Khnum
Khnum "Modelatzen duena", jainko sortzaile bat izan zen egiptoar mitologian. Bere jatorrian uraren jainko bat izan zen.
- Izen egiptoarra: Khnum Izen greziarra: Khnoumis edo Knoufis Izen nubiarra: Deduen
Khnum | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Nun |
Ama | Naunet (en) |
Ezkontidea(k) | Heket, Satis, Neit, Menhit (en) eta Nebtuwi (en) |
Seme-alabak | Ra, Serket, Anuket eta Heka (en) |
Ikonografia
aldatuAhari burudun gizon bat bezala irudikatua izan zen. Atef koroa egiptoarra buruan zuela eta Uas zetroa eta ankha zeramatzalarik.
Mitologia
aldatuHasierako arrautzaren sortzailetzat jotzen zen. Bertatik sortu zen eguzkiaren argia, denboraren hasieran, munduari bizitza eman ziona. Jainko buztingilea, pertsonak Niloren lokatzaz modelatzen zituena, euren ka jaiotza momentuan sortuz. Ugalkortasunaren jainkoa. Behe munduko, Duateko uren zaindaria ere bazen, baita Elefantinako Niloko iturriena ere.
Tradizio baten arabera, Khnumek, gizakiak, bere buztingile tornuarekin sortzen zituen, baina bere gurpila apurtu zuen, biratzeaz nekaturik, eta, emakume bakoitzean, harriaren zati bat jarri zuen. Ordutik aurrera, berak ezer egin beharrik gabe ugaldu ahal izan ziren gizakiak.
Esnako hirukoaren zati izan zen, Satis eta Neitekin batera, Elefantinako hirukoarena, Satisen senar eta Anukisen aita izaki. Behe Aroan, hirukoa, Neit eta Hekarekin osatuko du. Heketen senarra zen Antinoen.
Irudikapena
aldatuModu askotan irudikatua izan zen. Khnum Nehep "sortzailea", Khnum Khentitauy "bi Lurren gobernaria", Khnum Sekhetashspef "bere argia ehuntzen duena", Khnum Khentiperankh "Bizitzaren Etxearen gobernaria", Khnum Nebtaanjet "Bizitzaren herrialdeko Jauna", Khnum Khentinechemchemankhet "Bizitzaren Etxe Gozoaren gobernaria" eta Khnum Neb "Jauna" bezala irudikatua izan da.
Epitetoak
aldatuHonako epiteto edo titulu hauek jaso zituen: "Modelatzen duena", "Urjauziko jauna", "Beste Munduko Jauna" eta "Aiten Aita eta Amen Ama".
Sinkretismoa
aldatuGurtza
aldatuBatez ere, Elefantina eta Esnan gurtua izan zen. Baita Filae, Hipselis eta Anitinoopolisen ere.