Konstantin Stanislavski
Konstantin Sergeievitx Stanislavski (errusieraz: Константи́н Серге́евич Станисла́вский; Mosku, Errusiar Inperioa, gaur egun Errusia, 1863ko urtarrilaren 17agreg./urtarrilaren 5ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1938ko abuztuaren 7a), Konstantin Sergeievitx Alexeiev jaioa, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari eta teorialaria izan zen.
Konstantin Stanislavski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1863ko urtarrilaren 5a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1938ko abuztuaren 7a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Sergey Alekseyev |
Ama | Elizaveta Yakovleva |
Ezkontidea(k) | Maria Petrovna Lilina (en) (1889 - 1938) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Glikeriya Fedotova (en) Fyodor Petrovich Komissarzhevsky (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, antzerki aktorea, pedagogoa, film-zuzendaria, aktorea, errealizadorea, irakaslea, theatrologist (en) eta ekintzailea |
Lantokia(k) | Mosku |
Enplegatzailea(k) | Moscow Art Theatre (en) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Henrik Ibsen |
Genero artistikoa | antzerkia |
|
Bizitza
aldatu1888an Arte eta Literatura Elkartea sortu zuen Fiodor Komisazhevskirekin batera; han ezagutarazi zuen bere burua. 1898an, Moskuko Arte Antzokia sortu zuen Dantxenkorekin batera. Antzezle eta zuzendari gisa, imitazioa eta itxurakeria baztertu eta pertsonaien eta antzerki-lanen benetakotasuna eta funtsa adierazi zituen; Anton Txekhoven lanak antzerkiratu zituen gehienbat.
Teorialari eta pedagogo gisa egindako lanari zor dio Stanislavskik bere ospea. Aktoreak prestatzeko eta trebatzeko metodo bat sortu zuen, XX. mendeko antzerkigintza irauli duena: barne-azterketaz, intuizioaz eta inkontzientearen indarraz baliaturik aktoreak sakon aztertu eta bilatu behar du pertsonaiaren psikologia, eta haren nortasuna bereganatu eta adierazi behar du pertsonaia izaki bizi bat bailitzan.
Idazlan nagusiak Nire bizitza artean, Aktorearen prestakuntza eta Pertsonaia nola osatu ditu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.