Joan Maria Vianney
Joan Maria Vianney (jaiotza izena: Jean-Marie Baptiste Vianney; Dardilly, Lyon, 1786ko maiatzaren 8a - Ars, 1859ko abuztuaren 4a), izengoitiz Arsko erretorea deitua, frantziar apaiz katolikoa izan zen. Arsko erretorea izan zen 41 urtez, 1817tik hil zen arte, eta santutzat hartzen zuten haren molde aszetak zirela eta. 1925ean egin zuen santu Pio XI.ak. 2009an, munduko apaiz guztien zaindari izendatu zuen Benedikto XVI.ak. Dotrina bat idatzi zuen (Luis Villasantek euskaratua). Jaieguna abuztuaren 4an ospatzen da.
Joan Maria Vianney | |||
---|---|---|---|
1821 - 1859 - Joseph Camelet → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dardilly eta Frantzia, 1786ko maiatzaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Presbytère du curé d'Ars (en) | ||
Heriotza | Ars-sur-Formans, 1859ko abuztuaren 4a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilique d'Ars (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Charles Balley (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 4 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Maria Vianney |