Jan Steen
Jan Havickszoon Steen (Leiden, 1626 – 1679) Herbehereetako margolaria izan zen. Nikolaus Knüpferren, Adriaen van Ostaderen eta Jan Van Goyenen ikasle izan zen, eta azken horren alabarekin ezkondu zen. Batetik bestera ibili zen Holandan zehar, tabernari ere izan zelarik, eta azkenean bere jaioterrira itzuli zen. Zazpiehun bat koadro margotu zituen, genero guztietakoak, holandarren bizimodua ironiaz eta moralismoz agertzen dutenak, koloreaz bikain baliatu zela; haren koadroak mundu osoko museo eta bildumetan daude. Margolan nagusiak: San Nikolas jaia, Emakumea gaixorik, Lagunarte alaia, Festa ostatuan.
-
Lagunarte alaia (1668)
-
Emakuema garbitzen (1659-1660 ingurukoa)
-
Jan Steenen autorretratua musikalari gisa
-
Sara eta Tobiasen ezkontza (1660 ingurukoa)
Jan Steen | |
---|---|
Jan Steenen autorretratua (1670). Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jan Havicksz. Steen |
Jaiotza | Leiden, 1626 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Talde etnikoa | Herbeheretarra |
Heriotza | Leiden, 1679ko otsailaren 3a (52/53 urte) |
Hobiratze lekua | Pieterskerk (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Grietje Van Goyen (en) |
Irakaslea(k) | Nikolaus Knüpfer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista bisuala eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Leiden Haga Delft Warmond (en) eta Haarlem |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Haarlem Guild of St. Luke (en) |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Genero artistikoa | genero-margolana margolaritza historikoa paisaia margolaritza erretratua Autorretratua |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.