Koldo Artola Kortajarena (Donostia, Gipuzkoa, 1938ko ekainaren 21a) Euskara hizkuntzaren euskalkien eta Euskal Herriko etnografia ikertzailea da, ia beti landa ikerketa garatzen.

Koldo Artola
Bizitza
JaiotzaDonostia1938ko ekainaren 21a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta etnologoa
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Euskaltzaindia

Inguma: koldo-artola-kortajarena

Biografia

aldatu

Elkano kalean jaioa, zazpi senideetako seme gazteena zen; ama Anoetakoa zuen eta aita Donostiako; aitona Pepe Artola idazle eta antzezle donostiarra zuen eta birraitona Ramon Artola idazlea. 21 urte zituela hasi zen euskara ikasten eta euskalkiak ikertzen. Lanbidez, Donostiako Aurrezki kutxako enplegatua izan zen, non euskara sustatzeko arduradun izan zen.[1] Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea izan zen1960 hamarkadatik eta erakunde horretan burutu zituen bere ikerketak. Herriz herri ibili, herritarrekin hitz egin, eta ahozko hizkerako lekukotzak jaso eta dokumentatu zituen, belaunaldiz belaunaldi eta batzuetan hizkuntz aldaera batzuen azkeneko testigantzak jaso zituen.[2] Ohorezko euskaltzain izendatua izan zen 2004ko azaroaren 26an.[3]

  • Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra (1991).
  • Olaizko euskal eskuizkribuak (2001).
  • Ziorditik uztarrozeraino : Nafarroan, euskararen hegoaldeko mugetan barrena, 1983an (2014).

Elkarlanean:

Era berean, hainbat artikulu argitaratu zituen Iker eta Fontes Linguae Vasconum aldizkarietan.[4]

Erreferentziak

aldatu