Izturitze eta Otsozelaiko harpeak

Izturitze eta Otsozelaiko harpeak Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira; Izturitze eta Donamartiri udalerrien artean daude, Arberoan.

Izturitze eta Otsozelaiko harpeak
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaArberoa
UdalerriaIzturitze eta Donamartiri
Koordenatuak43°21′10″N 1°12′22″W
Ezaugarriak
Garaiera202
Bisitagarriabai
Margoakbai
Aztarnakbai
Izturitze

K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan gizakiak han bizi izan zirela uste dute adituek. Labar-pinturak utzi zituzten, eta tresna eta tamaina txikiko artelan ugari ere bai.

1929an aurkitu zituzten, eta 1953an, monumentu historiko izendatu zituzten.[1]

Aztarna paleolitikoak

aldatu

Neanderthalgo gizakien arrastoak dira leizeetan dokumentaturiko zaharrenak, duela 80.000 urtekoak, duela 60.000 urtera bitartean luzatzen direlarik. Musteriar aroan neandertalekin batera, bertan haragijale handiak izan zirela ere frogatu da: lehoiak, hienak, otsoak eta, batez ere, leize-hartzak.[2]

1998an Christian Normand eta Alain Turq arkeologoek mamut gazte baten omoplatoa izan zitekeen hezurra aurkitu zuten. 2020. urtean datazio egokia egin eta duela 29.000 urtekoa dela ikusi zen. 2021ean indusketa berriak egin zituzten harpean eta izterrezurra edo besahezurra izan daitekeena eta bi hagin ere aurkitu zituzten. Uste denez leizetik kanpora ehizatu zen mamut gaztea eta hanka bat leizera eraman zuten talde osoak jateko[3]

Paleolito bukaerako aztarnategi biziki garrantzitsua da, batez ere Gela Handia deritzonean aurkitutako elementuengatik. Orotara, 300 artelan atzeman dira; tamaina txikiko artelanak, uharri edo animalien hezur zapalen gainean sortuak, bisonteak, zaldiak, felino haragijale handiak edota oreinak irudikatzen dituztenak. Musikarako ere balio dezaketen aztarnak ere aurkitu dira, tartean txirula zati bat, Izturitzeko Flauta.

Bost metroko altuerako habe bat ere bada, non hainbat belarjale, elur-orein, jatun eta arrain antzekoen irudikapenak dauden.

Iruditegia

aldatu

Leizean aurkitutako aztarna paleolitiko batzuk:

 

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu