Izozmendi
Izozmendia[1] edo iceberga[2] ur gezaren izotzezko masa handi bat da, itsasoko uretan flotatzen duena. Glaziar baten ertza hautsi eta uretara erortzen denean sortzen da.
Ur aratzezko izotzaren dentsitatea 920 kg/m³ inguru izanik eta itsasoko ur gaziarena 1 025 kg/m³, izozmendi baten bolumenaren % 90 ur azpian dago: ur gaineko zatia bakarrik ikusita, oso zaila da haren ur azpiko zatiak zer itxura duen jakitea.
Izotz masa gogor-gogorra da maiz eta luze irauten du. Horregatik, ontzien metalezko kroskoak aise kalte ditzake: hondoratutako ezagunena Titanic izan zen, 1912ko apirilaren 14an 2.500 hildako eragin zituena.
Sailkapena
aldatuIzozmendiak tamainaren eta itxuraren arabera sailkatzen dira. Honako hau International Ice Patrol delakoak erabilitakoa da.
Tamaina
aldatuIzendapena | Ur gaineko
garaiera |
Flotazio
azalera |
Luzera | Masa |
Apurra (growler) | < 1 m | < 20 m² | < 5 m | < 120 t |
Zatia (bergy bit) | 1 m - 5 m | 20 - 300 m² | 5 - 15 m | 120 t - 5400 t |
Txikia (small) | 5 m - 15 m | > 300 mm² | 15 - 60 m | 5400 t - 180 kt |
Tartekoa (medium) | 15 m - 45 m | 60 - 120 m | 180 kt - 2 Mt | |
Handia (large) | 45 m - 75 m | 120 - 200 m | > 2 Mt | |
Oso handia (very large) | > 75 m | > 200 m |
Itxura
aldatuSailkapen hau ikusgai dagoen izozmendi zatiaren araberakoa da:
- Apurra (glowler): altuera metro bat baino gutxiago eta luzera 5 metro baino gutxiago
- Zatia (bergy bit): altuera 1 eta 5 metro bitartean eta luzera 5 eta 15 metro bitartean
- Txikia (small): altuera 5 eta 15 metro bitartean eta luzera 15 eta 60 metro bitartean
- Tartekoa (medium): altuera 15 eta 45 metro bitartean eta luzera 60 eta 120 metro bitartean
- Handia large): altuera 45 eta 75 metro bitartean eta luzera 120 eta 200 metro bitartean
- Oso handia (very large): 75 m baino altuago eta 200 m baino luzeago
Galeria
aldatu-
Bi izozmendi, bata arkuduna
-
Izozmendi zapala
-
Izozmendi tontorduna
-
Izozmendi multzoa Groenlandian
-
Izozmendi urdina
Erreferentziak
aldatu- ↑ «izozmendi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 16-10-2023.)
- ↑ «iceberg». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 16-10-2023.)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Izozmendi eder bati buruzko artikulua Sustatu.com gunean (eta hemen argazkia bera)
- (Ingelesez) International Ice Patrol
- (Ingelesez) National Ice Center