Iruñeko Catachu tabernako sarekada

Frankisten sarekada

Iruñeko Catachú tabernako sarekadan 1938ko apirilaren 11n, arratsaldeko 4:30etan, 30 bat lagun, tartean Catachú familia osoa, atxilotu zituen polizia militar frankistak.

Iruñeko Catachu tabernako sarekada
Motaroundup (en) Itzuli
Honen parte daEspainiako Gerra Zibila
Data1938ko apirilaren 11
KokalekuIruñea
HerrialdeaZona sublevada (en) Itzuli

Gertaerak

aldatu

1938ko apirilaren 11n, Iruñeko Catachú tabernako sarekadan 30 bat lagun atxilotu zituen polizia militar frankistak. Ezkabako gotorlekutik presoei Ipar Euskal Herrira eta Frantziara ihes egiten laguntzea egotzi zieten; baita ezkerreko militantziagatik jazarritako beste pertsona batzuen ihesak antolatzea ere. San Kristobaleko ihesa nagusia, ospetsua, bestetik, maiatzaren 22an izango zen, sarekadaren hilabetea igaro ondoren.[1]

Iturralde familiak zuzentzen zuen Catachú taberna. Angel semea zen Osasunako ezker aurrelari titularra. Tabernara Osasunako jokalariak eta pilotariak joaten ziren, besteak beste. Operazioan, establezimenduaren jabea, beste bi pertsona eta Javier Ziga pintore eta EAJko zinegotzia torturatu eta kartzelara bidali zituzten. Bertan bi urte eman zituzten, UGTko buruzagi bat, José Abasolo Leiba, Frantziara igarotzea leporatuta.[2]

Atxilotuak

aldatu

Atxilotuen artean Isidoro Iturralde Marín, lokalaren jabea, Jose Maria Iturralde Rodríguez eta bere bi alaba; haiekin batera Juan Arrieta Uria, Victoriano Anasagasti Zulueta, Juan Larumbe Tafalla, Joaquín Lizarraga Goñi eta beste asko, gehienak kasualitatez tabernan zeudenak. Javier Ziga geroago atxilotu zuten, ez tabernan. Atxilotuak zezen-plaza atzealdean zegoen "Txakurtegia" deituriko Udal-gordailura eraman zituzten. Toki hartan gerra baino lehen alferrak, mozkorrak eta gaizkileak jasotzen ziren; Gerra Zibileko urteetan polizia-etxe inprobisatu gisa erabili zen, ordea.

Emakume Abertzaleen Batzako hainbat kide zeuden atxilotuen artean. Talde honek, beste hainbat emakume talde antifrankistarekin batera, Ezkaban preso zeudenei kanpotik laguntza ematen zien, baliabideak zein informazioa helaraziz. Sare horietako emakume askok atxiloaldiak eta torturak pairatu zituzten.[3]

Catachú taberna

aldatu

Catachú izena Iturralde-Rodriguez familiaren ezizena zen. Gaur egun ere taberna Lindatxikia kaleko 16. zenbakian dago, San Nikolas parrokiaren atzean. Ezaguna zen pilotarien, futbolarien eta euskal nazionalismoaren kidekoen topalekua zelako, eta "Mugimendu Nazionalaren" aurka konspiratzen zuen "antro" gisa hartzen zuten frankistek.[4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu