Kontrabaxua

antzerkiko bakarrizketa

Kontrabaxua (alemanez: Der Kontrabaß, 1981) antzerkiko bakarrizketa bat da, Patrick Süskind idazle alemaniarraren lehen argitalpena izan zen. Hizkuntza askotan interpretatu da, eta arrakasta handiarekin. Euskal herrian, Jose Ramon Egiluz-ek itzuli zuen eta garai hartan Maskarada taldeko kidea zen Mikel Martinezek 300 errepresentazio baino gehiago egin zituen 1988tik.[1] Oso maitagarri izanik harrera ona ema zion ikuslegoak, gazteekin institutuetan interpretazio maitagarri asko egin zituen Martinezek.[2]

Kontrabaxua
Jatorria
Egilea(k)Patrick Süskind
Argitaratze-data1984
IzenburuaDer Kontrabass, La contrebasse, Basėtlja, Di yin ti qin, Kontrabas, al- Kuntrabaş, Kontrbas, Kontrabasat, Il contrabbasso, Kontrabosas, Kontrabas, Kontrabasi, A nagybogo, El contrabajo, haq- Qônţrabas, The double-bass, K'ont'urabeisu, Kontrabasista, De contrabas, El contrabaix, Kontrabassen, Bassoviulu, O contrabaixo, Kontrabassinn eta Kontrabas
Ezaugarriak
Genero artistikoadrama
Hizkuntzaalemana
Antzezlea(k)

Bakarrizketak Brahms-en bigarren sinfoniarekin hasten da, disko-jogailu batean jotzen ari dela. Pertsonaia kanpoan dago, baina publikoari mintzatzen zaio sinfoniaz, eta berak jotzen duen tresnaz: kontrabaxua. Jarraian, pertsonaiak tresnaren ezaugarriez deskribapen zabal bat egiten du, orkestrako elementu garrantzitsuena dela uste du, zuzendaria kontuan hartuta ere. Baina bakarrizketak aurrera joan ahala, tresnaren gaineko datuak pertsonaiaren bizitzako gertaerekin tartekatzen hasten dira; arian-arian kontrabaxuak pertsonaia menderatzen duela erakusten da. Areago, bizitza emozional eta sexual normal bat eramatea galarazten diola ere esatera heltzen da. Deskubritzen dugu pertsonaia hori gizon bakartua dela (bere apartamentua intsonorizatuta dago) eta batez ere kontrolik ez duela bere bizitza pertsonalaren gainean...

« Testu hori zoragarria da, eta, gainera, gustatzen zaizkit bakarrizketak. Nik uste asmatu egin genuela Maskaradakook eszenaratzearekin. Kontrabajua-ren beste bertsio batzuk ikusi ditut agertokian eta laugarren hormarekin, eta ez da gauza bera; guk hori apurtu, eta jendearen artera sartu ginen. Inolako eszenografiarik gabe, gela batere atondu gabe, kontrabaxuarekin eta listo. Edozein lekutan egin nuen, leku txiki zein handietan. »

—Mikel Martinez


Argentinako eszenatokietan

aldatu

Argentinan 1984-85 partean interpretatu zen, 500 errepresentazio baino gehiago izan zituen, oso ondo hartua izan zen publiko eta kritikaren aldetik.Buenos Airesen Héctor Bidonde aktore argentinar ospetsuak interpretatu zuen, Rubén Schumacher-rek zuzenduta, antzoki hauetan: "Presidente Alvear" "Instituto Goethe", "Galpón De El Sur", "Leopoldo Marechal" (Ramos Mejía)", IFT, "Paternal Teatro" baita Argentinako barrualdean ere 1988, 1989, 1992, 1994, 1999 eta 2002. urteetan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  2. Astiz, Iñigo. (2015-10-04). ««Euskaraz izateagatik ideologikoki justifikatuta sentitzen dut nire lana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu