Joaquin Atxukarro

piano-jotzailea, Bilbon (Bizkaia) jaioa

Joaquin Atxukarro Arisketa[1] (Bilbo, Bizkaia, 1932ko azaroaren 1a) piano jotzailea da. Sari asko jasotzeaz gainera, kontzertu ugari eskaini ditu mundu guztian zehar. Bakarka eskainitako kontzertuez gainera, munduko orkestra garrantzitsuenekin bakarlari modura jotzen jarraitu du azken urteotan, baita diskoak grabatzen ere. 1990etik eskolak ematen ditu Dallasko (Texas, Ameriketako Estatu Batuak) Hegoaldeko Metodista Unibertsitatean.

Joaquin Atxukarro

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquin Achúcarro Arisqueta, Joaquin Atxukarro Arisketa hau
JaiotzaBilbo1932ko azaroaren 1a (92 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Emma Jiménez
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Accademia Musicale Chigiana (en) Itzuli
Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikaria
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Señora de las Angustias (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 8ae5ddd7-3bd0-4d28-8ff5-b01d4ecce9c4 Discogs: 2490598 Allmusic: mn0000140399 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Joaquin Atxukarro buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxukarro (argipena)».

1959an Liverpoolgo nazioarteko lehiaketa irabazi zuen, Ingalaterran, eta horrek munduko ateak zabaldu zizkion. Orduz geroztik 50 herrialde baino gehiagotan eta 200 orkestra baino gehiagorekin jo izan du munduan zehar. Euskal Herrian ere saio ugari eskaini ditu, eta bera izan zuen lagun 2000. urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Hego Amerikako hainbat herritan zehar egin zuen aurreneko bira arrakastatsuan. Urte berean, Maurice Ravel konpositorearen lanak biltzen zituen disko bat grabatu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu