Jutsi
Nafarroa Behereko udalerria
Jutsi Nafarroa Behereko ekialdeko udalerri bat da, Oztibarre eskualdekoa.
Jutsi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Dona Petri eliza eta pilota plaza | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Juxue | ||
Auzapeza | Jean-Michel Irume (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64285 | ||
Herritarra | jutsiar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°14′09″N 1°02′46″W / 43.2358°N 1.0461°W | ||
Azalera | 15,17 km2 | ||
Garaiera | 91 – 657 metro | ||
Distantzia | 21 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 208 (2018: −2) | ||
Dentsitatea | 13,38 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,81 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 14,7 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,33 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 14,06 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 59,38 (2010) | ||
Erabilera | % 27,13 (2011) |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuBiduze ibaia udalerritik igarotzen da, bere ibaiadarra den Babatzeko errekarekin batera. Azken honen adarrak diren beste bi erreka ere igarotzen dira Jutsitik: Negeluako erreka eta Etxebarneko erreka.
Udalerri mugakideak
aldatu- Arhantsusi eta Izura-Azme iparraldean
- Pagola ekialdean
- Larzabale-Arroze-Zibitze mendebaldean
- Donaixti-Ibarre hegoaldean
Etxeak eta Auzoak
aldatu- Hirigain
- Landaoihan
- Mehalzu
- Jutsi-Erbina
- Zotzarbe
Ekonomia
aldatuLaborantza eta basogintza dira udalerriko ekonomiaren oinarriak.
Demografia
aldatu
|
Kultura
aldatu- Lehen Hezkuntzako eskola bat ere badago herrian.
- Ezker paret motako frontoi bat inauguratu zen 2010eko apirilean, erabilera anitzeko gela batekin batera[2]. Oztibartarrak pilota elkarteak erabiltzen du.
Elkarteak
aldatu- Jutsin egoitza duen Euskal Argentina elkarteak, Argentinako euskal diasporarentzat egiten du lan[3].
- "Jutsi elgarrekin" herri-kirol taldea[4].
Jaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko jaiak, ekainak 29aren (San Petri eguna) hurrengo igandean ospatzen dira.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Aztarnategi protohistoriko bat dago udalerrian, Gazteluzarre; 361 mko muino batean dago,Arhantsusirekiko mugan[5].
- Donaazia eta Larramendia etxe fortifikatuak XIV. mendekoak dira[6][7].
- Herriko San Petri eliza Erdi Aroko amaierakoa da[8].
- XVIII eta XIX. mendeetako udalerriko etxe guztiak Frantziako Kultura Ministerioak ditu inbentariaturik [9].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Urtebete eta erdi lehenago amaituta zegoen. Iturria: La Semaine du Pays Basque, 867. alea.
- ↑ Elkartea EKEren webgunean.
- ↑ Taldearen webgunea.
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Aztarnategi protohistorikoari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Donaazia etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - Larramendia etxeari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - San Petri elizari buruzko oharra
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa, Merimée datu basea - XVIII eta XIX mendeetako etxeei buruzko oharra
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |