Ismael Manterola

euskal idazlea

Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 16a) gipuzkoar arte kritikaria, idazlea eta Artearen Historiako irakaslea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko dekanoa da 2022ko irailetik, Arantza Lauzirika irakaslearen lekukoa hartuta.[1][2][3]

Ismael Manterola

Bizitza
JaiotzaZumaia1966ko otsailaren 16a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, arte-kritikaria, erakusketa-komisarioa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: ismael-manterola-ispizua Literaturaren Zubitegia: 974

2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.

Ibilbidea

aldatu

Manterola Artearen Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktore-titulua lortu zuen arlo berean UPV/EHUn, gaur egun, Arte Ederren Fakultateko Artearen Historiako irakaslea da. Bestalde, Euskaldunon Egunkarian, Berrian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du.

MHLI ikerketa taldeko kidea da eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterreko arduraduna eta UPV/EHUko argitalpen zerbitzuko ArteTextos serieko zuzendaria ere bada.[4]

Saiakera

aldatu
  • Maite ditut maite (2017, Edo!)

Erakusketak

aldatu

Erakusketa hauek antolatu ditu:

  • Gure Artea 2006,
  • Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014)
  • Desegindako oroitzapenen aurrean: Memoria eta Gerra Zibila (2022) izeneko erakusketak antolatu ditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Press, Europa. (2022-09-26). «Ismael Manterola Ispizua da EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano berria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  2. «Ismael Manterola Ispizua, Arte Ederren Fakultateko dekano berria - Ehu» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  3. «Ismael Manterola Ispizua, Arte Ederren Fakultateko dekano berria» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  4. Larrabe Arnaiz, Ainhoa. (2017). ««Espezializazioak autista bihurtu ditu arte plastikoak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu