Juan Mieg Solozabal
Juan Mieg Solozabal (Gasteiz, 1938ko martxoaren 4a) arabar pintorea da.
Juan Mieg Solozabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1938ko martxoaren 4a (86 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Gasteizen, Madrilen, Bartzelonan eta Parisen egin zituen Pintura ikasketak. Ohorezko aipamena jaso zuen Euskal Margolaritzaren III. Sari Nagusian (1967). Abstrakzioaren alorrean hasi zuen bere ibilbidea 60ko hamarkadan, Carmelo Ortiz de Elgearekin eta 1966an Orain taldea sortu zuten beste artista batzuekin elkarlanean. Bere lanetan, materia eta ikusleari leiho txikiak irekitzen dizkioten collageak dira protagonista. Bakarkako zein taldekako erakusketa ugari egin zituen 70 eta 80ko hamarkadetan, eta 1987an 1961-1987 atzera begirako erakusketa eratu zuen Gasteizen. 1990ean, berriz, Donostiako San Telmo Museoak eskaini zuen bere lana hobeto ezagutzeko aukera, Mieg, Iñurrieta eta Ortiz de Elguea erakusketan, eta 1995ean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eratu zen Artea eta Euskal Artistak erakusketan ere egon ziren bere lanak ikusgai. Azken urteotan ez dio utzi bere lana osatzeari eta jendaurrean erakusteari.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.