Jane Fonda
Jane Seymour Fonda (New York, 1937ko abenduaren 21a - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema aktorea eta ekoizlea da.
Biografia
aldatuAktoreen leinukoa, Henry Fonda du aita, Peter Fonda neba, eta Bridget Fonda iloba. Bere ama, Frances Ford Brokaw, frantziako gizartean ezaguna zena, Janek 12 urte zituela, bere buruaz beste egin zuen.[1]
Famatu izan aurretik, Irving Penn argazkilariarentzat egin zuen lan. 1960ko hamarkadatik aurrera, film frankotan agertu izan da, Zurekin ezkonduko naiz filma izan zen lehena.[1]
Bost aldiz izendatu zuten Oscar Sarietarako, eta bitan irabazi ere, Klute eta Coming Home filmengatik, hain zuzen ere.[1] Berak ekoiztutako film bati esker, bere aitak Oscar Saria irabazi zuen.[2]
Fonda ekintzaile politikoa izan zen, eta kontrakulturaren aroan ikusi ahal izan zen Vietnameko gerran. Gerraren aurkako mugimenduaren aktibista izanik, Ipar Vietnam-era bidaia egin zuen. Argazkia atera zioten AEBetako - Vietnamgo - aireko kanoi batean, 1972ko bisita batean, Hanoin, eta "Hanoi Jane" goitizena asmatu zioten. Denbora horretan, Hollywoodeko zerrenda beltzean egon zen. Irakeko gerragatik eta emakumeen aurkako indarkeriagatik ere protesta egin du. Angela Davis espetxean zegoela bisitatzera joan zen, eta bere senarraren, Tom Hayden, ibilbide politikoa diruz lagundu ere.
Bere burua aktibista feminista eta ekologista gisa deskribatzen du.[3] Aldaketa klimatikoaren aurkako aktibista ere bada, eta kolore gorria duten jantziak erabiliz hainbat agerpen egin ditu.[1] Feministatzat du bere burua eta haurdun dauden adingabeak laguntzeko zentroa sortu zuen, Jane Fonda Center for Adolescent Reproductive Health.[4] 2005ean, Robin Morgan i Gloria Steinemekin batera, Women's Media Center sortu zuen. Erakunde horrek emakumeen ahotsak hedabideetan zabaltzeko lan egiten du, komunikabideetako prestakuntzaren eta zuzendaritzaren bidez, eta jatorrizko edukia sortuz. Fonda erakundearen kontseiluko kidea da.
Erretiroa 1991n iragarri bazuen ere, 2005ean zinemara itzuli zen, Monster in Law filmekin. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, ariketa bideoak egiten zituen. Hainbat ekimen politiko babestu ditu, hala nola Vietnamgo Gerraren zein Irakeko Gerraren kontrakoak.
-
1960
-
1963
-
1963
-
2007
-
2013
Filmografia
aldatuFilmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jane Fonda |
Argitalpenak
aldatuSariak eta Aitortzak
aldatu- 2020an, Cecil B. DeMille Urrezko Globo Sarien ohorezko saria jaso zuen.
- 2020an, 100 Emakume (BBC) zerrendan izendatua.
- 1978an, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria Klute filmagatik.
- 1971an, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria Coming Home filmagatik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Modapedia de la actriz e icono Jane Fonda» Modapedia 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jane Fonda se sincera sobre la muerte: "No me molesta tanto"» woman.elperiodico.com 2022-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ «Interview». WNYC Radio FM. NPR, 01-11-2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-02-28). «Historia del compromiso político de Jane Fonda: de "Hanoi Jane" a Greta Thunberg» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «MY LIFE SO FAR | JANE FONDA | Casa del Libro» casadellibro 2006-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «MEMORIAS | JANE FONDA | Casa del Libro» casadellibro 2005-09-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
Bibliografia
aldatu- Andersen, Christopher. Citizen Jane. 1990: Henry Holt and Company. ISBN 0-8050-0959-0.
- Davidson, Bill. Jane Fonda: An Intimate Biography. 1991: New American Library. ISBN 0-451-17028-8.
- Fine, Carla and Jane Fonda. Strong, Smart, and Bold: Empowering Girls for Life. 2001: Collins. ISBN 0-06-019771-4.
- Fonda, Jane. My Life So Far. 2005: Random House. ISBN 0-375-50710-8.
- Fonda, Jane. Jane Fonda's Workout Book. 1986: Random House Value Publishing. ISBN 0-517-40908-9.
- Fonda, Jane, with Mignon McCarthy. Women Coming of Age. 1987: Random House Value Publishing. ISBN 5-550-36643-6.
- Fox, Mary Virginia and Mary Molina. Jane Fonda: Something to Fight for. 1980: Dillon Press. ISBN 0-87518-189-9.
- Freedland, Michael. Jane Fonda: The Many Lives of One of Hollywood's Greatest Stars. 1989: HarperCollins Publishers. ISBN 0-00-637390-9.
- French, Sean. Jane Fonda: A Biography. 1998: Trafalgar Square Publishing. ISBN 1-85793-658-2.
- Gilmore, John. Laid Bare: A Memoir of Wrecked Lives and the Hollywood Death Trip. Amok Books, 1997. ISBN 1-878923-08-0.
- Hershberger, Mary. Peace work, war myths: Jane Fonda and the antiwar movement. Peace & Change, Vol. 29, No. 3&4, juliol 2004.
- Hershberger, Mary. Jane Fonda's War: A Political Biography of an Antiwar Icon. 2005: New Press. ISBN 1-56584-988-4.
- Kiernan, Thomas. Jane: an intimate biography of Jane Fonda. 1973: Putnam. ISBN 0-399-11207-3.
- Mickey Avalon song, "Jane Fonda" 2007