Juan Olazabal

Irundar ospetsua

Juan Olazabal Ramery (Irun, 1860ko abenduaren 30a - Bilbo, 1937ko urtarrilaren 4a) euskal herritar politikari tradizionalista eskuindarra izan zen.[1]

Juan Olazabal

zinegotzi


ahaldun

Bizitza
JaiotzaIrun1863ko abenduaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1937ko urtarrilaren 4a (73 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta kazetaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Integrista
Elkarte Tradizionalista

Bigarren Karlistaldian bere familia erbesteratu zen. XX. mendearen hasieran Liga Foral Autonomistan parte hartu zuen baina Ramón Nocedal ezagutu ondoren integrismoaren alde egin zuen. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, karlistekin bat egin zuen Comunión Tradicionalistan. Lizarrako Estatutuaren aurka aritu zen.

Gerra Zibila piztu zenean Donostian zen. Emilio Molak Olazabalen eta haren erreketearen baitan jarri zuen Gipuzkoan estatu kolpea aurrera ateratzeko konfiantza, baina deskoordinazioak Olazabalen kontra jokatu zuen. Uztailaren 25ean, atxilotu egin zuten, eta Ondarretako espetxean giltzapetu. Irail hasieran, itsasontziz lekualdatu zuten Bilbora.

Bada, Angeles Custodios espetxera sartu zuten preso. 1937ko urtarrileko Bilboren kontrako bonbardaketaren ondoren, hirian zabaldutako amorru-giro bizian, UGTko milizianoek hartu zuten espetxearen jagole ardura, baina ez zioten eutsi jendetzaren oldarrari, eta presoak giltzapean hil zituzten.

Erreferentziak

aldatu


Ikus, gainera

aldatu