Joseph Paul-Boncour
politikari frantziarra
Joseph Paul-Boncour (Saint-Aignan, Loir eta Cher, Frantzia, 1873ko abuztuaren 4a - Paris, Frantzia, 1972ko martxoaren 28a) frantses politikaria izan zen.
Biografia
aldatuLan ministroa izan zen (1911) eta Errepublikaren Batasun Sozialista sortu zuen (1931). Senatari (1931-1940) eta Ministroen Kontseiluko lehendakari (1932ko abendua - 1933ko urtarrila) izan zen. Kanpo Arazoetako ministroa izan zen (1933 eta 1938 urteetan), Gerrakoa (1934) eta Estatuko ministroa Genevan (1936).
1940an aginpidea ukatu zion Pétain mariskalari. Errepublikako kontseilari izan zen (1946-1948), San Franciscoko batzarrean parte hartu zuen eta Nazio Batuen gutuna sinatu zuen (1946).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Paul-Boncour |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.