Age Eurasia. Nature. 522 (7555): 167–172. Bibcode:2015Natur.522..167A. doi:10.1038/nature14507. PMID 26062507. 2019.10.06an kontsultaturik.
- ↑ Fig. 4 | Nature Communications 2019.10.06an kontsultatua
- ↑ a b c d e f BECKERMAN, Sandra Mariët (2015): Corded Ware Coastal Communities: Using ceramic analysis to reconstruct third millennium BCE societies in the Netherlands, Leiden: Sidestone Press. 2019.08.20an kontsultaturik.
- ↑ a b c d e f g h i j k HAAK, W.; et al. (2015.06.01): Massive migration from the steppe was a source for Indo-European languages in Europe. Nature. 522, 207–211 or. arXiv:1502.02783. Bibcode:2015Natur.522..207H. doi:10.1038/nature14317. PMC 5048219. PMID 25731166. 2019.08.20an kontsultaturik.
- ↑ a b SKLENÁŘ, Karel: Archaeology in Central Europe: The First 500 Years, Leicester, Leicester University Press; New York: St. Martin's Press, 1983, 120 or.
- ↑ BULATOVIĆ, Aleksandar; et al.: (Spring–Summer 2014). Corded Ware in the Central and Southern Balkans: A Consequence of Cultural Interaction or an Indication of Ethnic Change?. Journal of Indo-European Studies. 42 (1–2). [1] 2019.08.20an kontsultaturik
- ↑ a b c CUNLIFFE, Barry (1994): The Oxford Illustrated Prehistory of Europe. Oxford University Press. 250–254. or.
- ↑ a b c MALLORY 1997, Mallory, J. P. (1997). Encyclopedia of Indo-European Culture. Taylor & Francis. ISBN 978-1884964985, 127–128 or.
- ↑ a b Gimbutas, Marija (1997). Dexter, Miriam Robbins; Jones-Bley, Karlene (eds.). The Kurgan culture and the Indo-Europeanization of Europe: Selected articles from 1952 to 1993. Washington, DC: Institute for the Study of Man. ISBN 9780941694568.
- ↑ PERELTSVAIG, Asya ETA LEWIS, Martin (2015): The Indo-European Controversy: Facts and Fallacies in Historical Linguistics. Cambridge: Cambridge University Press.
- ↑ MALLORY 1999, 250 or.
- ↑ FURHOLT, Martin (2004). Entstehungsprozesse der Schnurkeramik und das Konzept eines Einheitshorizontes. Archäologisches Korrespondenzblatt (in German). 34 (4): 479–498. 2019.10.07an kontsultaturik.
- ↑ WLODARCZAK, Piotr (2009). Radiocarbon and Dendrochronological Dates of the Corded Ware Culture. Radiocarbon. 51 (2): 737–749. doi:10.1017/s003382220005606x. 2019.10.07an kontsultaturik
- ↑ CZEBRESZZUK, Janusz (2004). Corded Ware from East to West. In Crabtree, Pam; Bogucki, Peter (eds.). Ancient Europe, 8000 B.C. to A.D. 1000: An Encyclopedia of the Barbarian World.
- ↑ BLOEMERS, JHF; van DORP, T. (1991): Pre- & protohistorie van de lage landen, onder redactie (in Dutch). De Haan/Open Universiteit. ISBN 978-90-269-4448-2. 644.
- ↑ a b c d e GIMBUTAS 1997. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "j" defined multiple times with different content - ↑ ZIMMER 2015.
- ↑ GIBBONS, Ann (2015.06.10): Nomadic herders left a strong genetic mark on Europeans and Asians. Science. AAAS. 2019.08.20an kontsultaturik
- ↑ WILDE, Sandra; TIMPSON, Adrian (2014): Direct evidence for positive selection of skin, hair, and eye pigmentation in Europeans during the last 5,000 y. 2019.08.20an kontsultaturik.
- ↑ LAZARIDIS Iosif; HAAK, Wolfgang; PATTERSON, Nick; ANTHONY, David; REICH, David (2015): Supplementary Information 11. Relevance of ancient DNA to the problem of Indo-European language dispersals. Massive migration from the steppe is a source for Indo-European languages in Europe.
- ↑ GOLDBERG, Amy; GÜNTHER, Torsten; ROSENBERG, Noah; JAKOBSSON, Mattias (2016). Familial migration of the Neolithic contrasts massive male migration during Bronze Age in Europe inferred from ancient X chromosomes. bioRxiv 078360.
- ↑ MALLORY, J. P. (1999): In Search of the Indo-Europeans (freprint ed.). Thames and Hudson, 108 or.; 244-250 or.
- ↑ ANTHONY, David W. (2007): The Horse, the Wheel, and Language: How Bronze-Age riders from the Eurasian steppes shaped the modern world. Princeton University Press. 2007, 360 or.
- ↑ a b MALLORY 1999, 108 or.
- ↑ ANTHONY 2007, 360, 368. or.
- ↑ ANTHONY 2007, 368, 380 or.
