Java Platform, Enterprise Edition edo Java EE (hasieran Java 2 Platform, Enterprise Edition edo J2EE gisa ezagutzen zen 1.4 bertsiora arte; Java enpresarial gisa itzultzen da era informalean) programazio-plataforma bat da, Java programazio-lengoaian idatzitako software-aplikazioak garatzeko eta exekutatzeko. Java Plataformaren zati da. Hainbat geruzatako arkitektura erabiltzea ahalbidetzen du, eta aplikazio-zerbitzari batean exekutatzen diren software-osagai modularretan oinarritzen da. Java EE platafoma espezifikazio batez zehaztuta dago. Java Community Process-eko beste espezifikazioen antzekoa da, eta estandartzat hartzen da era informalean, zeren hornitzaileek hainbat adostasun-baldintza bete behar dituzte adierazteko bere produktuak Java EE-rekin bat datozela; The Java Community Process / JCPk estandarizatzen du.

 Java EE
Jatorria
Sortzailea(k)Sun Microsystems
Azken bertsioa10
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaJava (mul) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daEclipse Enterprise for Java (en) Itzuli
Eclipse Foundation (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaSun Microsystems, Oracle Corporation eta Eclipse Foundation (en) Itzuli

jakarta.ee
Facebook: JakartaEE Twitter: JakartaEE Mastodon: jakartaee@mastodon.social Youtube: UC4M7h5b6elu9VlzjLfzuXyg GitHub: jakartaee Edit the value on Wikidata

Java EE-k hainbat API espezifikazio dauzka –adibidez: JDBC, RMI, posta elektronikoa, JMS, Web Zerbitzua, XML...–, eta zehazten du nola koordinatu. Java EE-k espezifikazio bakarrak ere konfiguratzen ditu Java EE-ko osagaientzat; honako hauek, hain zuzen:, Enterprise JavaBeans, serveletak, portletak (Java Portleten espezifikazioa jarraituta), JavaServer Pages eta hainbat web-zerbitzuren teknologiak. Horrek plataforma arteko Enpresa Aplikazio eramangarriak sortzeko eta aurreko teknologiekin integratzeko aukera ematen dio garatzaileari. Hauek dira Java EE-ren beste onura erantsi batzuk: aplikazio-zerbitzariak transakzioak, segurtasuna, eskalagarritasuna, konkurrentzia eta hedatutako osagaien kudeaketa maneia ditzake. Horrek esan nahi du garatzaileak gehiago zentra daitezkeela osagaien negozio-logikan, maila baxuko mantentze-atazetan baino.

Historia

aldatu
  • J2EE espezifikazio originala, Sun Microsystems enpresak garatu zuen.
  • J2EE 1.3-tik hasita, espezifikazioa Java Community Process-en azpian garatua izan zen. JSR 58-k zehazten du J2EE 1.3 eta JSR 151-k zehazten du J2EE 1.4
    • 2001eko apirilean, J2EE 1.3ren SDK 2001eko apirilean merkaturatu zen beta bezala. J2EE 1.4ko SDK beta 2002ko abenduan banatu zuen Sun Microsystems enpresak.
  • Java EE 5-en espezifikazioa, JSR 244-en azpian garatua izan zen eta 2006ko maiatzaren 11n merkaturatu zuten.
  • Java EE 6 bertsioak, JSR 316 espezifikazio betetzen du eta 2009ko abenduaren 10ean merkaturatu zen.
  • Java EE 7 bertsioak, JSR 342[1] espezifikazio betetzen du, 2013ko maiatzaren 28koa.
  • Java EE 8[2] bertsioa 2017ko abuztuaren 31n merkaturatu zen, eta JSR 366 espezifikazioa jarraitzen du.

Java EE Oracle-k mantentzen zuen Java Community Process-en arabera. 2017ko irailaren 12an, Oracle Corporation-ek iragarri zuen Eclipse Fundazioren menpe jarriko zuela Java EE[3]. Eclipse goi mailako proiektua Eclipse Enterprise for Java (EE4J[4]) izendatu zuten. Eclipse Fundazioak Java EE izena aldatu behar izan zuen "Java" izenaren baimenak Oraclek dituelako. 2018ko otsailaren 26an iragarri zen Java EE-ren izen berria Jakarta EE[5] izango dela.

API orokorrak, maneiua eta kontrol-egitura

aldatu

Java EE-ko APIak hainbat teknologia barneratzen ditu, APIaren funtzionalitateak hedatzen dituztenak Java SE oinarri izanik.

javax/ejb.*

aldatu

Enterprise JavaBeans APIak APIen multzo bat definitzen du, objektu banatuen edukiontzi batek jasango duena iraunkortasuna, RPCak (RMI edo RMI-IIOP erabiliz), konkurrentzi kontrola, transakzioak eta objektu banatuetarako sarbide-kontrola bermatzeko.

javax/naming

aldatu

javax.naming, javax.naming.directory, javax.naming.event, javax.naming.ldap eta javax.naming.spi paketeek Java Naming and Directory Interfacearen (JNDI) APIa definitzen dute.

java.sql

aldatu

java.sql eta javax.sql paketeek JDBCren APIa definitzen dute.

javax/transaction.*

aldatu

Pakete hauek Java Transaction APIa (JTA) definitzen dute.

javax/xml.*

aldatu

Pakete hauek JAXP API-a.

javax/jms.*

aldatu

Pakete hauek JMS APIa definitzen dute.

javax/persistence

aldatu

Pakete honek klaseak eta interfazeak ematen ditu irauten duten hornitzaileen, kudeatutako klaseen eta Java Persistence (JPA) APIko bezeroen arteko elkarrekintza kudeatzen laguntzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. «The Java Community Process(SM) Program - JSRs: Java Specification Requests - detail JSR# 342» jcp.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  2. (Ingelesez) «javaee/javaee-spec» GitHub (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).
  3. Waters, By John K.; 09/12/2017. «Java EE Is Moving to the Eclipse Foundation -» ADTmag (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  4. (Ingelesez) Beaton, Wayne. «EE4J FAQ | The Eclipse Foundation» www.eclipse.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  5. (Ingelesez) Vaughan-Nichols, Steven J.. «Good-bye JEE, hello Jakarta EE» ZDNet (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).

Kanpo estekak

aldatu