Klinometro

Angelu eta inklinazioak neurtzeko tresna. Era askotako klinometroak daude

Klinometroa (Grekotik, Klincin, "okertu" eta metron, "neurria") elementu jakin batzuen (dorreak, zutoinak, zuhaitzak, estatuak, eta abar) bertikaletik hartutako angelua (gradutan) neurtzeko erabiltzen den metalezko gailu bat da. Antzinean, artilleriako piezen tiro-angelua zehazteko erabiltzen zen. Kanoietan leku desberdinetan instalatzen zen tiro-angeluaren balioa milarenetan neurtzeko Vernierren neurketaren eskala eta gailuak zuen nibela erabiliz.

Klinometroa duen iparrorratza lurrazaleko geruzen inklinazio-angelua neurtzeko.

Behaketa meteorologikoetan inklinazio-angeluak neurtzeko erabiltzen den tresna da. Hodei-sabaiaren garaiera neurtzen du.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Klinometro», Euskalterm terminologia banku publikoa

Kanpo estekak

aldatu