- ↑ HAAK 2015, 11 or., figure 4c.
- ↑ GIMBUTAS 1997, 240 or.
- ↑ GIMBUTAS 1997, 361 or.
- ↑ GIMBUTAS 1997, 316 or.
- ↑ a b GIMBUTAS 1997, 241 or.
- ↑ GIMBUTAS 1997, 241, 316 or.
- ↑ PERELTSVAIG, Asya; LEWIS, Martin W. (2015): The Indo-European Controversy. Cambridge University Press. 43–45 or.
- ↑ a b ANTHONY, David W. (2007). The Horse, the Wheel and Language. How Bronze-Age Riders from the Eurasian Steppes Shaped the Modern World. Princeton University Press.
- ↑ a b c LAZARIDIS eta HAAK 2015, 136 or.
- ↑ a b KROONEN, Guus (2015): Pre-Indo-European speech carrying a Neolithic signature emanating from the Aegean (PDF) 2019.10.13an kontsultatuta.
- ↑ a b JONES-BLEY, Karlene (1996): The Indo-Europeanization of northern Europe: papers presented at the international conference held at the University of Vilnius, Vilnius, Lithuania, September 1-7, 1994. Institute for the Study of Man. 171 or. ISBN 9780941694568.
- ↑ Cfr. GORDON CHILDE, V.: The Dawn of European Civilization, VI. berrikusitako argitalpena, Routledge & Kegan, London 1957.
- ↑ a b ALINEI: Origini delle lingue d'Europa, II. liburukia
- ↑ ALINEI: Origini delle lingue d'Europa, II. liburukia, 287, 294 or.
- ↑ SCHIBLER, J. (2006): The economy and environment of the 4th and 3rd millennia BCE in the northern Alpine foreland based on studies of animal bones. Environmental Archaeology. 11 (1): 49–64. doi:10.1179/174963106x97052
- ↑ a b Ancient burial site unearthed in Prague. PressTV. 6 April 2011. 2019.10.13 kontsultaturik
- ↑ First homosexual caveman found. The Telegraph. 6 April 2011. 2019.10.13an kontsutaturik
- ↑ The oldest gay in the village: 5,000-year-old is 'outed' by the way he was buried. Daily Mail. 8 April 2011. 2019.10.13an kontsutaturik
- ↑ PAPPAS, Stephanie (7 April 2011). "'Gay Caveman' Story Overblown, Archaeologists Say". Retrieved 8 April 2011.
- ↑ DAVIDSEN, Karsten (1978): The Final TRB Culture in Denmark: A Settlement Study, Volume 5. liburukia, 10 or.
- ↑ BOGHANDEL, Gyldendalske (1984): "Kuml", 199 or.
- ↑ TRIGGER, Bruce G.(1989): "A History of Archaeological Thought", 155-156 or.
- ↑ , 89, 217 or.
- ↑ Gyldendalske Boghandel(1984) "Kuml", 199
- ↑ TRIGGER, Bruce G. (1989): "A History of Archaeological Thought", 155-156 or
Bibliografia
aldatu- ALLENTOF, ME (11 June 2015). Population genomics of Bronze Age Eurasia. Nature. 522 (7555): 167–172. Bibcode:2015Natur.522..167A. doi:10.1038/nature14507. PMID 26062507.
- ANTHONY, David W. (2007). The Horse, the Wheel, and Language: How Bronze-Age riders from the Eurasian steppes shaped the modern world. Princeton University Press.
- GIMBUTAS, Marija (1997). Dexter, Miriam Robbins; Jones-Bley, Karlene (eds.). The Kurgan culture and the Indo-Europeanization of Europe: Selected articles from 1952 to 1993. Washington, DC: Institute for the Study of Man. ISBN 9780941694568.
- HAAK, Wolfgang (2015). Massive migration from the steppe was a source for Indo-European languages in Europe. Nature. 522 (7555): 207–211. arXiv:1502.02783. Bibcode:2015Natur.522..207H. doi:10.1038/nature14317. PMC 5048219. PMID 25731166.
- LAZARIDIS, Iosif; HAAK, Wolfgang; PATTERSON, Nick; ANTHONY, David; REICH, David (2015). Supplementary Information 11. Relevance of ancient DNA to the problem of Indo-European language dispersals. Massive migration from the steppe is a source for Indo-European languages in Europe.
- LINDQUIST, H. (1993). Historien om Sverige (in Swedish).
- MALLORY, J. P. (1997). Encyclopedia of Indo-European Culture. Taylor & Francis. ISBN 978-1884964985. Retrieved 18 February 2015.
- MALLORY, J. P. (1999). In Search of the Indo-Europeans (freprint ed.). Thames and Hudson.
- ØSTMO, Einar (1996). The Indo-European question: A Norwegian perspective. In Huld, Martin E.; Jones-Bley, Karlene (eds.). The Indo-Europeanization of Northern Europe. Journal of Indo-European Studies Monograph. Washington, DC: Institute for the Study of Man. 23–41 or.